Madurok botoen %67 lortu du eta parte-hartzea %31koa izan da

  • Nicolás Maduro presidentearen GPPSB Simon Bolivar Polo Patriotiko Handiak irabazi ditu hauteskundeak Venezuelan. %67ko zifra eman dute botoen %82 zenbatuta zegoela. Aliantza Demokratikoa koalizioak botoen %18 eskuratu du. Juan Guaidó oposizioko kideak hauteskundeetan parte ez hartzeko deia egina zien herritarrei.


2020ko abenduaren 07an - 12:59
Nicolás Maduro botoa eman berritan prentsaurrekoa ematen. Argazkia: Venezuelako Presidentzia.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Venezuelako herritarren %31k hartu du parte, 5,2 milioi hauteslek. 20,7 milioi venezuelarrek zuten botoa emateko eskubidea.

Aliantza Demokratikoa koalizioak eskuratu ditu bigarren boto gehien (%18). Venezuela Batuak botoen %4 lortu du eta Venezuelako Alderdi Komunistak %2,73.

Madurok adierazi du bere kargua berretsi dela hauteskunde hauetan eta demokraziaren garaipen handia izan dela, “zalantzarik gabe”.

Juan Guaidók iruzurtzat jo ditu hauteskundeak. Astelehenetik (abenduak 7) larunbatera (abenduak 12) arte euskarri digitalen bidez kontsulta antolatua du Maduroren aurkako jarrera erakusteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Venezuela
Miren Egiguren. Ez da kikiltzen
“Agortzen ez den iturburu bat daukat barrenean”

Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Angel Prado. Demokrazia komunala
“Ez dugu irla bat izan nahi”

Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]


2022-05-05 | Gedar
Gose greba bertan behera utzi behar izan du Asier Guridi iheslari politikoak

Asteazkena zuen baraualdiaren 36. eguna, baina azaldu duenez, erietxean artatu behar izan dute. Gose greba eten arren, bere nortasun juridikoa lortzeko borrokan jarraituko duela dio.


2022-04-20 | ARGIA
Asier Guridik 22 egun daramatza gose greban, nortasun juridikoa eskatzeko

Martxoaren 29an abiatu zuen gose greba Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Caracaseko (Venezuela) Espainiako Kontsulatuaren aurrean, nortasun juridikoa eskatzeko. Espainiako Estatuak ez dio nortasuna aitortu eta oinarrizko eskubideetara sarbidea murriztua dauka... [+]


2022-03-29 | ARGIA
Nortasun juridikoa eskatzeko gose greba hasi du Asier Guridi errefuxiatu politikoak Venezuelan

Martxoaren 29an gose greba hasi du Asier Guridi Zaloña errefuxiatu politikoak Venezuelako Espainiako Kontsulatuaren aurrean "nortasun judirikoa" eskatzeko: izan ere, Espainiako Estatuak ukatu egin dio nortasun juridikoa eta ondorioz, oinarrizko eskubideetara... [+]


Gose greba mugagabea abiatu du Venezuelan dagoen Asier Guridi iheslariak, herritartasun eske

Venezuelan dagoen Asier Guridi Zaloña euskal iheslari politikoak abenduaren 3an gose greba abiatu duela jakinarazi du. Caracas hiriburuko Espainiako kontsuletxearen aurrean dago, bere eskubideak eta 13 urteko bere semearenak aitortuak izan daitezen eskatzeko. 2005ean... [+]


2021-07-01 | Ibai Trebiño
Euskal Herriaren autodeterminazio eskubideari babesa eman dio Munduko Herrien Kongresuak

Nazioarteko 500 bat ordezkari elkartu ditu ekainaren 21etik 24ra Caracasen burutu den kongresuak. Autodeterminazioa eta amnistiaren aldeko ebazpen bana onartu dituzte. Itxiera ekitaldian Venezuelako presidente Nicolas Madurok Euskal Herria herri “ausart eta... [+]


2021-05-20 | Ibai Trebiño
Jesús Santrich, azken gerrillari erromantikoaren agurra

Hil berri duten Jesus Santrich FARCeko komandante eta bake negoziatzailea ezagutzeko aukera izan nuen 2020ko martxoan. ARGIA izan zen Kolonbiako borroka armatuaren fase berri horretan Santrich komandantea elkarrizketatu zuen munduko lehen komunikabidea, bere kartzelaldia eta... [+]


Arantxa Tirado Sánchez. Politologoa
“Venezuelan emakumeek dute auzoetan lidergoa eta gehiengoa”

Arantxa Tirado Sánchez (Bartzelona, 1978) politologoa da, Nazioarteko Harremanetan eta Latinoamerikako Ikasketetan doktorea. Martxoan zen Bilbora etortzekoa, Venezuela, más allá de la mentiras y mitos [Venezuela, gezur eta mitoetatik harago] liburua... [+]


Iranek bidalitako lehen petrolio-ontzia heldu da Venezuelara

Koronabirusaren krisiak gogor jo du Venezuelako ekonomia. Munduko petrolio erreserba altuenak dituen estatuak, ez du erregai nahikorik bere herritarrentzat. Iranek bost petrolio-ontzi bidali ditu Karibeko herrialdera, AEBetako armadak ontzi horiek geldiaraziko dituen... [+]


Eguneraketa berriak daude