Magnaren hitzaldietan “ez parte hartzeko” eskatu du Erdiz Bizirik plataformak

  • Magnak datozen asteetan kuartelka eginen dituen bilerak direla eta, Erdiz Bizirik plataformak, Baztango hainbat nekazarirekin batera, prentsaurrekoa eman du astelehenean Elizondoko pilotalekuan. Magnaren bileretan "ez parte hartzeko" eskatu diete nekazari eta baztandar guztiei, parte hartuz gero "nekazariak [Erdizko harrobiaren] proiektuarekin ados gaudela eta herri galdeketa ez dela beharrezkoa errateko erabiliko" dutelako.

Erdiz Bizirik plataformako kideak eta Baztango hainbat nekazari astelehen honetako prentsaurrekoan (Argazkia: Ondikol)
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko apirilaren 28an - 12:16

Magnak Erdizko eremuetan egin nahi duen harrobi-proiektuarekin berriz hasteko asmoa duela jakinarazi zuen duela guti eta, Baztango Batzar Nagusiko ordezkariekin bilera egin ondotik, informazio-erronda egiteko asmoa zuela jakinarazi zuen, bere proiektua Erdizko larreetara euren aziendak bazkatzera eramaten dituzten abeltzainei aurkezteko. Denetara lau bilera antolatu ditu, bana Baztango kuartel bakoitzeko. Bilera horietan baserritarrei Erdizen abeltzaintza estentsiboa sustatzeko proposamena aurkeztu nahi die.

Magnak iragarritako bilerak direla eta, Erdiz Bizirik plataformak Baztango hainbat nekazarirekin batera, Magnaren egitasmoaz duten ikuspegia azaldu du.

Baztango nekazariek adierazi dutenez, "badakigu zer egin behar den Erdizen abeltzaintza estentsiboa sustatzeko: 100 hektareako zuloa larre hoberenetan ez egin, lur azpiko iturriak eta errekak ez hil eta inguruak errautsez, pistaz eta makinaz ez bete".

Baztango Batzar Nagusiak Erdizi buruzko herri-kontsulta egiteko hartutako erabakiaren aurrean, Magnari galdetu diote ea errespetatuko duen baztandarren erabakia, eta ea hitz ematen duen desjabetze edo UGPS prozesurik ez hasteko. "Aitzineko galde moduak erantzuten ez dituzuen bitartean ez dizuegu zilegitasunik onartzen inolako parte-hartze prozesurik egiteko, zeren badakigu zertarako erabili nahi dituzuen solasaldi ireki hauek: zuen proiektua nekazarion eta Baztandarron hitza errespetatu gabe inposatzeko".

Prentsaurrekoan azaldu dutenez, "Erdizko larreetan bi aukera baino ez daude: Abeltzaintza edo meategia, bizitza edo heriotza, tokiko ekonomia edo multinazionalak". Erdiz Bizirik plataformak eta abeltzainek garbi utzi nahi izan dute meategiaren kontrako daudela, eta "Magnaren hitzaldietan ez parte hartzeko" deia egin diete baztandarrei. Izan ere, "badakigu Magnak bilera hauek parte-hartzea justifikatzeko, nekazariak proiektuarekin ados gaudela eta herri galdeketa ez dela beharrezkoa errateko erabiliko dituela. Hortaz eskaera hau egin nahi dizuegu nekazari eta baztandar guztiei: ez parte hartu jardunaldi hauetan!".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Azpiegitura handiak
50.000 plakako zentral fotovoltaiko bat jartzeko proiektua aurkeztu dute Agurainen

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez ezagutarazi da Cañaveras Solar enpresak egingo duela zentrala. Cañaveras Solar enpresaren zuzendaria Rafael Benjumea da, oligarkiako Benjumea familiako kidea. 15 milioi eurotik gorako kostua izango du proiektuak... [+]


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Badago lotura Euskal Yaren eta AHTren artean Nafarroan

Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AHTren atzerapena gaitzesteko gutuna bidali diote Europako Batzordeko Garraio Komisarioari Pradalesek eta Roussetek

EAE, Akitania Berria eta Nafarroak osatutako euroeskualdearen batzarra egin dute Iruñean martxoaren 25ean. AHT izan dute topaketaren ondoko agerraldiko aipagai nagusien artean eta Akitania Berriko ardatza Hego Euskal Herriko trenbidearekin lotzeko konpromiso politikoa... [+]


Ekologismoaren kontrako oldarraldia AEBetan: Greenpeace 660 milioi euro ordaintzera zigortua

Dakota Access oliobidearen kontrako protestengatik zigortu du Ipar Dakotako epaimahai batek erakunde ekologista, Energy Transfer Partners enpresak salaketa jarri ostean. Standing Rockeko sioux tribuak protesten erantzukizuna bere gain hartu du.


2025-03-20 | ARGIA
Arratzua-Ubarrundiako EH Bilduko zinegotziek dimititu egin dute, Solariaren proiektuarekin “eskuak lotuta” dituztelako

Koalizio abertzaleko hiru ordezkariek ohar baten bidez euren "frustrazioa" adierazi dute proiektu fotovoltaikoa ezin gelditzeagatik: "Egoera horren aurrean, ez gara legegintzaldia amaitzeko indarrez sentitzen". Proiektu honi ez! plataformak salatu du EH Bilduren... [+]


AHTaren zundaketen aurkako ia bi urteko borrokaren balantzea

Datorren udaberrian, Stop AHT Zundaketak ekimenak bi urte beteko ditu. 2023ko maiatzean, ADIFek Itza, Sakana eta Goierriko udalei jakinarazi zien zundaketa geoteknikoak eta beste jarduketa batzuk egingo zituela AHTaren Nafarroako korridorea Euskal Y-arekin lotzeko alternatibak... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Pagolarren gainean eolikoak jartzearen aurkako aldarria, plazara

Elkarretaratzea egin zuen Aiaraldeko Mendiak Bizirik plataformak atzo Laudioko Lamuza plazan, Mugagabe Trail Lasterketaren testuinguruan. 


Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Eguneraketa berriak daude