Sasoitsu, osasuntsu eta bizipozez gainezka egotea dut helburu. Jaten dudanak, egiten dudanak eta pentsatzen dudanak eragina du oreka eta malgutasuna lortzeko eta tentsioa saihesteko.
Etxeko lorategia distiratsu eta koloretsu dago. Intxaurrondoa loraldian eta hazkunde betean dago, adarrak hasi dira poliki-poliki hostoz janzten. Hostoei esker fotosintesia egiten dute, hau da, zuhaitzak bere elikagaiak ekoizteko erabiltzen duen prozesua.
Hau da nire proposamena: Lurrarekin, naturarekin bat egin, “Lur hartu”. Nire lur zaila zaindu naturaren bidez. Ondo jan eta gorputza mugitu naturan: belarretan oinutsik ibili, errekako uretan ibili, baso bainua praktikatu, naturaren soinuak entzun, itsaso bainuak hartu. Udaberria gorputza mugitzen hasteko garaia da, giharrak landu, indartu eta osatzekoa.
Maiatzean sustrai, kolore berdedun barazki, eta perretxikoen garrantzia azpimarratu nahi dut.
Errefautxoa kruziferoen familiako barazkia da. Zapore pikantea eta testura kurruskaria ditu. Hostoak eta sustraia jangarriak dira eta gorri, zuri edo beste kolore batzuetakoa izan daiteke.
Zertan laguntzen gaitu?
Hostoak C bitaminan, kaltzioan eta burdinean aberatsak dira.
Sustraiak C bitamina iturri onak dira, antioxidatzaile gisa funtzionatzen dute eta sistema immunologikoa indartzen laguntzen dute. Zuntz disolbagarri ugari dute eta kurruskariak izanik, mastekatuta asetasuna sentiarazten dute. Gorputza garbitzen, toxinak kanporatzen laguntzen dute, gibel eta giltzurrunen aktibazioaren bidez. Digestioa hobetzen dute, idorreria arintzen dute eta heste-flora osasuntsua mantentzen laguntzen dute.
Nola jan eta nola prestatu:
Hostoak entsaladan, zopan, kreman, frijituta...
Sustraiak gordinik jaten dira, entsaladan edo aperitibo gisa. Egosi edo erre ere egin daitezke.
Ozpinez ondu daitezke edo ogitartekoei gehitu. Saltsatan ere erabiltzen dira.
Ur asko dute, zuntzetan aberatsak dira eta kalitatezko proteinak dituzte. Bitamina (A,B,C) eta mineraletan (burdina, fosforoa, iodoa, magnesioa eta selenioa) aberatsak dira.
Nola jan eta nola prestatu:
Baratxuri freskoarekin eta arrautzarekin udaberriko plater berezia osatzen du. Pasta italiarrarekin jan daiteke, edo paellan edo entsaladan, baina ez dut gomendatzen perretxikoa gordinik jatea.
Baratxuri freskoa funtsezko osagaia da sukaldean, eta hainbat modutan erabil daiteke, gordinik edo erreta. Zapore bizi eta pikantea izanik, indartu egin dezake plater askoren zaporea, eta osasunari ere mesede egiten dio.
Sustraia borobil eta gorria da. Lepotik hostoak ateratzen zaizkio eta jangarriak dira. Haragia, berriz, gorri kolorekoa, oso distiratsua da. Zapore gozoa dute.
Zertan laguntzen gaitu?
Barazki osasungarri, arin eta asegarria dugu. Azido foliko eta C bitamina iturri bikaina da.
Rubidioa du, eta elementu mineral horrek beste mantenugai batzuk hobeto asimilatzen lagun dezake, digestioan laguntzen baitu.
Osasun kardiobaskularrerako, potasio iturri bikaina da, eta potasioa arteria-tentsio normala mantentzen laguntzen duen minerala da.
Elikagai bikaina da kirolarientzat: aberatsa da karbohidrato geldoetan eta gatz mineraletan; elikagai ezin hobea da ariketa egin aurretik energia lortzeko.
Ez dut gomendatzen...
