Hain da ohikoa egia batzuk onartzea, egia horiek benetakoak edo ustezkoak izan, komunikatzen dituenari agintea edo konfiantza aitortzen zaiolako, eta horregatik bakarrik, ezen “fede-egintza laikoa” dela esan genezakeela.
Horregatik da hain harrigarria pertsona askok horrela ulertzea errealitatea; ez ikusten edo hautematen duten modura, baizik eta beste batzuek kontatzen dioten bezala. Fede-egintza, orain, ez da ikusten ez duguna sinestea, baizik eta ikusten ari garena kontatzen digutena bezalakoa dela sinestea.
Gogoeta hori deribatu egin daiteke, noski, baina nik azpimarratu nahi dudana da “fede-egintza laiko” horrek mesfidantza pertsonalean duela jatorria, irizpide faltan, norberaren ahultasunean eta heldutasun ezan. Beti kanpoko ustezko agintaritza onartuz. Eta hori arriskutsua da. Oso erosoa, bai, baina arriskutsua.
Beste deribazio oso garrantzitsu bat, ez pertsonala baina bai gizartekoa, azken hamarkadetan gertatzen ari dena, hau; eskuin abertzalearen mezuaren eta praxiaren arteko dibortzio nabaria, Euskal Herriaren hegoaldean.
Kaltegarria eta arriskutsua da, alde batera uzten duelako bakoitzaren gaitasuna, eta egiazkoa balitz bezala onartzen eta geureganatzen dugulako irekita uzten dugun faltsutasunaren atetik sartzen zaiguna.
Gizarte abertzaleak ikusi du iritsi dela erabakiak hartzeko eta gauzatzeko ordua. Erabaki on, serio eta errebokaezinak. Iritsi nahi dugun lekura iristeko bidea egingo duten erabakiak
Antzeko zerbait gertatzen da Eneko Andueza jaunak esaten duenean berak ez dakiela ezer bere alderdian nagusi izan den usteltasunaren inguruan. Inteligentziatik eta senetik urrun dauden estrategiak ehuntzen ari da. Soilik boterearen inperatibo kategorikoari fidela zaion kontzientzia bete nahi du. Bozkatzea beharrezko baldintza da demokrazian, baina ez da nahikoa sistemaren kalitate morala ziurtatzeko.
Demokrazia konstituzional batek alderdien pluraltasunean oinarritu behar du, hauteskunde aske eta lehiakorretan, botereen banaketan, herriaren subiranotasunean. Hau da, funtsezko eskubideen eta askatasun publikoen bermean.
Gaur egun Espainiako Estatuan dagoen sisteman, azken 40 urteetako historiak erakusten du gobernuen aukeraketa ez dela masen plebiszitutik proiektatzen, baizik eta epaileen ustezko inpartzialtasunetik. Eta hori ez du esaten “soilik” Iraeta jaunak.
Parlamentuak, sistemaren muin diren legebiltzarrak, itxurakeriak baino ez dira, ordezkoak, botere aseezinaren oihartzun.
Botereen banaketa, praktika politikoan, erabat lausotuta geratzen da, errealitatetik oso urrun. Eskubide eta askatasunen bermeari dagokionez, Espainiako Estatua bezalako leku batean, non epaile independenteak gutxi diren, ezinezkoa da egiten den justizia zuzena izatea.
Horregatik guztiagatik, baldintza horietan, hauteskundeetarako deia egitea demokraziaz trufatzea da. Boterearen eta bere kolaboratzaileen inperatiboa asebetetzeko, legitimatzeko eta babesteko besterik ez du balio.
Nire ikuspegitik, Nafarroatik, garbi dago gatazka politiko honetan ia ezer ez dela ematen duena. Pedro Sánchezen gobernuarentzat, “lehengo” taktika baliozkoa izaten jarraitzen du. Beraz, ez dago euskal gatazka delakorik; dagoen gatazka bakarra da, bai batzuk eta bai besteak, haien kolaboratzaileek entzungor egin nahi diotela euskaldunen gehiengoak baieztatzen duenari: ez direla espainiarrak, eta direna izan nahi dutela, euskaldunak, alegia.
