M3an kanpusean gertatutakoaren harira ikasleriaren irakurketa

  • Larunbatean beteko dira 42 urte martxoak 3ko sarraskia pasa zenetik. 42 urte poliziak 5 langile hil eta ehunka zauritu zituela. 42 urte Gasteizko eta Euskal Herriko langile mugimenduaren historia beltzez tintatu zenetik.


2018ko martxoaren 02an - 12:15

Zalantzarik gabe, Euskal Herriko langile mugimenduan gertakari historiko garrantzitsua izan zen, diktaduratik demokraziarako trantsizioan kokatzen dena. Hemen ikusten da Espainiako Estatuak, diktadura frankistatik demokraziara igarotzeko fasean, zer nolako errepresioarekin kolpatzen jarraitzen zuen langile klasea.

Ikasle mugimenduko kideok urtero modura, sarraskiaren oroitza eta haien jardun iraultzailean berresteko zita hartu dugu. Honela, Ikasle Abertzaleak antolakundeak deituta, mobilizazioa burutu da kanpusean, indar polizialek errepresioaren bidez zapuztua izan dena.

Goizeko lehen orduetatik presentzia polizial nabaria izan dugu kanpusean, sekreten edota ertzainen patruilen joan etorria etengabea izan da. 13:00etan manifestazioari ekin diogu, presentzia poliziala biderkatu eta manifestarion ibilibidea eteten saiatu dira. Manifestazioa Letren fakultatean bukatzea zihoala, ertzainak ikasleon aurka oldartu dira eta manifestazioa eten dute. Ikasle batzuk fakultatera sartu eta atzetik jarraitu dituzte, hauen kontrako kolpeak eta mehatxuak orokortuz. Tentsio uneak bizi izan dira, eta unibertsitatean indarrez sartzeaz harago ikasleak identifikatzeari ekin diote. Honez gain, mehatxuak etengabeak izan dira beldurra zabaldu nahian.

Jaiki Aldiak gogor salatu nahi du Ertzaintzaren erasoa eta indar polizialen presentzia kanpusean. Onartezina da Gasteizko hiriaren eta euskal langileriaren memoria kolektiboaren aldeko ekimen bat erasotua izatea. Eraso honen aurrea EHUari gertakarien inguruan posiziona dadin exijitzen diogu, ertzainen erasoa berriz errepika ez dadin.

Horrez gain, inoiz baino ozenago dei egiten diogu hezkuntza komunitateari eta Gasteizko herri mugimenduari M3ko gertakarien memoria eta bertako langileen borrokan berrestera. Honi erantzunez, Martxoaren 3an burutuko den manifestaldian parte hartzeko beharra inoiz baino garrantzitsua dela uste dugu, orduko borroka oraindik bizirik baitago. Bestetik, Ikasle Mugimenduaren aurkako eraso zuzen honen aurrean, Martxoaren 6an 13:00etan mobilizazioa burutuko dugu kanpusean, indarrez zapuztu duten manifestazioa eta ekitaldia burutzeko eta indar polizialak kanpusean ez ditugula onartuko ozen esateko.

Errepresioaren aurrean ikasleok gogor erantzungo dugu, atzoko, gaurko eta biharko borrokan berretsiz.

Indar Polizialak kanpusetik kanpora!

Gora Martxoaren 3a!

Gora Langileon borroka!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ukrainako gerraren beste irakurketa bat

Ukrainako gerrar hasierako zergatiak ez dira azaldu zizkigutenak bakarrik, beste arrazoi batzuk ere badaudelako. Errusiak zioen Ukrainako errusiar hiztunen defentsarako urrats bat eman behar zuela; Ukrainako Gobernuak, aldiz, Errusiaren armadari aurre egin behar zitzaiola,... [+]


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-04-09 | June Fernández
Meloi saltzailea
Antifa

Ikaslez lepo zegoen Leioako Hezkuntza Fakultatea pasa den asteazkenean, Samantha Hudson zetorrelako. 1999an jaiotako Mallorcako artista, abeslari eta influencer transgeneroa da. Kantatzen Duen Herria topaketetako izarrak ilara amaigabea zuen selfie eta autografoak emateko, eta... [+]


Saturazioa

Bekatu bat aitortu behar dut hemen. Duela lau urte, ohitura berri bat sarrarazi nuen nire bizian: igande gauetan, kaka kanoi baten antzera "informazio" jarraikia hedatzen duen CNews telebista kate ultraeskuindarra begiratzen hasi nintzen. Hasieran ordu erdi bat astero... [+]


Itziar

Kointzidentzia harrigarriak daude bizitzan. Izan ere, zenbat ikusle elkartu litezke Arriaga antzokian? Zenbat komun ote daude solairu bakoitzean? Zein probabilitate dago Gipuzkoako emakume bik sartu-irtenean leku eta istant berean kointziditzeko, 35 urtean elkar ikusi barik egon... [+]


2025-04-09 | Hiruki Larroxa
Zer dugu bisexualitatearekin?

Transfeminismoak argia eta konplexutasuna ekarri ditu gorputz, genero eta desirei buruzko eztabaidetara. Hala ere, itzalak ere sortu ditu. Ustezko koherentzia politiko erradikal baten izenean –askotan hegemonia oso zehatz bati lotua–, diskurtso transfeminista batzuek... [+]


2.361

Garai kuriosoak bizi ditugu eta bizi gaituzte, zinez. Hezkuntza krisian dela dioten garaiak dira eta, gutxien-gutxienean, aliritzira, ba aizue, 2.361 urte ditu gaurgero boladatxoak.

Ez zen ba debalde joan Aristoteles bere maisu maite Platonen akademiatik lizeo bat muntatzeko... [+]


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Gasteizen, eskaleak soberan daude

Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]


2025-04-02 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Hirigintza militarra

Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]


2025-04-02 | June Fernández
Meloi saltzailea
Zedarriak

Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]


Segurtasuna, etorkinak eta beldurra

Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.

Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]


2025-04-02 | Castillo Suárez
Erantzunak

Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]


Haurtzaroaren denbora

Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]


Eguneraketa berriak daude