Erremolatxa azido oxalikoan aberatsa da. Giltzurrunean oxalatozko harriak sortzeko joera duten pertsonentzat ez da gomendagarria.
Nola jan eta nola prestatu:
Entsaladan, hummusean, gazpatxoan eta erremolatxa zukua edo irabiatuak eginda.
Apirilaren 17an, Brasilgo Eldorado do Carajás-en egin zuten lurrik gabeko 21 langileen sarraskiaren 29. urteurrena izan da. Ordutik, La Vía Campesinak data oroitzen du Nekazarien Borrokaren Nazioarteko Egun gisa, lurrerako eskubidea defendatzeagatik koldarkeriaz erail... [+]
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Egurra diamanteak baino arraroagoa, bakanagoa da. Bai, unibertsoan errazagoa da diamanteak topatzea egurra baino.
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
Anbotoko Mari ezagutzen dugu askok, Aralarko dama, Aketegiko dama eta beste izen ugariz ere ezaguna dena. Amalur izaki gorputza hartua da Mari, gure jainkosa, euskaldunon artean ezaguna. Soineko apainez jantzitako andere bezala aurkezten da herri askotan. Baina nor ote da Mari... [+]
Urduñako 2022-2042 Onura Publikoko Mendia Antolatzeko Planaren parte da ekintza, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren babesa eta Bizkaiko Foru Aldundiko Mendi Zerbitzuaren laguntza jaso du.
Sendabelarrak non bildu galdetuz idazten didate eta bide bazterrei erreparatzeko esan ohi diet. Erromantizismoak kalte egin digu bizitzako esparru askotan eta hemen ere bai, sendabelarrak ez baitaude mendi tontorretik gertu dauden bide zidorretan (bakarrik), ezta kostatik bertan... [+]
Apirilak asaba zaharrengana garamatza. Apirila urte osoaren gakoa izango da. Lurrak antolatzea, ongarriketa osatzea, haziak plantatzea, pardak, makilak, sareak, lokarriak atontzea… Hamaikatxo lan bada, sasoi berrirako urratsik handiena, gero uda eta udazkena azkurriz eta... [+]
2021 inguruan hasi zen Itziar Presa Blasco gernikarra konbutxaren munduan murgiltzen. “Magisteritza ikasi nuen nik, eta hezkuntzan aritu nintzen urteetan lanean, baina semeak jaio zirenean etxean geratzeko aukera izan nuen, eta ordu arteko guztia, nolabait, apurtu egin... [+]
Gaur aurkezten dugun intsektuaren izen zientifikoak, besteak beste, bi gauza azaltzen dizkigu: alde batetik, gorria dela (ez erabat) eta ez duela hegorik. Okerrak ez dira biak ala biak, baina gorria ez da bere kolorazio bakarra, eta hegoak ere izan baditu, baina beraien tamaina... [+]
Sugea entzun eta leku lehor bat etorriko zaio burura askori, narrastiek beroa behar dutela ondo barneratua baitu gizakiak. Suge guztiak ez dira berdinak, ordea; denek ez dituzte baldintza berak gustuko, eta horri esker dago, besteak beste, dagoen dibertsitatea. Bakoitzak bere... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Nekazariarentzat baratzea eragozpena besterik ez da. Egungo makina bat nekazari “aurreratuk” horrela pentsatzen du. Bere lanean ez dute baratzerik behar, ezta oilategirik, ezta sagarrondorik, ezta erlauntzarik ere.
Udaberrian orain dela egun gutxi sartu gara eta intxaurrondoa dut maisu. Lasai sentitzen dut, konfiantzaz, bere prozesuan, ziklo berria hasten. Plan eta ohitura berriak hartu ditut apirilean, sasoitu naiz, bizitzan proiektu berriei heltzeko konfiantzaz, indarrez, sormen eta... [+]
Ohe beroan edo hotzean egiten da hobeto lo? Nik zalantzarik ez daukat: hotzean. Landare jaioberriek bero punttu bat nahiago dute, ordea. Udaberriko ekinozio garai hau aproposa da udako eta udazkeneko mokadu goxoak emango dizkiguten landareen haziak ereiteko.