Espainiako estatu osoan dago indarrean alarma egoera arautzen duen errege dekretua, martxoaren 14tik hamabost egunez. Erkidegoek orain arte hartu dituzten neurriek indarrean jarraituko dute, dekretu honekin kontraesanean ez dauden bitartean. Dekretu honek, besteak beste, mugatzen du zertarako atera daitezkeen pertsonak kalera, galerazten du oinarrizkotzat jotzen ez dituen dendak irekitzea eta etenda uzten ditu jaiak eta kultur zerbitzuak. Era berean, Espainiako ministroen agindu zuzenen menera jartzen ditu ertzainak, foruzainak eta Hego Euskal Herriko medikuak.
Herritarrek honetarako soilik atera ahalko dute etxetik: elikagaiak, botikak eta oinarrizko beharrak asetzeko produktuak erosteko; erietxera joateko; lantokira joateko; etxera itzultzeko; zaintza lanak egiteko; bankura joateko.
Kotxea erabili ahal izango da aipatutako kasu hauetarako eta erregaia botatzera joateko. Barne ministroak errepideak itxi ahal izango ditu, osasun publikorako motiboengatik.
Dendek eta lokalek ezingo dituzte ateak ireki. Baina mota honetako dendek bai saldu ahal izango dutela: elikagai, edari, oinarrizko produktu, farmazia, optika eta ortopedia, garbitasun produktu, ileapaindegi, prentsa eta paperdenda, gasolindegi, estanko, teknologia eta telekomunikazio dendak, etxeko abereentzat elikagai denda, internet-telefono zein posta bidezko dendak, tintategiak eta garbiketa dendak.
Erosleek erosketak egiteko beharrezko den denbora soilik eman ahal izango dute dendetan, eta ezingo da bertan ezer kontsumitu. Jende pilaketak saihestuko dira eta zainduko da erosle eta saltzaileen artean metro bateko segurtasun distantzia egon dadin.
Etenda utzi ditu dekretuak herrietako festak, berbenak eta desfileak. Ezingo dituzte ateak ireki beste kultur azpiegitura hauek: museo, artxibo, liburutegi, monumento, eta ekitaldiak egiten diren aretoak. Kirol ekintzak ere etenda utzi ditu dekretuak. Taberna eta jatetxeek ere ezingo dute zerbitzurik eman, etxeetara eramatea salbu.
Osasun krisi hau kudeatzerakoan azaleratuko diren beharren aurrean, Espainiako estatuko mediku eta baliabide teknikoak birbanatu ahal izango dira. Militarren osasun zentro eta medikuek ere parte hartuko dute osasun sisteman. Klinika eta zerbitzu pribatuei buruzko erabakiak ere hartu ahal izango ditu Osasun ministroak eta hauek aldi baterako okupatu ere bai.
Alarma egoeran, eskuduntza Espainiako Gobernuarena dela dio dekretuak. Presidentea da zuzendari nagusia, eta maila bat beherago autoritatea dutenak dira sailburu hauek, bakoitzak bere alorrean: Defentsa ministroa; Barne ministroa; Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendaren ministroa eta Osasun ministroa. Sail hauetatik kanpoko gaietan, eskuduntza Osasun ministroarena izango da. Alarma egoerak dirauen bitartean, Egoeraren Komitea martxan egongo da, Gobernuari laguntzeko.
Dekretuaren 6. puntuak dio administrazio bakoitzak bere eskuduntzak izaten jarraituko duela bere zerbitzuen eguneroko kudeaketa egiteko eta bakoitzak bere neurriak hartu ahal izango dituela, beti ere goian aipatutako Espainiako ministroek beren agindu zuzenen bidez eraikitzen duten markoaren barruan.
Errege dekretuak 5. artikuluko lehen puntuan arautzen duenez, Barne ministroaren zuzeneko aginduen menpeko dira Espainiako Segurtasun Indarrak, autonomia erkidegoetako poliziak, eta udaletako poliziak. Hauen guztien funtzioa izango da, dekretuaren arabera, "pertsonak, ondasunak eta lekuak babestea", eta posible izango da mota guzti hauetako poliziei "zerbitzu bereziak ezartzea, bai iraupenagatik edo izaeragatik".
Poliziek bermatuko dute eta eragotziko dute dekretu honek eten dituen zerbitzu eta jarduerak ez direla egiten. Dekretuaren arabera, herritarren betebeharra da "kolaboratzea eta ez trabatzea" polizien lan hau. Dekretuak ezarritako neurriak betearazteko Indar Armatuen erabilerara ere jo ahalko du Gobernuak eta funtzio hauetan ari diren bitartean, Indar Armatuen izaera "autoritate agenteena" izango da.
Hauek dira alorrez alor dekretuak zehaztutako beste neurri batzuk:
Dekretuak zortzigarren artikuluan dioenez, mota guztietako ondasunak errekisatu ahal izango dira aldi baterako, batez ere "segurtasun zerbitzuak emateko edo oinarrizko operadore kritikoei zerbitzu emateko". Errege dekretuak ezarritako helburuak lortzeko "ezinbesteko denean, prestazio pertsonalak eginarazi ahalko dira".
