Europar Batasuneko erakundeak ez dira artean erreakzionatu. Batasuneko herrialde txikietako agintariek –Belgikakoek, besteak beste– salatu dute Espainiako Estatuaren jarrera bortitza. Anartean, Frantziako Macron eta Alemaniako Merkel isilik daude.
Libération-ek “844 zauritu” direla dio, Le Monde-k “baietza garaile giro bortitzean”, L’Humanité-k “frankismoa bizirik dagoela” dio, L’espress-ek Kataluniak “Bai independentziari, erreferendum debekatuan”, Le Figarok: “Gero eta arrakala handiagoa Madril eta Katalunia artean”, La Croix-ek “espainiar poliziek autodeterminazioaren boto-paperak ebatsi dituzte”.
France 24 telebista kateak “Kataluniako independentistek Europar Batasunari deia egin diote epaile lanak egiteko”. LCIn mintzo diren analista politikoek zalantzan jartzen dute, hots, "bortza horrela darabilen Estatua herriaren eskubideak errespetatzeko kapablea ote den".
Edonola ere, Marseillan atentatuz hildako bi emakumeekiko atxikimenduek desbideratu dute frantziar agintarien arreta. Las Vegasen atentatu bat izan da gauez, hainbat hildako eragin dituena. Gertakari biek hartu dute informatiboen lerroburuak.
Kazetariek Kataluniako auziaz galdetzen diete informatiboetan agertzen diren agintariei. Adibiderako, Frantziako PSko kide eta Europar Batasuneko afera ekonomiko eta finantzarien arduradun Pierre Moscovici-ri galdeturik, hona arrapostua: Espainia Estatua eta Nazioa da. Katalunia Erregioa. Espainiaren demokratikotasuna azpimarratzen du.
Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.
Carla Simóm zuzendariaren Alcarràs filma arrakasta izaten ari da, eta asteartean jakinarazi zen Oscar sarietarako hautagaia dela. Berria ezagutu eta gutxira, filmari izena ematen dion Kataluniako herriari buruzko Wikipedia orrian Urriaren 1ari buruzko... [+]
Oriol Junqueras, Raül Romeva, Josep Rull eta Jordi Turull politikarien kargugabetzeak Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Ituna urratu zuela ondorioztatu du NBEk.
Gorenaren hirugarren aretoak iritzia aldatu du eta indultuari jarritako helegiteak aztertzea erabaki du orain. PSCk “espero du” indultatuak espetxera ez bueltatzea, eta Carme Forcadellek adierazi du “edozer gauza” espero duela Gorenetik.
2012tik 2015era ANC Biltzar Nazional Katalaneko presidentea izan zen bitartean, Omnium Cultural elkartearekin batera, azken hamarkadetako Kataluniako gizarte mobilizazio garrantzitsuenen sustatzaile izan zen Carme Forcadell (Xerta, 1956). 2015eko urrian izendatu zuten... [+]
Buruzagi independentista katalanei indultuak eman izanagatik azalpenak eman ditu Sánchezek Espainiako Diputatuen Kongresuan. PSOEk ez duela erreferendumik onartuko adierazi du, Pere Aragonesekin bilkura egin ondoko egunean.
Auzitegi Gorenak argudiatu duenez, preso independentistek ez dute damurik erakutsi. Epaiaren gaineko azken erabakia Espainiako Gobernuarena izango da eta Espainiako Estatuko presidenteak adierazi du "adiskidetasuna" eta "mendeku eza" kontuan izango dituztela.
2019ko urriaren 17an, Ertzaintzak 21 gazte atxilotu zituen Altsasuko gazteen eta Kataluniako independentziaren aurkako sententziak salatzeko Ernaik deitutako mobilizazioetan. Atxilotuetako hamabost deklaratzera deitu dituzte orain.
Kazetaria eta analista politikoa da Sara González (Sant Celoni, Katalunia, 1985). Disidentziaren kriminalizazioa agerian jarri du argitaratu berri duen Per raó d’Estat (Estatu arrazoiagatik) liburuan, Espainiako Estatuko estolden egitura politiko, polizial,... [+]
Abokatua, aktibista soziala eta Espainiako Kongresuko diputatua da Jaume Asens (Bartzelona, 1972). Urtarrilaz geroztik, Pablo Iglesias ordezkatu du Unidas Podemos talde parlamentario konfederalaren presidentetzan. Abokatu gisa, giza eskubideen eta mugimendu sozialen defentsak... [+]
“Koperniko” operazioa delakoak milaka polizia mobilizatu zituen Kataluniara, 2017ko urriaren 1eko erreferenduma geldiarazteko. Parte hartu zuten indar polizialei ordainsari gehigarriak eman zizkien Gobernuak.
"Indultuak tramitatzen hastea, ez da indultuak ematea. Albiste ona litzateke, kartzelatik aterako lirateke-eta, non ez luketen egon behar", adierazi du Laura Borrás JxCAT alderdiko diputatuak.
Urriaren 1eko erreferendumari begira egindako kanpainan alderdiak dirua bidegabeki erabili ote zuen ikertzen ari da fiskaltza. Orduko CUPeko idazkaritza nazionaleko kideetako bat deklaratzera deitu dute astelehenean.
Mugimenduari buruzko "ikuskera distortsionatua" erakutsi duela salatu du eta "erabakitzeko eskubidearen defentsan" berretsi da.