Bizi!-ko bost militantek Frantziako presidente Emmanuel Macronen argazkiak kendu zituzten lau Herriko Etxetan, iragan egunotan. Taldeka egindako lapurreta egiteaz atxilotu zituzten. Komisaldegian iragan dituzten aldietan ez dute deklaratu eta aske utzi dituzte.
Ostiral goizean, Baionako polizia-etxean egon dira berriz ere bost militanteak, Poliziak deituta. Macronen lau argazki Miarritz (Lapurdi), Uztaritz (Lapurdi), Donibane Garazi eta Mauleko herriko etxeetatik kendu zituzten. Poliziak galdekatu ditu, baina Bizi!-ko kideek ez dute deklaratu nahi izan. Aske utzi dituzte.
Bizi-k aditzera eman duenez, ez diete erran galdeketek segida izango duten ala ez. Ekologistek herritar andanaren atxikimendua izan dute. “Haiek sinboloak defendatzen dituzte, guk bizitza defendatzen dugu” pankartapean
Bizi! mugimenduak adierazi du bere egiten dituela “lau herriko etxetan egin dituzten protesta ekintzen" ondorioak. Frantziako presidenteak klima aldaketa eragozteko neurrik aski ez duela hartu salatu du Bizi!-k. Militante horiek 75.000 euro arteko isunak jaso ditzakete.
Frantziako Ingurumen Kodearen L228-2 artikuluak dio hiribideen berritze orok bizikletaz ibiltzeko antolaketak barnebildu behar dituela. Betebehar hori betetzen ez duten Herriko Etxeak identifikatzeko deia luzatu die Bizi talde ekologistak herritarrei.
Metamorfosia ekologiko eta soziala bultzatzen duten alternatiben erakusleiho bat Baionan. Euskal Herria "burujabe, solidario eta iraunkorraren" aldeko ekimena ospatu du Bizi mugimendu ekologistak asteburuan, Lapurdiko hiriburuan. Parte hartze kopuruak antolatzaileek... [+]
Euskal Herria Burujabe "festa herrikoi eta ekintzailea" antolatzen ibili da Bizi! mugimendu ekologista, lurralde "jasangarri, solidario eta burujabea" osatzen duten alternatiben ezagutzeko asmoz.
2013ko Alternatiba Egunetik hamar urtera, 10.000 pertsona bildu nahi ditu Bizi mugimendu ekologistak bi egunez Baionan. ‘Euskal Herria Burujabe’ topaketak antolatu ditu urriaren 7tik 8ra, lurralde iraunkor, solidario eta burujabe baten aldarrikatzeko.
Datozen urriaren 7an eta 8an, eta Alternatiba 2013tik 10 urtera, Bizi! mugimenduak jai eta aldarrikapen giroko hitzordu herrikoi handi bat antolatu du Baionan. Helburua da Euskal Herriko metamorfosi ekologiko eta sozialerantz aro kolektibo berri bat sustatzea.
AHTren proiektua herriaren borondatearen aurka "inposatzen" ari direla salatzeko, Bizi mugimenduko ekintzaileek bi pankarta zintzilikatu dituzte Pirinio Atlantikoetako Departamentuaren Kontseiluak Baionan duen egoitzatik.
Bizi mugimenduak segitzen du klima aldaketaren deiadarra jotzen eta bi ekimen abiatu ditu aste honetan. Alde batetik, hautetsiendako formakuntza proposatu du, azaro arte luzatuko dena eta, eta bestaldetik 'Txirrindiraultza' prestatua du iganderako Donibane Lohitzunen.
Ezpeletako gazteluko harresien inaugurazioan izan da Total energia enpresako Patrick Pouyanné zuzendaria. Ekitaldian protesta egin du Bizi! mugimenduak, enpresak larrialdi klimatikoan duen ardura salatzeko.
Klima aldaketaren eraginaz eta erabakiak hartzen dituztenak presionatzeko mobilizazio ereduez, etxebizitzaren krisiaz, justizia sozialaz eta etorkizun jasangarri baterako alternatibez ikasteko eta eztabaidatzeko kanpalekua antolatu dute Alda eta Bizi! kolektiboek.
Larrialdi klimatikoaren aurkako borrokarentzat mehatxu diren Frantziako Presidentetzarako hautagaiak salatzen hasi da Bizi, haien hauteskundeetako afixetan ohartarazpenak jarriz. Larrialdi klimatikoa serioski hartzen ez duten politikarien arriskua azaleratu eta neurriak hartzeko... [+]
Biarritzeko Herriko Etxetik bahitua izan den Macronen argazkia petrolio faltsutan sartu du Bizi! mugimenduak urtarrilaren 19an, presidenteak bost urteko agintaldian egin duen "sabotaje klimatikoa" salatzeko. Macronek bere kargualdian justizia klimatikoan eta sozialean... [+]
Hogeita bost bat militantek burutu dute ekintza Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluaren egoitzan. Frantziako Gobernuak 2018an baztertu zuen makroproiektua berriz mahai gainean dute instituzioek.
Autoa noizbehinka alokatzeko aukera ematen du partekatze honek eta erabiltzailea libratzen du mantenuaz, aseguruaz, aparkalekuaz eta abarrez. Urtean 10.000 kilometro baino gutxiago egiten dituztenentzat autoa partekatzea merkeago dela azaldu du Bizi mugimenduak eta interesa... [+]