Bere burua demokratikotzat duen sistema batean, onartezina da, lotsagarria, zinikoa, bai eta teatrozkoa ere, jakintzaren eta ezagutzaren maila hauetan planteatzea mugakide diren bi herrialdeen arteko elkarbizitzaren gordiar korapiloa premiazko behar etiko batean dagoela (ETAren oinordekoetan). Horren bidez, ezkutatu egin nahi dituzte Madrildik inposatzen duten erregimenaren gabeziak.
Aitortu behar dut negargarria iruditzen zaidala tribuna prestigiotsuetatik, jakintsutzat jotzen diren jokabideetatik, nazionalismo zehatz bat (espainiarra) inposatzen duen proiektu bat defendatzea, eta, inolako lotsarik gabe, baztertzailetzat kalifikatzea determinazio askea gauzatzeko eskubidea aldarrikatzen duena.
Gogorarazi nahi dut behin eta berriro memoria selektibora jotzeak “garuneko atrofia” sortzeko arrisku nabaria dakarrela, garunaren zati bati apropos muzin egitean. Intelektual batzuek onartu egiten dute arrisku hori; nire iritziz, errentagarritzat jotzen dutelako. Printzipio-kontua da, noski.
Bi mila eta bostehun urte dituen liburu bat, El arte de la guerra [Gerraren artea] testu klasiko txinatar garrantzitsuenetako bat, hainbeste denbora igaro den arren, indar betea du eta erabilgarria da gaur egun ere. Are gehiago, borrokarako eskaintzen dituen estrategiak politikaren mundura eramanez gero, izatez horixe baita egungo borroka-eremua.
Izan ere, Sun Tzu-ren obra ez da praktika militarreko liburu bat soilik; konfrontazio-uneetan gizakiaren ezagutza jakinduriaz aplikatzeko estrategia erakusten duen tratatu bat ere bada. Gatazkaren sustraiak ulertzeko eta konponbidea bilatzeko idazlan bat da, beraz.
Segur aski, Pedro Sánchez jaunak ez dauka behar bezalako prestakuntzarik oraingoa bezalako erantzukizun historikoa bere gain hartzeko, edo, bestela, La Moncloan mantentzen duten “norbaitzuk” ez diote uzten. Berdin dio. Kontua da gizarte abertzaleak ikusi duela iritsi dela erabakiak hartzeko eta gauzatzeko ordua. Erabaki on, serio eta errebokaezinak. Iritsi nahi dugun lekura iristeko bidea egingo duten erabakiak.
Mahaia prest dago, jateko ordua iritsi da.
Josu Iraeta, idazlea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gure eskubideak, gure etorkizuna, orain! lelopean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunak 76 urteetako ondarea ospatzen du. Egunak mundu baketsuagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa eraikitzearen alde egitea du xede. Hala ere, aurrerapenak ospatzen diren bitartean, babesturik... [+]
Euskalgintzaren Kontseilua hizkuntza larrialdia bizi dugula ohartarazten ari da azken astetan. Urte dezente pasa dira euskararen biziberritze-prozesuaren egoera bidegurutzean, errotondan, inpasse egoeran eta antzeko hitzekin deskribatzen hasi zenetik, hizkuntza politikek... [+]
Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]
Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]
Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]
Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]
Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]
Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.
Gobernuak aurkeztu... [+]
Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]
Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]
Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]
Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.
Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]
Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.
Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]
Etxebizitzaren auzia aspalditik datorren egiturazko arazoa da. Giza eskubidea izan behar lukeena, gehienez ere eskubide subjektiboa baino ez da. Iruzurra dela diot instituzio eta alderdi politiko guztiek hitz politak esan arren, ez diotelako muinari heltzen. Egun, enpresa... [+]
Eskola publikoko eragile gehienen kontra EAEn onartu den Hezkuntza Lege berriak irakaskuntza kontzertatuaren doakotasuna bermatzea du helburu, beti ere botere publikoen finantzaketaren bidez, jakina. Espainiako Estatuan ere gobernukideek... [+]