2015ean abiatu zuten Sasiaingo Baratza proiektua Abaltzisketan. Garbiñe Arregi Ormaetxea Sasiaingo kideak urtebete egin zuen Irlandan nekazaritza ekologikoarekin lotutako proiektuetan boluntario eta langile, eta han hartutako esperientzia eta ezagutzak hona ekarri eta nekazaritzatik bizitzeko erronkari ekitea erabaki zuen. “Lurretik bizitzea eta elikadura osasuntsu bat eskaintzea da proiektuaren helburua, gertutasuna oinarri hartuta”, azaldu du.
Hasieratik zuen argi bestelako nekazaritza eredu baten alde egin nahi zuela: gertukoa, txikia eta ekologikoa. Permakulturaren inguruko ikastaro batean Arabako Sustraiak Habitat Design kooperatiba ezagutu zuen, eta haien laguntzarekin hainbat aldaketa egin zituen proiektua martxan jarri eta bi urtera: “Nirea bezalako proiektuak laguntzen dituzte, eta haien aholkularitza izan genuen: proiektuaren diseinu aterrazatua egin ziguten beraiek, eta permakultura teknikak ikasten ere aritu ginen”.
Baratzean aritzen dira batez ere Sasiango kideak, eta inguruko kontsumo taldeetan saltzen dituzte beraien produktuak. Baina barazkiez gain, baso jangarria eta animaliak ere badituzte: ardiak, behorra eta ahuntzak. Arrautzak eta sagar zukua ere saltzen dituzte. “Frente asko ditut irekiak eta jendearen beharra dago, baina beti eduki dut inguruko jendearen kolaborazioa eta boluntarioak ere hartzen hasi nintzen duela bi urte”. Bera Irlandan aritu bezala, baserriko lanetan laguntzen diote woofer boluntarioek orain (loaren eta mantenuaren truke denboraldi batez lan egiten dute wooferrek). Ematen dioten laguntzaz gain, kanpoko jendearekin hartu-emana izateko eta haiengandik ikasteko ere balio diola kontatu du.
Sendabelarren munduarekin harremana duen biologo batekin elkarlanean dabil proiekuko kidea azken aldian, eta berarekin hainbat tailer egitea planteatzen ari da. Horrez gainera, parte hartzen duen kontsumo taldeko jendearekin eta inguruko lagunekin auzolanak ere egin izan ditu Sasiainen: “Negutegia handitzen aritu ginenean, esaterako, herriko jendeak eta bizilagunek asko lagundu ziguten, eta gure inguruan egiten diren beste auzolanetan parte hartzen saiatzen gara”.
Koronabirusaren krisiak eragindako kalte guztiekin batera, bere alde ona ere eduki duela uste du, jendartea gertuko kontsumoaren garrantziaz pixkanaka jabetzen hasteko balio izan duelako: “Badirudi gertukoari eta kimikorik gabe ekoitzitakoari pixkanaka balore handiagoa ematen zaiola”.
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]
Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]
Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]
Nafarroako beste zenbait herritan bezala, duela lauzpabost urte hasi ziren Basaburuan gaztainondoen inguruko lanketarekin. “Bertako gaztain barietateei lotutako ikerketa abiatu zuen Nafarroako Gobernuak, eta orduan hasi zen hemengo herrietan ere gaztainaren historia... [+]
Euskal literaturaren eta kulturaren topaleku garrantzitsuenetakoa da abenduaren 5etik 8ra egingo den Durangoko Azoka, eta 59. edizio honetan ere, Bizi Baratzeak bere postua izanen du, ARGIAkoaren ondoan.
Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua argitaratu berri du ARGIArekin. "Egin ezazu zuk zeuk" filosofia kosmetikoen mundura ekarrita, egunerokoan behar diren produktuak egiteko liburu teoriko-praktikoa da. Eskuragarri dago azoka.argia.eus webgunean.
Naturopatiaren eta iridiologiaren mundutik iritsi zen Eztizen Agirresarobe Pineda ezkiotarra kosmetika naturalaren mundura: “Hirugarren urtea dut naturopatia eta iridiologia ikasketetan, baina lehenagotik ere egiten nituen ukenduak, kakaoak, eta antzekoak”, azaldu... [+]
Umetatik baserrian bizi izan dira Gillen eta Bittor Abrego Arlegi anaiak, Lizarraldean, Iguzkitza herrian. Familia abeltzaina izan da haiena baina baserria eta lursailak haien esku gelditu zirenean, proiektuari buelta bat ematea erabaki zuten bi anaiek: “Lur zatia eta... [+]
Lehen sektorea bultzatzeko eta indartzeko lanean dihardute Nafarroako Pirinioetan azken urteotan, eta lanketa horren baitan sortu zuten Pirinioetako Mahaia. Diagnostikoa ondu dute azken urteotan, eskualdean lehen sektoreari lotuta dituzten hutsuneak identifikatzeko, eta ondorio... [+]