Madrildik itzulita

  • ELA Madrilen hainbat talde parlamentariorekin bildu da (PSOE, PDECat, ERC, Unidos-Podemos eta EH Bildu), baita Magdalena Valerio Lan ministroarekin ere. EAJrekin bilera Bilbon izan da, EBBko hiru kiderekin. ELAk eskatu zituen bilera hauen helburua zela azaltzea lan erreformek izan dituzten eragin larriak eta talde horiek mugiaraztea, kalte haiek bertan behera gera daitezen urratsak egin ditzaten. Hori izan zen talde horietako batzuren konpromisoa. ELAk, besteak beste, garrantzia eman dio datu bati: negoziazio kolektiboa “estatalizatzeak” soldaten jaitsiera dakar.


2018ko azaroaren 07an - 15:54

Zertan datza estatalizazioa? Legeak aukera ematen du estatu mailako lan-hitzarmenen bidez gure herrian negoziazio kolektiboa galarazi edo mugatzeko. Aukera hori Zapateroren lan erreformak eman zuen, eta CCOOk, UGTk eta Espainiako patronalak baliatu egiten dute. Negoziatzeko ahalmena eragotzi edo mugatzeak lan baldintzetan ondorio oso gogorrak ditu. Esaterako, kolektibitateetako emakumeei estatuko sukaldaritza hitzarmena aplikatuko balitzaie Ostalaritzako euskal hitzarmenen ordez –hau da CCOO, UGT eta espainiar patronalaren asmoa– urtean 60 ordu gehiago lan egin beharko lukete, baina soldata erdiaren truke.

Bere proposamenean ELAk ez die ukatzen CCOO, UGT eta patronalari estatu mailako hitzarmenak negoziatzeko aukera, beste modurik ez dagoen probintzietan bederen. Sindikatuak beste zerbait eragotzi nahi du: Estatu eremuko sektore- edo enpresa-hitzarmenek galaraztea beste edozein eremu geografiko edo funtzionaletan lan-baldintza hobeak negozia daitezen. Hau, zalantzarik ez dugu egiten, langileak pobretzeko estrategia baita.

 

ELAk ohartarazi du negoziazio kolektiborako ahalmena galtzeak, non eta zer negoziatu dezakegun erabakitzeko aukera kentzeak, eragiten dituen kalte larriez: Soldatak urritu egiten dira; lan-baldintzak okertu; zerga gutxiago biltzen da; kohesio soziala hondatzen da...

ELAk ohartarazi du negoziazio kolektiborako ahalmena galtzeak, non eta zer negoziatu dezakegun erabakitzeko aukera kentzeak, eragiten dituen kalte larriez: Soldatak urritu egiten dira; lan-baldintzak okertu; zerga gutxiago biltzen da; kohesio soziala hondatzen da... Soldaten jaitsierak arlo guztietan ditu eraginak: esaterako, enpresen etekinak markak hausten ari dira, gure jendea esplotatzeko aukera handiagoa baitute (horregatik ari dira hoteletako gela garbitzaileak esternalizazioaren aurkako borrokan). Beraz, uste dugu gure esku dagoen guztia egin behar dugula lege bidegabe hau aldarazteko; bidegabea, lan baldintzak hondatzen dituelako eta gure herrian demokratikoki hautatutako ordezkaritza sindikala gutxiesten duelako. Estatuko hitzarmen horiek sinatzen dituztenei ez die axola hemengo hitzarmenak –esaterako ostalaritzakoak– sinatzen ditugunok ordezkaritzaren %80a ere izatea: inpugnatu egiten dituzte auzitegiek indargabetu ditzaten.

