En marche!-ko Emmanuel Macron eta Fronte Nazionalaren (FN) Marine Le Pen lehiatuko dira berriz ere maiatzaren 7an. Inkesten arabera Macron liberalak (bozen %23,49 eskuratu du) aise gaindituko du Le Pen eskuindar muturrekoa (%22,09) bigarren itzulian: bozen %60 eta %40 inguru jasoko lituzkete hurrenez hurren. Presidentzialetako parte-hartzea ohikoa izan da: %77,3. Inkestek iragarritako kronika baten isla dira lehen itzuliko emaitzak.
Frantziako gobernagarritasuna gero eta zailagoa da gaur gero. Azken hirurogei urteetan Hexagonoko politika kudeatu duten bi alderdi nagusien egungo ordezkariek –Les Républicains (LR) eta Parti Socialiste (PS)– ez dute “beren” presidentea Eliseon izango. Eskuindarren porrota handia izanda ere, François Fillonek bozen %19,75 erdietsi du; haatik, PSko Benoît Hamon hautagaiak jaso du (%6,2) jipoi gaitzena. François Hollande presidenteak (PS) berari sostengua eman izan arren, PSk ezin izan du bere hondoratzea ekidin. La France insoumise-ren ordezkari Jean-Luc Mélenchonek (%19,45) gogor eragin du PSren gainbeheratze horretan, alabaina ezkerrak ez du Eliseoko aginte makila eskuratuko, ezta hurrengo gobernuan izateko aukerarik ukanen honezkero.
Mendebaldeko sistema demokratiko kapitalistan –AEBetako Trump fenomenoa gogoan– hauteskundeek hartu duten jitea kontuan hartuta, Frantziako presidentzialetan inkestek iragarritako emaitzek ez dute hautesleen boto asmoa desitxuratu. Egiari zor, inkesten datuak eta bozketaren emaitzak oso hurbil geratu dira. Zalantzarik gabe, botoen erabilgarritasuna –vote utile delakoa– ez da alferrikakoa izan. Boz erabilgarrien jasotzaile nagusia Emmanuel Macron izan da, bistan denez. Halaber, kritikak kritika, eta kanpainan kalbarioa pasa duen Fillonek boz “askotxo” jaso du: bozen %20. Mélenchonen ehunekoa ez da horren apala, izan ere, ia-ia Filonen pare atera da. Hautesleen bozak aski neurtuak eta pentsatuak izan dira. Eskuin muturreko bigarren hautagai Nicolas Dupont-Aignanek (bozen %4,87) ia bost puntu erdietsi du. Kasuon, bozen erabilgarritasuna ez da bete, Le Peni hainbat boz “hartu” diola pentsa daiteke. Erabilgarritasunaren paradigma PSko hautagai Hamonengan islatu da. Eskuin muturreko Dupont-Aignanen hein bertsuan geratu da, ozta-ozta gainditu du bozen %6a. Gainerako beste bostek, iragarritako emaitzak jaso dituzte: Jean Lassalle, %1,25; Nathalie Arthaud, %0,67; Philippe Poutou, %1,12; François Asselineau, %0,92; Jacques Cheminade, %0,18.
Europan izan duen lekua berreskuratuko badu, mendez mende izan duen kohesio politikoa birmoldatu beharko du Frantziak
"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten... [+]
Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak... [+]
Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren... [+]
Artikulu hau idatzi dudan unean oraindik ez da Frantziako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia izan. Halere, inkesten arabera, Emmanuel Macronek Frantziako presidente berria izan beharko luke. Bruselan pozik egongo dira urteko bigarren match point-a salbatu dutelako... [+]
Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]
Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.
Zergatik irabazi dute eskuinak eta ultraeskuinak Frantzian? Hori ere garbi dago. Frantziar ezkerrak, europarra bezain zatitua, bide eman du azken urteetan egoera hori gerta dadin.
Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino... [+]
Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena "iraultzailea" da. Honen barruan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da.
Emanuel Macron Frantziako V. Errepublikako zortzigarren presidentea atera da bigarren itzulitik. Haatik, ezustez beteriko ziklo elektorala ez da horretan bukatzen.
Hara, frantsesek hautatu dute datozen bost urteetan buruzagi gisa edukiko duten lehendakaria: adinez gaztea, bankari eta ministro ohia, suhi ideala askorentzat, kontraesanez betea, beldurgarria neurri handi batean erreforma drastikoak eramango dituelako ekonomia eta sozial... [+]
Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.
Estimazioak baina ez dira artean, baina Le Penek ez ditu espero zuen bozen %40 jaso, %35era ez da heldu. Alta bada, hamaika milioi boz bildu du FNk. Auschwitz ahaztu dute frantziarrek, neoliberalismoa garaitu da.
Frantziako presidentetzarako kanpaina fini da eta gogoetatzeko unea heldu. Igandeon argituko da dilema: Macron ala Le Pen. Alea jacta est (Dadoak botata daude). Macron presidente. Ala ez?
Zundaketek informazio kuantitatiboa ematen badute, ez dute elementu kualitatiborik salatzen. Frantziako lehendakaritzako hauteskunde hauetan omnipresente diren zundaketen arabera Marine Le Pen izanen da bigarren itzuliko galtzailea. Xenofobiari emandako erantzuna, parte-hartzea,... [+]