AEBek Venezuelaren kontrako erasoa egin asmo dutela salatu du Nicolas Madurok asteazkenean. Asanblada Konstituziogilea ez duela onartuko esan du Etxe Zuriak eta estatu kolpea iradoki du Estatu idazkari Rex Tillersonek, gobernu bolibartarraren kontra.
“AEBetako inperialismoaren aurrean ez gara makurtuko", behin baino gehiagotan aldarrikatu du Nicolas Maduro presidenteak. Orain, zuzenean Donald Trump presidentea seinalatu du, eraso ekonomiko, politiko eta militarra burutu nahi duen koalizio baten buru.
ÚLTIMA HORA | Maduro: "Trump encabeza un ataque con una coalición de países, una agresión económica, política y militar contra Venezuela" pic.twitter.com/U5Hz8TjzqJ
— Alberto Rodríguez (@AlbertoRT51) 2017(e)ko abuztuak 3
AEBetako Estatu idazkari Rex Tillersonek asteazkeneko prentasurrekoan iradoki zuen estatu kolpea: “gure aukera politiko guztiak ikertzen ari gara [Venezuelan] egoera aldatu dadin; edo Madurok onartzen du ez duela etorkizunik eta bere kabuz joaten da, edo guk lortzen dugu gobernu venezuelarra bere Konstituziora itzul dadin”. Hau da, Asanblada Konstituziogilea bertan behera geratzea.
Wikileaks-ek hainbat dokumentu publikatu ditu, AEBek Venezuelako petrolioaren prezioa mantentzeko dituzten interesak erakutsiz.
What is the #1 U.S. interest in Venezuela? If the classified history of the U.S. State Department is a guide, oil. https://t.co/xCRNDT1oMF pic.twitter.com/8Z1e0IsKND
— WikiLeaks (@wikileaks) 2017(e)ko abuztuak 2
Gobernu eskuindarrak buru dituzten herrialdeek, AEB edo Espainiako Estatua kasu, adierazi dute ez dituztela onartuko Venezuelako pasa den igandeko hauteskunde konstituziogileen zilegitasuna eta emaitzak.
Ostiralean hartuko dute kargu konstituzio berria idatziko duten 545 hautetsiek. Bere araudi propioa adostu arte1999ko konstituzioaren oinarrien gainean funtzionatzen hastea aurreikusten da. Ondorengo balioen gainean eraikiko dute: Errepublikaren oinarriak, hartutako nazioarteko itun, akordio eta konpromisoak betetzea, herritarren eskubideen izaera aurrerakoia eta berme demokratikoen izatea.
Irailetik Venezuelatik alde eginda egon ondotik, eta azken asteotan Hego Ameriketan kanpaina kutsuko bira egin ostean, hauteskundeetara aurkeztu zen Edmundo Gonzálezek hitzemana zuen Caracas hiriburuan agertuko zela Nicolas Madurok kargua hartuko zuen egunean. Bere... [+]
Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.
Espainiako Gobernuak gezurtatu egin du Espainiako Inteligentzia Zerbitzuekin zerikusirik zutenik. Venezuelaren eta Kolonbiaren arteko mugan atxiki zituzten, baita atzerritar gehiago ere. Haien familiek esan dute turismoa egiten ari zirela.
PP, Vox, EAJ, UPN eta Coalición Canariako ordezkarien 177 aldeko botorekin onartu du ebazpena Espainiako Kongresuak, gobernuari eskatzen diona oposizioko buru Edmundo González presidente gisa onartu dezala. EAJk gobernua sustengatzen duen gehiengoarekin apurtu du... [+]
Igandean heldu da Edmundo González Urrutia Madrilera, Espainiako Armadako hegazkin batean. Venezuelako Gobernuak adierazi du gertatua “bi gobernuen arteko akordioaren” ondorioa dela. Espainiako Gobernuak azpimarratu du Gonzálezek egin duela asilo... [+]
Venezuelan dauden Askapena talde internazionalistaren brigadistekin hitz egin du ARGIAk, hauteskundeen osteko egoeraz eta etorkizunaz.
“Herriaren eta beren familien alde” jartzeko eskatu diete Edmundo Gonzálezek eta María Corina Machadok adierazpen bateratu baten bitartez. Maduroren gobernuak erantzun egin die, eta erabaki dute dokumentuaren sinatzaile biei “ikerketa penala... [+]
Maduroren hautagaitzak botoen %51,2 eskuratu du, eta %44,2 oposizioko hautagai nagusi Edmundo Gonzálezek, Venezuelako Hauteskunde Kontseilu Nazionalak emandako datuen arabera. Oposizioak iruzurra salatu du, eta chavismoak emaitzak errespetatzera deitu du. Madurok jarraian... [+]
Venezuelatik itzuli zenetik, Tolosako Zuloaga auzoaren behealdeko parkean ematen ditu arratsaldeak Miren Egigurenek, bizpahiru lagunekin. Hantxe aurkitu dugu ekainaren bukaerako egun batean. Elkarrizketa egiteko lagunaren etxera igo garenean, Hugo Chavezen panpinarekin... [+]
Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.
Angel Prado Padua borrokalari venezuelarra Euskal Herriko hainbat tokitan ibili zen hilaren hasieran, El Maizal komuna sozialistaren berri ematen, Demokrazia Komunalaren Aldeko Nazioarteko Sareak gonbidatuta. Hernanin bildu ginen harekin, bere hitzaldiaren bezperan. El Maizalen... [+]