Maddi Sarasua Laskarai nagusitu da Muskildiko saioan

  • Xilaba Bertsulari Xapelketako bigarren kanporaketa jokatu da Muskildin. Patxi Iriart eta Maindi Murua Berrak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Giro ederra bizi izan dugu Muskildiko Posonpesenea aretoan. Datorren larunbatean Ainhoan iraganen da hirugarren saioa.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2020ko irailaren 28an - 12:57
Bertsolariak Muskildiko kanporaketan. Argazkia: bertsozale.eus.

XILABA 2020 Bertsulari Xapelketari segida emanaz, kanporaketetako bigarren saioa jokatu da gaur Muskildiko Posonpesenea aretoan.

Saioko irabazlea Maddi Sarasua Laskarai izan da, 327,5 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Sohütan kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

Maddi Sarasua Laskarai: 327,5

Patxi Iriart Hiribarren: 326

Maindi Murua Berra: 315

Gillen Hiribarren: 304,5

Pettan Prebende: 271

Oier Urreizti: 260

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren hirugarren kanporaketa hurrengo larunbatean ospatuko da, Ainhoako Herriko gelan. Oneka Arteaga Olasagasti, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Iker Altuna, Battitt Crouspeyre, Xumai Murua Berra eta Bixente Hirigarai bertsulariekin.

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Xilaba 2020
2020-10-29 | ARGIA
Xilaba bertso txapelketa eten dute konfinamendu neurriengatik

Xilaba 2020 txapelketak etenaldia izango du Emmanuel Macron Frantziako Presidenteak iragarritako konfinatze neurrien ondorioz. Hala jakinarazi du Bertsularien Lagunak elkarteak. "Kultura segurra dela sinetsirik, garaian garaiko baldintzek ahalbidetzen duten heinean,... [+]


2020-10-26 | Bertsozale.eus
Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da urriaren 24an Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsozalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Urriaren 31n fase honetako... [+]


2020-10-19 | Bertsozale.eus
Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da lehena Xilabako final herenetako lehen saioan

XILABA Bertsulari Xapelketako final herenetako lehen saioa jokatu da Senperen urriaren 17an. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsuzalek bete dute Senpereko Larreko gela. Datorren larunbatean bigarren... [+]


2020-10-13 | ARGIA
XILABAk areto handiagoetara egingo du jauzi, arrakastak behartuta

Urriaren 10ean Larzabalen jokatu da kanporaketa faseko azken saioa, eta beraz, finkatuta geratu da zein hemezortzi bertsolarik kantatuko duten final herenetan. Urriaren 17a jokatuko da hurrengo faseko lehen saioa, baina ez hasieran iragarritako Bokalen, izan ere, "aurtengo... [+]


2020-10-05
Maddi Ane Txoperena nagusitu da Ainhoako saioan

XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da urriaren 3an Ainhoan. Maddi Ane Txoperenak eskuratu ditu puntu gehien eta Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. Urriaren 10ean Larzabalen laugarren saioa jokatuko... [+]


Eguneraketa berriak daude