Aurten dira hamar urte hil zela eta, horren harira, lau solasaldi antolatu dituzte Margulisen lankidetzaren eta sinbiosiaren ideietan sakontzeko. Iruñean, Gasteizen, Andoainen eta Bilbon izango dira hitzaldiak.
Nahiz eta haren izena hain ezaguna ez izan, Lynn Margulis XX. mendeko zientzialari eta ikertzaile garrantzitsuenetako bat izan zen. Azaroan hamarkada bat beteko da Margulis hil zela eta haren ibilbidea omentzeko asmoz "Zientzia eta ekologismoaren sinbiosia" solasaldiak antolatu dituzte. Lau hitzaldi emango dituzte datozen bi asteetan, urriaren 18tik 28ra bitartean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, hizlariek ondo ezagutzen dute Margulisen lanaren garrantzi zientifikoa eta politikoa.
Ikertzailearen ideia nagusietan sakonduko dute solasaldietan: lankidetzan eta sinbiosian. Gaur arratsaldean, urriak 18, Iruñean izango da lehen hitzaldia; ostiralean, urriak 22, Gasteizen; hurrengo asteazkenean, urriak 27, Andoainen; eta, azkena, urriaren 28an, Bilbon. Hemen ikusi daiteke hitzaldi-sortaren egitaraua. Zikloaren sustatzaileak dira Zapateneo, UPV-EHU, Ekopol, Ekologistak Martxan, Katakrak, Euskal Gune Ekosozialista, Martin Ugalde Kultur Parkea eta Berria. Haien iritziz, "aukera ezin aproposagoa" da egungo krisi ekosozialari irtenbideak bilatzen laguntzeko.
Lehiaren ordez, lankidetza
Lynn Margulisek hainbat teoria berritzaile proposatu zituen eta zientziari egindako ekarpena oparoa da. Besteak beste, defendatu zuen espezieen eboluzioa ez dela elkarren arteko lehian oinarritzen eta ez duela indartsuenak bizirauten. Aitzitik, erakutsi zuen izakiek lankidetzaren eta sinbiosiaren bitartez egin dutela aurrera. Joseba Barriolak Zuzeu.eus agerkariko artikulu honetan bildu ditu Margulisen ekarpen azpimarragarriak.
Bilbon bazterkeria arriskuan dauden kolektiboekin lanean aritu nintzen bost urtez, arrakala digitalaren inguruan, batez ere emakumeekin. Bidean, bortizkeria matxistekin eta beste arazo askorekin aurkitu nintzen. Oso modu organikoan, indarkeria matxista pairatzen zuten... [+]
Altxa Burua taldeak eskatu du bigarren hezkuntzako EAEko ikastetxeetan kendu ditzatela mugikorrak, debeku bat ezarrita arauz. Aste honetan eskaera eraman dute Eusko Legebiltzarrera, Hezkuntza Sailak ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko esparru gisa izendatu ditzan.
Threes! edo 2048 klasikoen bertsioa prestatu dute Julen Irazokik eta Ibai Aizpuruak, Mikel Dale musikagilearekin batera. Android-en doan deskarga dezakegu euskarazko bideojokoa.
Azken 15 urteetan dugun Internetak hartu duen bilakaera ikusita, duen eredu teknologiko eta negozio ereduari lotuta, gizatasunaren alde txarrenak areagotzeko tresna dela pentsatu dezakegu. Ideia horrekin konforme ez dauden eragileak sortu dira mundu osoan zehar. Honako... [+]
Londres, 1928. Victoria and Albert Museum-era koadro berezi bat iritsi zen dohaintzan: margolanean gizon beltz bat ageri da, ileordea eta lebita jantzita, liburuz eta tresna zientifikoz inguratua. Museoan horrela katalogatu zuten: “Erretratu satiriko bitxia, beltzen... [+]
Lup izeneko gailuak testuak ahots bihurtzen ditu adimen artifizialari esker. Hainbat hizkuntza bihurtzeko gaitasuna dauka. Teknologia gutxiko gailua da, hain zuzen aurrerapen teknologikoetatik urrun dagoen jendeari balio diezaion. Ikusmen arazoak dituztenentzat sortu eta... [+]
Gaur, azaroak 21, Mastodon.eus komunitateak sei urte bete ditu. Urteurrena ospatzeko Gure aukera, sare libreak kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Izan ere, azken asteetan “eXodoa” ematen ari da: erabiltzaile asko X-tik ihes egiten ari dira, sare... [+]
ARGIAko lantaldeak bat egin du Mastodon.eus-ek bere seigarren urtemugan abiatutako Gure aukera, sare libreak atxikimendu kanpainarekin.
Mastodon.eus euskal fedibertsoko instantzia agian nagusiak sei urte bete ditu gaur. Urteurrena ospatzeko "Gure aukera, sare libreak" kanpaina abiarazi dute, atxikimenduak biltzeko. Efemeridea une interesgarri batean dator: Elon Musk-ek, X/Twitterren jabeak,... [+]
Alexandru Jerpelea Bukaresteko (Errumania) batxilergoko 17 urteko ikaslea da, eta itzulpen automatikoko lehen sistema neuronala sortu du arrumanorako. Balkanetan 200.000 pertsona inguruk hitz egiten duten hizkuntza erromaniko gutxitua da. Bere tresna berritzaileak, [+]
Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]
Ancient Earth mapa birtualak gure herrialdea, eskualdea, hiria... duela milioika urte non zegoen ikusteko aukera ematen du Dinosaurpictures.org/ancient-earth helbidean.
Toponimoa idatzi eta 750 milioi urte atzera egiten duen kronologian garai bat aukeratuta, emaitza puntu... [+]
Hizkuntzen irabazia kongresua izango da azaroaren 26an eta 27an Donostian. Arlo digitalean inglesaren erabilera aregotzen ari den garaietan, kongresuak euskara bezalako hizkuntza gutxituek tokiko ekonomiari egiten dioten ekarpena agerian utzi nahi du.