Osasun ministroak okupatu ahal izango ditu aldi baterako industriak, fabrikak, tailerrak eta edozein motako lokalak.
Ikastetxe guztietako ziklo guztietan ez da klaserik emango, ezta unibertsitatean ere. Internet sare bidez egingo da irakaskuntza. Dekretuak ez du zehazten irakasleek ikastetxera joan behar duten edo etxetik lan egin.
Jabetza molde guztietako hedabideek sartu beharko dituzte ezinbestean autoritate konpetenteek igortzea beharrezko ikusten duten "mezu, iragargi eta komunikazioak". Udalei eta erkidegoei ere ematen die ahal hau dekretuak.
Erlijio egoitzetara joan ahal izatea eta era guztietako ekitaldi erlijiosoak egitea, baita hiletak ere, baldintzatuta geratuko da, pertsonen artean metro bateko distantzia bermatu ahal izateko moduan.
Bai errepidez, airez, tren-karriletan eta itsasoz burutzen diren garraio publikoetan, jarduera esku pribatuetan badago, txartelen salmenta gutxienez erdira murriztu beharko dute konpainiek. Distantzia laburretan dabiltzan trenek beren zerbitzuak mantenduko dituzte.
Baina beren ohiko eskaintzari eutsiko diote eskuduntza udalena edo erkidegoena denean eta kontratu publiko bidez kudeatzen diren garraio publikoen kasuetan.
Errege dekretuak sarreran dio neurri hauek hartu dituztela herritarren osasuna eta segurtasuna zaintzeko, gaixotasunaren bilakaerari eusteko eta osasun sistema publikoa indartzeko. Egoera "larri eta salbuespenezko" moduan definitzen du eta dio hartu diren neurri hauek ezinbestekoak direla egoerari aurre egiteko, proportzionatuak direla egoeraren muturreko larritasunarekiko eta ez dakartzatela oinarrizko eskubide bakar bat ere etetea, Espainiako Konstituzioaren 55. artikuluak aipatzen duen bezala.
4/1982 ekainaren 1eko Lege Organikoaren 116.2 artikulua aplikatu du Espainiako Gobernuak, zeinak arautzen baituen "alarma egoera deklaratzea estatu osoan edo zati batean, normaltasuna larriki alteratzen duten osasun krisiak gertatzen direnean".
Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]
"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]
Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.
Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.
Bilboko Lan Arloko Epaitegiak arrazoia eman dio ELA sindikatuari eta ezintasun iraunkor absolutua onartu dio COVID19 iraunkorra duen osasun zentro bateko zeladore bati.
Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du garraio publikoan musukoa derrigorrezkoa ez izatearen dekretua.
Txinan derrigorrezko isolamendu neurriak kendu dituzte nazioarteko bidaiarientzat, eta eguneroko kutsatzeen datuak emateari utzi. Politika aldaketa baten ondorioz dira neurriok, baina egoeraren kontrolik ezak nazioartean izan dezakeen eraginaz ohartarazi dute zenbait adituk.
Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.
Milaka herritar kalera atera dira hiriburu nagusietan, Txinako Gobernuaren zero COVID estrategiak eragiten dituen kalte ekonomikoak eta psikologikoak salatzera. Aspaldi ikusi gabeko mobilizazioetan orri zuria erakusten dute manifestariek, zentsura irudikatzeko. Pandemia hasi... [+]
Sumindura pikor batekin hartu dute batzuek zero-covid estrategiaren inguruan Renmin Ribao egunkari txit ofizialak aste honetan bertan argitaratu duen artikulu-segida. Ondorioztatu baitute –zuzen, behingoz– Beijingeko agintariek, Partiduaren XX. Kongresua amaitu... [+]
Heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia. Mugak, neurriak, grinak, maitasuna eta sendia. Inauteria. Zaldibar eta pandemia; bizitza zabortegian. Estreinatzear da Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean sortu duten azken lana: Hondamendia. Urriaren 14an egingo dute... [+]
"Azken txanpan" sarturik, arrisku taldeak txertatu, aldagai berriak kontrolatu eta osasun sistemak hobetu behar direla dio MOE erakundeak.
Irailaren 1ean ekin diote 2022-2023 ikasturteari Zuberoan, Nafarroa Beherean eta Lapurdin, COVID-19aren aurkako neurririk gabe. Berrikuntza gehiago ere izan dituzte: Seaskako ikastola eta kolegioetan ehun ikasle gehiago dituzte, eta Irisarrin, Larrainen eta Barkoxen murgiltze... [+]
Ikerketan ia 40.000 hilekodun pertsonek parte hartu dute eta haietatik ziklo erregularra dutenen %42k txertoaren ondoren odoluste handiagoa izan dutela ondorioztatu dute ikerketan.