Une onean dator Sorturen Kongresu berria, hamar urte bete baitira ETAk bere iharduera armatua utzi zuenetik eta, ondorioz, Ezker Abertzaleak estrategia berritu zuenetik. Nazio askapenerako euskal mugimenduak 1959-2011 urte bitartean eginiko borrokaldi eta lan politikoaren emaitza argia da: asimilaziorako bi estatuek garaturiko estrategiak porrotera eramatea. Arrakasta itzela, zalantzarik gabe.
Baina 50 urteko borrokaldi luze eta gogorraren ondoren, Euskal Errepublika sozialista sortzeko bidean estrategia aldatzeko beharra ere iritsi zitzaigun, eta horixe egin genuen 2011ean. Hor kokatu behar ditugu Abian eta Zohardia hausnarketak. Eta, gaur, hamar urte pasa direnean, nolakoa da hamarkada honetako borrokaldi eta lanaren emaitza?
"Ezker Abertzalearen ispilu ideologikoa den Sortu berpiztu behar dugu eta berarekin batera ahulduta dugun herrigintzaren ardatz osoa"
Horretarako, hainbat galderei zintzoki erantzun behar diegu. Zertan dago azken hamarkada honen ondoren euskal prozesu independentista? Indartu al da independentziaren aldeko herri nahia? Ez dirudi, kontrakoa diote ikerketa gehienek, behintzat. Eta euskal prozesu sozialista? Zertan dago sozialismoaren aldeko borroka eta aliantza antikapitalista? Euskal gehiengo sindikalaz haratago eraiki al dugu ezer? Ez da inon ageri. Eta Euskal Herriaren lurralde batasuna? Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian aurrera egin da, zalantzarik gabe, baina lurralde batasunaren ikuspegitik euskal herritarrok elkarrengandik gerturatu ala urrundu egin gara azken urteotan? Non dago eta zein ikuspegia du mugaz gaindiko hiru eremuen arteko lankidetzak? Ez da hiru eremuen arteko elkarlan estrategikorik ere inondik ageri. Eta euskalduntze prozesua nola dago? Honetan behintzat guztiok bat gatoz azken urteotan moteltze edota atzeratze fase batean murgildu garela onartzeko, toki eta esparru batzuetan aurrera egin den arren. Agian, euskal prozesu feminista da azken urteotan benetan indartu den prozesu bakarra, euskal feministek egin duten lan eta borroka txalogarriari esker, inolako zalantzarik gabe.
Joan den 60 urteotan herri honek aurrera egin duela ez dago dudarik, baina nolakoa da azken hamar urte hauetako emaitza? Nahiko genukeena eta, batez ere, beharko genukeena baino apalagoa zoritxarrez, nire ustez. Askok botila erdi betea edota erdi hutsa dagoela esanez erantzuten dute, baina agian erantzuna beste bat da: botila zulatua dagoela, eta zulatua badago, denbora ere gure aurka dago...
Abian eta Zohardian finkatu genituen bi ardatzen egoeraren azterketak gaia zerbait argituko digulakoan nago: zertan daude borroka instituzionala eta herrigintza? Estrategia berria behar den bezala garatzeko, bi ardatz horien arteko garapen orekatua bideratu beharko genuke, eta halakoa al da azken hamar urteotako balantzea ikuspegi honetatik?
Badakigu gure helburuak instituzioetatik soilik arituz ezingo ditugula eskuratu, baina ezta herrigintzatik soilik arituz ere. Biak dira beharrezkoak. Baina biak neurri berean garatu al ditugu ala desoreka nabarmena eman da azken urteotan? Agian horretan datza gure botilaren zuloa...
Hamarkada honetan alor instituzionalean eginiko lanaren emaitza oparoa izan da. EH Bildu eta EH Bai horren ispilu argiak dira. Baina zertan dago herrigintzaren emaitza? Non dago herri bulkada? Euskal Herrian dauden ehunka borroka sektorialen ikuspegi bateratzaile eta norabide abertzalea zertan dira?
Herrigintzaren egoera Sorturen berbera da, ahuldua eta EH Bildu eta EH Bai taldeekiko subordinatua. Desorekatu dugu gure estrategia. Alor instituzionala, hauteskundeak eta dinamika instituzionalek ia dena irentsi dute. EH Bildu eta EH Bai koalizioen mesedetan egiten da dena, herrigintza eta Sorturen errealitatea ahulduz eta menpekoa bihurtuz, gure ikuspegi ideologikoa eta praktika politikoa mugatzera arte.
Egoera honetan, eta Sorturen Kongresuan, gure lehentasuna Sortu indartzea izango da, herrigintzaren ildoa indartzea dakarren proposamenari lehentasuna emanez. Desoreka estrategikoa orekatzeko asmoz, ahulenari indar berria eman behar diogu eta.
Ezker Abertzalearen ispilu ideologikoa den Sortu berpiztu behar dugu eta berarekin batera ahulduta dugun herrigintzaren ardatz osoa. Egoera politiko honetan aldebakartasunez aritu beharko dugu ezinbestean eta, beraz, desobedientzia bidean sakondu beharko dugu. Lehena egin gabe, bigarrena ezinezkoa izango baita.
Eta ikuspuntu hau Sorturen Kongresura eramateko bildu da Ezker Abertzaleko militante multzo bat “Lurrari lotuz” ekarpena egiteko. Helburua ikuspuntu hau jasoko duen proposamena Ezker Abertzaleko kide guztiei aurkeztea da, eztabaidatzea eta baita bozkatzea ere. Horretarako, irailaren 15a aurretik izena eman eta inskribatu behar du norberak bere burua Sorturen orrian Kongresuan parte hartzeko.
Nik bat egin dut ideia horrekin, Ezker Abertzalea eta askapen nazional zein sozialerako herri prozesua indartu behar baditugu, bi karrilak beharrezkoak ditugulako, botilako zuloa tapatu behar dugulako. Animatu zaitez zu ere eta izena eman Sorturen Kongresuko eztabaidan parte hartzeko.
*Joseba Alvarez ezker abertzaleko kidea da
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]
Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]
Badira, garun distiratsua izanik, "zehaztasun gutxiko" definizioekin, gauza bera, beste era batera esanda, aldatzen eta itxuraldatzen adituak direnak. Berea zen, eta hainbat hamarkadatan errepikatu den proiektu in eternum bat izan da. Hasiera batean hori zen hegemoniko... [+]
Abenduaren 26an, aireko eraso batean, Israelgo armadak bost kazetari palestinar hil zituen. Haiekin 130 kazetari palestinar hil zituzten. Albiste horrek gauza pare bat gogorarazi dizkit, lehenengoa, benetako kazetariek jasaten duten jazarpena munduko edozein lekutan, adibidez,... [+]
Azken hilabete hauetan hainbat institututan lan egitea egokitu zait eta, uneren batean edo bestean, ikasleekin lan merkatuak eskaintzen dituen aukerez hitz egin behar izan dut. Ikasleen tipologia askotarikoa da eta hiri berean asko aldatzen da auzo batetik aldamenekora,... [+]