Lurrari ahotsa ematen dion irratsaioa

  • Lankidetzarako eta herrien garapenerako Bizilur elkarteak bi astean behin saioa egiten du Bilboko 97 irratian. Elikadura burujabetzaren bueltan sortzen diren proiektu alternatiboak ezagutzera ematen dituzte bertan, ikuspegi feminista eta internazionalista landuz.


2020ko abenduaren 17an - 07:06
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bizilur elkartearen proiektuetako bat da Bilboko 97 Irratian bi astean behin emititzen den Lur eta Murmur irratsaioa. Elikadura burujabetzari eta herri mugimenduei lotutako gaiak lantzen dituzte bertan. “2015ean egin genuen lehen emisioa, baina egitasmoaren jatorria 2013an itxi zen Tas-Tas Irratian Bizilurrek egiten zuen Lekil lum –lur ona, tzotzil eta tzeltzal hizkuntzetan– saioan dago. Hura izan zen gaur egun egiten dugunaren lehen hazia”, azaldu du Miren Saiz Alzugaray elkarteko kideak. 97 Irratirako jauziarekin batera, beste aldaketa bat etorri zen: euskaraz emititzeko apustua egin zuten, nahiz eta irratsaioan zehar zenbait elkarrizketa gazteleraz ere izaten dituzten. 

Ikuspegi feminista eta internazionalistatik

Bizitza eta iraunkortasuna erdigunean jartzen du Lankidetzarako eta herrien Garapenerako Bizilur elkarteak, eta bizitzaren erdian, elikadura. Martxan dituzten lanketak ezagutzera ematea eta elikadura burujabetzaren bueltan sortzen diren alternatibez hitz egitea da irratsaioaren helburua: “Herri mugimendutik, elkarteetatik, Udaletatik eta beste hainbat esparrutatik elikadura burujabetzaren alde sortzen diren ekimenak partekatzen ditugu”. Proiektu eta egitasmo horiek eredu diren heinean, garrantzitsua da horiek zabaltzea eta ezagutaraztea, bultzatzaileen ustez.

Aurkezten dituzten ekimenen artean Euskal Herrian sortutakoak dira nagusi, baina guretik kanpo begira ere askotan jartzen dira saioko kideak. “Feminismoaren eta internazionalismoaren ildoek garrantzia handia dute Bizilurren eguneroko lanean, eta irratsaioan ere hori orekatzen eta uztartzen saiatzen gara”, dio Saizek. Azken hilabeteetako irratsaioen artean, besteak beste, Txilen azken urtean egondako borroka izan dute hizpide bertako baserritarren mugimenduko kide bat elkarrizketatuz. Azaroaren 25aren harira, berriz, La Via Campesinako eta Sindicato Labrego Galegoko kide bat izan zuten gonbidatu, abian jarri zuten kanpaina zela-eta. Sortzen diren egitasmoez gain,  nekazaritzari eta elikadurari buruzko ikerketen eta mobilizazioen berri ere ematen dute Lur eta Murmur-en.

Urte berriarekin 100. irratsaioa

Saioa Bilboko 97 irratian bi astean behin zuzenean entzuteko aukera dago, ostegunetan, eguerdiko 15:00etan, baina Arrosa Sarean ere badago entzungai, eta bertako hainbat irratitan ere emititzen da. Urteotako ibilbidearekin eta erantzunarekin pozik daude sortzaileak, entzule kopurua neurtzea zaila izanda ere, herri mugimenduko eragile ezberdinak beraiekin harremanetan geroz eta gehiago jartzen direla sumatzen baitute.

99. saioa izan da aurtengo azkena, eta beraz, urtarrilean eginen dute ehungarrena: “Festa bat egitea pentsatzen genuen hasieran, baina beste moduren batean ospatu beharko dugu…”, dio Saizek. Edonola ere, zorionak Bizilurreko eta Lur eta Murmur-eko kideei, eta jarrai dezatela beste urte askoan lurraren murmurrei mikrofonoak jartzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2025-03-24 | Garazi Zabaleta
Koloreko
Landareetatik eratorritako ile-koloratzaile natural eta ekologikoak

Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]


2025-03-17 | Garazi Zabaleta
Giberri gazta
“Gaztetatik ditugu ahuntzak, honetatik bizitzeko apustua egin nahi dugu orain”

Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]


2025-03-10 | Garazi Zabaleta
Bordaxaki
Euskal txerriak hazteko eta eraldatzeko proiektu txikia Nafarroako Pirinioan

Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]


2025-03-03 | Garazi Zabaleta
Amillubi
Lanerako, proiektua zabaltzeko eta komunitatea egiteko auzo(p)lanak

Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]


2025-02-24 | Estitxu Eizagirre
Ziminttere
Sukaldea emakumeen jakintzak partekatzeko botere eta plazer espazio denean

Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.


2025-02-17 | Garazi Zabaleta
Xüxenka
Hurbileko laborari txikiek kudeatutako saltoki kolektiboa Maulen

Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]


2025-02-10 | Garazi Zabaleta
Herrizoma
Gasteizko elikadura sarea eraldaketarako tresna

Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]


2025-02-03 | Garazi Zabaleta
Bio-K
Euskal Herriko txukruta eta kimchia

Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]


2025-01-27 | Garazi Zabaleta
Hazi sarea
Herriko haziak biltzeko eta zabaltzeko tokia Itsasun

Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


2024-12-23 | Garazi Zabaleta
Ekin Dulantzi
Nekazaritzako elikagaien test gunea Dulantzin

Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]


2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Xiberoko kolektiboa
Baratze kolektiboa Maulen, harreman sozialak ereiteko

Herritarrak elkarren artean saretzea eta bizitza sozialerako espazioak bultzatzea da Xiberoko Kolektiboa elkartearen lan ildoetako bat. Bide horretan, baratze kolektiboa sortzeko aukera suertatu zitzaien 2020an Maulen, eta zalantzarik gabe, proiektuari ekitea erabaki zuten... [+]


2024-12-09 | Garazi Zabaleta
Errastiko ogia
Aurrekoen jakintza eta makrobiotika uztartuta sortutako ogia

Arrasateko Beroña auzoan dago kokatuta Xabi Abasolo Etxabek eta Naiara Uriarte Remediosek bultzatutako Errastiko Ogia proiektua. Bakoitza bere bidetik iritsi ziren okintzaren mundura, baina eredu ekologikoan eta ama orearekin ekoizteko oso ongi uztartu dituzte bi gazteen... [+]


Eguneraketa berriak daude