Maccabi-ren Gasteizko partida eragozteko ia 200 sinadura bildu ditu Palestinarekin Elkartasunak

  • Saskibaloi talde israeldarraren eta Baskoniaren arteko lehia bertan behera uztea exijitzeko manifestua aurkeztu du Palestinaren aldeko mugimenduak. Euskal Herriko 40 saskibaloi klub, talde zein Baskoniako zaletuen taldek, kirol munduko 91 pertsona ezagunek eta Gasteizko 65 eragile politiko eta sozialek sinatu dute partida etetearen alde.

Gasteizko Auzolana pilotalekuan aurkeztu dute manifestua. Palestinarekin Elkartasuna

2025eko urtarrilaren 29an - 10:35
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Astearte honetan Gasteizen egindako agerraldian txalotu badute ere Israelgo delegaritzak Gasteiz hiria duenetan herritarrek izandako jarrera, hori nahikoa ez dela azaldu du Palestinarekin Elkartasunak. Israelgo kirol ordezkari den Maccabi taldeak azken hamarkadatan armada sionistaren aldeko kanpainetan paper garrantzitsua jokatu duela azaldu du Palestinaren aldeko mugimenduak.

Antolakundeak adierazi duenez, palestinar herriaren borrokaren aldeko “jarrera konprometitua” erakutsi izan du Gasteizek, baina, otsailaren 7an jokatzekoa den partida bertan behera utzi dezatela exijitu die Palestinarekin Elkartasunak Gasteizko eta Arabako erakunde publikoei zein Baskoniari.

Genozidioa normalizatzen duen ekitaldirik ezin dela onartu adierazi du mugimenduak. “Mundu mailan normaltasun irudia saltzea”  helburu duten ekimenak eteteko mobilizazioaren eta antolakuntzaren bidetik lan egitera deitu dute. Palestinar herriarekiko elkartasunak, Israelekiko harreman oro etetearen alde antolatzera eraman behar duela gehitu du Palestinarekin Elkartasunak.

“Basakeria sionista” gelditzeko mobilizatzen jarraitzea beharrezkoa dela azpimarratu du eragileak. Bide horretatik antolatu dute manifestazio nazionala otsailaren 7an, partidaren egunean. Israelen aurpegi garbiketari ez: Maccabi kanpora lelopean abiatuko da manifestazioa 18:30ean Iparralde gizarte-etxetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestinarekin elkartasuna
Frantziako Estatu Kontseiluak Palestinak irabaziko du Kolektiboaren desegitea onartu du

Okzitaniako Tolosako elkartea da aipatu kolektiboa eta Frantziako Gobernuak dekretuz desegin zuen 2022an. Orain Estatu Kontseilua gobernuaren erabakia egokia dela berretsi du.


2025-01-08 | Leire Ibar
Israelgo Maccabi saskibaloi taldearen Gasteizko partida bertan behera uztea exijitu dute

Otsailaren 7an, Maccabi Tel Aviv taldeak Baskoniaren aurkako partida jokatzeko asmoa du Gasteizen. Palestinarekin Elkartasuna Plataformak salatu du Israelek kultur eta kirol ekimenak palestinarren aurkako krimenak estaltzeko erabiltzen dituela. Aurpegi zuriketaren aurka,... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-19 | Axier Lopez
Palestinaren askatasunaren aldeko 10 orduko elkarretaratzea egingo dute Lekeition

Israel entitate sionista Palestinan egiten ari den "genozidio eta sarraski terrorista" salatzeko Lekeitioko hainbat eragilek txandakako hamar orduko elkarretaratzea egingo dute abenduaren 28an.


2024-12-16 | Leire Ibar
McDonald’si boikota egiteko eskatu dute Bilboko Santutxu auzoan, Israelekin duen harremanagatik

Ehunka pertsona mobilizatu dira ostiralean Santutxun ireki berri dutenMcDonald’s jatetxearen itxiera eskatzeko. Enpresa amerikarraren aurkako boikot kanpainan aktiboki parte hartzea eskatu du mobilizazioa deitu duen Bilbo-Palestina herri ekimenak.


2024-11-19 | Leire Ibar
Palestinako genozidioa salatuko du ikasturte honetan ere Gure Haurrak Ere Badira mugimenduak

Azaroak 20an, Haurren Nazioarteko Eguna, ikastetxe sarreretan krespoi belzdun bandera palestinarra eta bi zapata pare jartzea proposatu du hezkuntza arloko ekimen herritarrak. Azaroaren 30etik urtarrilaren 31ra bitartean haur palestinarrentzako elkartasun mezuak jaso eta ondoren... [+]


2024-10-22 | Leire Ibar
Palestinaren aurkako genozidioa salatu dute Euskal Herriko 178 herritan

Palestinari elkartasuna emateko elkarretaratzeak egin dituzte urriaren 21ean Euskal Herriko herri eta hiri ugaritan. Milaka lagun batu dira arratsaldean zehar Gernika-Palestina plataformak antolatutako deialdietara.


2024-10-10 | Julene Flamarique
Arrasateko Eroskitik eta Alcampotik produktu israeldarrak kentzea lortu dute, orain Lidl eta BM-n gauza bera nahi dute

Herriko supermerkatuetan salgai dituzten produktu eta saltokiei eskatu diete Israelen ekoitzitako produktuak saltzeari uztea: Arrasateko Eroskik eta Alcampok eskaria onartu dute; Lidl eta BMk ez. Elkarretaratzea egingo dute ostiral honetan Lidl supermerkatu aurrean.


2024-10-08 | Leire Ibar
Urriaren 21ean mobilizatzera deitu du Gernika-Palestina plataformak

Euskal Herriko herri guztietan elkartasun ekitaldiak antolatzeko eskatu du mugimenduak. Goizean, sindikatuen eta hezkuntza komunitatearen manifestazioak izango dira, eta arratsaldean herri guztietako udaletxeen aurrean elkarretaratzeak egitera deitu dute. 

 


Palestinaren alde mobilizatuko dira Bilboko Aste Nagusian

Palestinarekin Elkartasuna ekimenak antolatu du Aste Nagusian Israel borrokatu lelopean. Bilboko Aste Nagusiaren bezperan, ostiralean, 19:00etan, egingo dute mobilizazioa.


Eguneraketa berriak daude