Lurrama azoka heldu da asteburuan, gai nagusi klima eta nekazaritza dituela

  • Azaroaren 8, 9 eta 10ean iraganen da Lurrama, Miarritzeko Irati erakustazokan. Duela 14 urte Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortua, nekazaritza herrikoiaren erakuslehio izan nahi du. Urte guziz bezala, hiru egunez, besta giroan, Euskal Herriko iparraldeko laborantza eta elikadura izanen dira erdigunean. Etxe ekoizleen azoka, hitzaldiak, bazkari eta afariak, haurren xoko handi bat, lekuko kabale arrazen erakusketa eta beste hainbat gauza atzemanen dituzte bisitariek. Lurrama, baserri munduko jendea eta hiritarrak elkartuz, urtero 600 laguntzaileri esker antolatzen den ekitaldia da.

     


2019ko azaroaren 04an - 10:20

Klimaren erronka garrantzia handikoa gaur egun, etorkizuneko belaunaldien bizitza baldintzatzen duelako. Horregatik Lurramak Slow Food erakundearen "Klima, Bizia da" leloa bereganatu du 2019ko tematika eginez. Laborantza herrikoiak kliman, elikaduran eta osasunean dituen eragin baikorrak azaldu nahi ditugu eta argira eraman lekuan lekuko jokatuz, ikuspegi zabalago bat elikatzen dugula. Gaur egun, klima aldaketa gizartearen kezka nagusietariko bat delarik, parada dugu gai horren inguruan aditu ospetsuen errezibitzea.

Slow Food  elkarteko lehendakari Piero Sardo eta IPCC klima aldaketari buruzko gobernu arteko taldeko ko-lehendakari den Valérie Masson Delmotte ikerlaria izanen dira edizio honetako gazaita eta gazama [aita-ponteko eta ama-pontekoa]. "Klima eta bioaniztasuna, gure elikadura jokoan?" izenburuarekin hitzaldi bat emanen digute, ostiralean, goizeko 11etan (itzulpena euskarara segurtatua).

Egunotan ehunka boluntario ari dira Irati sala egokitzeko lanetan.

Klima aldaketak eragin zuzenak ditu laborantzan, bai eta laborantza modeloek eragina klimarengan. Larunbatarekin, arratsaldeko 3 etan, Euskal Herriko bost etxaldek aurkeztuko dizkigute egunerokoan klimaren alde eramaiten dituzten lan moldeak. Salmenta zuzena, ekoizpenen aniztasuna, autonomia, lurraren lantzeko teknikak, mekanizazioaren mugatzea... Egiten direnak aintzinean emanez, inspirazio iturri izan daitezke beste etxaldeentzat. Hitzaldi hau euskaraz eta frantsesez emana izanen denetz, bi hizkuntzetan itzulpena segurtatua izanen da.

Laborantza eredua, elikadura burujabetza, klima aldaketaren erronka, publiko zabalari nahi dizkiogu gogoetakeragin. Haurrak, gazteak, biharko eta gaurko laborariak eta sukaldariak, herritarrak, eragileak, publiko bakotxarentzat dauzkagu hitzordu eta proposamenak.

Lurramaren antolatzaileak 2019ko azoka prentsari aurkezten.

Urtero eskualde bat gomitatua da Lurramarat, aurten Nafartarrak hiru egunez aintzinean emanak izanen dira. EHNE-Nafarroa eta INTIArekin eskuz esku antolatu dugu aurtengo alea. Nafarroako laborariek etxe ekoizpenak salduko dituzte azokan, kabalen gunean, zonbait behor, behi eta ardi arraza izanen dira ikusgai, ostiraleko bazkari eta afarian Nafarroako ekoizpenak sukaldatuko dira eta dantzari eta musikari Nafartarrek giroa alaituko dute. Publikoari beti gustatzen zaio merkatuan ekoizpen berrien atxemaitea eta laborarientzat aberasgarria izaiten da elkarren arteko trukaketa eta ezagutzaren hobetzea.

Lurrama besta egiteko parada izaiten da jendearentzat eta gastonomia lekua ere.Hiru egunez lekuko eta kalitatezko ekoizpenekin sukaldatuak dira ostatuetan salgai diren guziak, bai eta ere bazkari eta afari tematikoak. Arno ostatua, garagardo ostatua, kontzertuak, besta ederra da Lurrama! Zuek ere etorri Euskal Herriko laborari eta herritarren arteko topagunerat!

Egitarau osoa eta informazio gehiago www.lurrama.org webgunean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
Ipar Euskal Herriko lehen indarra izaten segitzen duela ohartarazi du ELBk, botoen %48 jasorik

Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.


2025-01-29 | Kelo Arribas
Elikadura burujabetza eta erresistentzia genozidioaren aurrean
Laborarien borroka Palestinan

Gaur egun, Gazan su-etena dago, eta ez dakigu noiz arte iraungo duen; bitartean, sarraskiak, anexioek, kolonizazioak eta era guztietako giza eskubideen urraketek bere horretan diraute gainerako lurralde okupatuetan. Jarraian irakurriko dituzunak ez dira kasu isolatuak,... [+]


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ipar Euskal Herriko laborantza
EHLGk hogei urte beteko dituela, egitura publikorik ez zerumugan

Euskal Herriko Laborantza Ganbera elkartearen hogei urteak ospatu zituzten asteburuan Ainhize-Monjolosen. 2005eko urtarrilaren 15 hartan sortu zuten Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako laborantzaren garapena –hori bai, iraunkorra eta herrikoia izan nahi duena–... [+]


EBren eta Mercosurren arteko akordioa ezarri ez dezan eskatu dio Nafarroako Parlamentuak Espainiako Gobernuari

Contigo-Zurekinek proposatutako idatzian azaltzen da Europako eta Hego Amerikako merkatari erakunde nagusien arteko hitzarmen berriak muga-zergen deuseztatzea ekarriko lukeela, bertako ekoizleak, txikiak bereziki, kaltetuz. UPNk, EH Bilduk, PPk eta Voxek mozioaren alde bozkatu... [+]


2025-01-16 | Euskal Irratiak
Laborantzari buruzko ikuspegi desberdinak agerian, Departamenduko Laborantza Ganbararako bozetan

Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeen kanpaina abiatu da. Urtarrilaren 14an bozetara aurkezten diren hiru sindikatuen ordezkariekin bi oreneko eztabaida sakona antolatu zuten Euskal Hedabideek, osoki euskaraz.


2025-01-13 | Garazi Zabaleta
Urteaga-Urkulegi baserria
Barazki, fruitu eta haragi, dibertsifikazioa ekoizpenaren oinarri

Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]


2025-01-09 | Julene Flamarique
Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabak osatzen duten Euskal Sagardoa Iparraldera zabaltzeko bidea martxan da

18 urterako plan estrategikoa garatzeko Europako diru-laguntzak jaso ditu Euskal Sagardoaren Jatorri Deiturako proiektuak. Iparraldea batu da jada, eta Nafarroa zein Trebiñu sartzeko urratsak ematen hasiak dira.


Laborantza bozen usaina

Berriz hasi dira laborarien manifestaldiak frantses estatu guzian. Sindikatu desberdinek aldarrikapenak hedatzen badituzte ere, entzun den lehena eta komunikabide nagusietan gomit izan dena, FNSEA "nagusia" izan da. Zer du saltzeko? Gezur andana bat ahal bezainbat boz... [+]


2025-01-06 | Garazi Zabaleta
Trebatu elkartea
Lehen sektoreko erreleboa bultzatzeko egitasmoa Gipuzkoan

Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]


Sostengua adierazi diote Marieniako lurren aldeko borrokari hogei kolektibok

Kanboko Marienia eremuan etxebizitzak eraikitzeko proiektua badu Bouygues Immobilier agentziak. "Elkarlanaren bidez" zein "indar harremana" mantenduta, proiektua ezeztatzeko borroka eramateko determinazioa plazaratu dute adierazpen bateratu... [+]


2024-12-26 | Estitxu Eizagirre
Laborari palestinarrek jasaten dituzten indarkerien lekuko izan dira Via Campesinako ordezkariak

Via Campesinako ordezkaritza bat Palestinan izan da abenduaren 8tik 18ra, bere kide den Palestinako Lan Komiteen Batasuna-k (UAWC) gonbidatuta. Bidaia horrekin herri palestinarrari elkartasuna adierazi nahi izan diote, "Gazan egiten ari diren genozidioaren erdian eta... [+]


2024-12-16 | Jon Torner Zabala
Euskal Sagardoa
Ipar eta hego, mendeetako tradizioa txapel beraren pean

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturak erronka ezarria dio bere buruari: Euskal Herri osoko sagar eta sagardogileak biltzea. “Sagardoaren kultura lurralde osoan dago, eta lurralde osoan mantendu dira sagardotarako sagarrak”, esan digu Unai Agirrek, sor-markaren... [+]


2024-12-16 | Garazi Zabaleta
Ozaetako (barrundia) sagar zuku ekoizpena
8.000 sagar zuku litro ekoitziak, 900 biztanleko herrian

“Aterako dut sagar zuku bat?”. Galdera horrekin hasi da Barrundiako Ekonomatoko kide Koldo Lopez Borobia, Susana Lopez de Ullibarri eta Santi Txintxurretarekin izandako elkarrizketa. Sagar zukuaren bueltan eta sagarrondoz inguratutako lorategian elkartu gara. Hau ez... [+]


Eguneraketa berriak daude