Bada, Madril eta Bilboko bileretan talde parlamentario bat ere ez da agertu gure eskariaren aurka, ezta Valerio ministroa ere. PSOEko ordezkariek hitzez hitz bi gauza esan zituzten: “Ondo azaldu duzue zuena” eta, funtsean, “kontua da jendearen bizimodua hobetzea”. Hala baita: hori da guk nahi duguna. Ministroarekin izandako bileran bozeramaile batek esan zigun gure posizioa “ulergarria eta arrazoizkoa” zela. Beraz, gaia konponduta al dago? Ez, inola ere ez. Badakigu patronalak eta sindikatuak estatu mailan presio gogorrak ari direla eragiten egitura bidegabe eta antidemokratiko hori alda ez dadin.

Espainiako Bankuak proposatu zuen, krisi honen hasieran, hitzarmenen negoziazioa bi eremutan egin behar zela: Batetik, enpresan; horretarako ezarri zuten enpresa-hitzarmena aplikatzeko lehentasuna. Bestetik, Estatuan, lurralde mailako sektore-hitzarmenak (alegia, “probintzialak”) desagerraraziz. Espainiako Bankuak posizio horren aldeko argudio bat eman zuen: bietako batean ere ez da oposizio sindikalik izango. Indar sindikalik ez dagoenez, dio Bankuak, enpresek bi eremu horietan nahi dutena egin ahal izango dute. Eta egiaz ez dakigu estatu mailako sektore-hitzarmen baten inguruko azken greba noiz izan den ere.

 

PSOEk Kongresuan ez du gehiengorik, eta beste taldeen babesa behar du
“lan erreformaren alderik kaltegarrienak” aldatzeko, partzialki bada ere. Egia da ere PSOEko ahots guztiak ez datozela bat: Nadia Calviño Ekonomia ministroa duela gutxi Londresko Cityan izan zen, eta Rajoyren erreformaren punturik gogorrenak mantentzearen alde mintzatu zen

Alabaina, gogoratu beharra dago PSOEk Kongresuan ez duela gehiengorik, eta beste taldeen babesa behar duela “lan erreformaren alderik kaltegarrienak” aldatzeko, partzialki bada ere. Eta egia da ere PSOEko ahots guztiak ez datozela bat: Nadia Calviño Ekonomia ministroa duela gutxi Londresko Cityan izan zen, eta Rajoyren erreformaren punturik gogorrenak mantentzearen alde mintzatu zen. Beraz, zalantzan jar daiteke espainiar Gobernuak benetan indargabetu nahi ote dituen Rajoyren erreformaren edukirik latzenak (hitzarmenen ultraaktibitatea, enpresa-hitzarmenen lehentasuna...). ELAk ohartarazi nahi du gainerako talde parlamentarioen jarrera erabakigarria izango dela gauzak onerako mugi daitezen.

Horregatik izan ditugu bilera horiek. Unidos-Podemosekoek esan ziguten euren negoziazio kolektibo ereduan eremu apalagoko hitzarmenak soilik goragoko eremukoa hobetzeko balio behar duela. Gu horrekin bat gatoz. EH Bilduk esan zigun gure proposamena “ondo planteatuta” zegoela, eta hau dela aurrera egin dezan “unerik egokiena”. ERC bat zetorren ezarritako erreformen aurkako jarreran, eta gehiengoek zein eremutan negoziatu hautatzeko eskubidea dutela. PDECat ados zegoen euskal errealitate sindikala, Estatukoak ez bezalako gehiengoekin, errespetatu egin behar dela. Eta EAJk esan digu “espainiar Gobernuan ateak irekitzen” saiatuko dela. Hain zuzen, 1994an EAJrekiko lankidetza posible izan zen, hemengo negoziazio kolektiboa bermatzeko helburuarekin. Gaur ez luke zertan desberdina izan.

ELAk bere proposamena talde parlamentario guztiei helaraziko die. Bileretan izan ziren indar politikoek bultza ditzakete -eta bultza behar dituzte, gure ustez- aldaketa horiek. Askatasun sindikala aitortzen bada ezinbestekoa da bere oinarrizko osagai baliagarria, negoziazio kolektiboa, garatzeko aukera izatea, hautatu gaituen euskal langile-klasearen zerbitzutan.

Adolfo Muñoz Txiki, ELAko idazkari nagusia

 

 

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude