PAH

Goldman Sachs bankuaren egoitza okupatu dute Madrilen 30 etxegabetze salatzeko

  • Goldman Sachs inbertsio bankuak Madrilen duen egoitzan itxialdia egin dute ostegunean Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako kideek bultzatuta. 150 pertsona inguruk sei ordu inguru egin zituzten barruan, Goldman Sachs eta beste inbertsio-funts batzuen jarrera salatzeko.


2016ko azaroaren 11n - 10:08
Goldman Sachsen egoitzaren sarrera okupatu zuten aktibistek. (Arg.: Diagonal)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gobernuak IVIMA Madrilgo Etxebizitza Institutua zenaren 3.000 etxebizitza inguru saldu zizkien Goldman Sachsen parte den EnCasa Cibeles eta beste putre funts batzuei 2013an. Azaroa eta abendua bitartean 30 kaleratze espero dituzte. Etxebizitzak Madril, Valdemoro, Parla eta Mahadaonda hirietan daude.

IVIMAko etxebizitzen salmentekin kaltetuak izan direnak, Madrilgo Hipotekak Kaltetutakoen Plataformako (PAH) kideak eta M15 mugimenduko etxebizitza asanbladakoak bildu ziren itxialdian. Hainbat aktibistek eraikineko bulegoetara iristea lortu zuten, beraiekin negoziatzeko asmoz. Martxan dauden prozedura judizialak eta etxegabetzeak geratzeko eskakizuna egin zuten.

Irakurririko manifestuan “Espainiako eta Madrilgo erkidegoko gobernuen laguntzarekin familiak etxegabetzea” leporatzen diete Goldman Sachsi. Madrilgo PPko buruak ere seinalatu zituzten, salmenta horiengatik inputatuta daudenak. Bestalde, Madrilgo Udalak –Ahora Madrid– negoziaketetan erakutsi duen “indar falta” ere gaitzetsi dute.

Mariano Rajoyren gobernuak harturiko erabakiek ekarri dute arazo hau aktibisten ustez, Socimi (Merkatu Inmobiliarioan Inbertsioz Kotizaturiko Sozietate Anonimoak) legalizatzeagatik. Funts mota horiek alokairuen merkatuan egiten dituzten inbertsioek onura fiskalak dituzte: alokairuen prezioa %50 igotzera iritsi daiteke, baina, aktibisten esanetan, irabazten duten plusbalioaren %1a ordaintzen dute zergetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: PAH
Berralokatutako gelak
10 metro karratuko bizitza

“Itxialdian denok gaude, baina guztiok ez gara berdin sufritzen ari”. Iruñeko Alde Zaharreko Hipotekak Kalteturikoen Plataformak esandakoa da, duela gutxi abiatu duten kanpainan. 82 familiaren zerrenda bidali diote Iruñeko Udalari, denek etxebizitza... [+]


Iruñeko Udalak etxebizitzak itxita edukitzea salatu du Hipotekak kaltetutakoen plataformak

Alde Zaharreko plataformak ohar bidez kritikatu du, "100 udal pisu baio gehiago hutsik dituztela, ehunka familia pilatuta bizi diren bitartean". Iruñeko Alde Zaharreko Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak (PAH) salatu duenez, logela batean familia... [+]


Etxetik bota ondoren ospitalera eraman behar izan dute 84 urteko Patxi Zubiarre Donostian

Ohatilan atera dute Patxi Zubiaurre 40 urtez bere etxea izan den lekutik. Asteazken goizean kaleratu du Abacredit mailegu enpresak, 2014ko maiatzean ezin izan baitzion 104.000 euroko hipotekari aurre egin.


Etxegabetze bat geldiarazi dute Arrotxapean

Bankiarena den Iruñeko Arrotxapea auzoko etxea husteko agindua emanda zegoen ostiral goizerako, baina geldiaraztea lortu dute. Mounira eta bere sei eta hamar urteko bi alabak kalean geratzeko arriskuaren aurrean protesta eta babesa emateko deialdiak egin dituzte Hipotekak... [+]


Etxebizitza eskubidea bermatzeko lege proposamena egingo du PAH plataformak

Espainiako Kongresuan aurkeztuko dute lege egitasmoa eta hauek izango dira proposamen nagusiak: Etxea ordainean uzteko eskubidea ezartzea, alokairu legea aldatzea, kaleratzeak gelditzea, etxebizitza soziala sustatzea eta oinarrizko zerbitzuak bermatzea. Manifestazioa egingo dute... [+]


Bankiaren etxe huts bat berreskuratu du Hipotekak Kaltetutakoen Plataformak

Arrotxapean hartu dute bizitokia, pertsona bat eta haren adin txikiko bi alabak kalean gera ez daitezen.


Egunero 1,53 etxegabetze egiten dira Nafarroan, PAHek salatu duenez

Espainiako estatuko etxegabetzeen aurkako plataformek bilkura egingo dute Iruñean. Datua kongresua aurkezteko ekitaldian eman dute jakitera.


Eguneraketa berriak daude