Hego Euskal Herrian negoziatzen diren itunek babes eta berme gehiago izango dute hemendik aurrera, Espainiako Estatukoen gainetik, Espainiako Gobernuak EAJrekin akordioa egin ostean. Sindikatuek neurria txalotu dute eta gogorarazi dute langile borrokaren ondorio dela.
Espainiako Ministroen kontseiluak asteartean onartu du autonomia erkidegoetako eta probintzietako lan-hitzarmenak lehenestea Estatukoen gainetik. Hala, euskal sindikatuen eskaera historiko bati bidea ireki dio Pedro Sánchezen gobernuak, EAJrekin akordioa egin ostean.
Iazko abenduan egin zuten akordioa EAJk eta PSOEk, Sánchezen inbestidurarako negoziazioen barruan, baina Espainiako Kongresuak atzera bota zuen, subsidioaren dekretuarekin batera Podemos aurka agertu baitzen. Orain, alderdi moreak subsidioaren erreforma berria balekotzat emanda, lan-hitzarmenena ere onartuko dute ia seguru Kongresuan. Hala ere, neurria berehala sartu da indarrean, asteazken honetan bertan.
Hego Euskal Herrian sinatzen diren lan-hitzarmenek Estatukoek baino baldintza hobeak jasotzen dituzte, soldata eta lanaldien arloan batez ere, eta sindikatuen aldarrikapen historikoa izan da horien prebalentzia.
Hego Euskal Herrian sinatzen diren lan-hitzarmenek Estatukoek baino baldintza hobeak jasotzen dituzte, soldata eta lanaldien arloan batez ere, eta sindikatuen aldarrikapen historikoa izan da horien prebalentzia
ELAk esan du Espainiako Gobernuak euskal lan-hitzarmenak lehenestea "urteetan euskal langileek egindako borroken ondorioa" dela, eta duela bi urte greba orokorrera jotzeko prest agertu zela gogorarazi du: "Gaurko erabakia ez dago ulertzerik orduko jarrerarik gabe", azaldu du sindikatuak. Nolanahi ere, subsidioaren dekretuaren eta lan-hitzarmenen dekretuaren eduki guztiak xeheki aztertu behar dituela adierazi du ELAk.
Ildo beretik, LAB sindikatuak adierazi du "lan-esparru propioaren eraikuntzan urrats gehiago" eman behar direla. Sindikatu horrek azpimarratu du 2023ko abenduko akordioak zalantzak sortu zizkiola eta proposamen zehatzak helarazi zizkiela Lan Ministerioari eta alderdi politikoei, akordio hori hobetzeko: "Gure irakurketa kritikoak eta proposamenek ondorio positiboa izan dute, aurreko testuak izan zitzakeen ahulguneak hobetuz", azaldu du.
EAJk Espainiako Gobernuarekin hitzarturikoak ziurtasun handiagoa ematen du 2017an sindikatuen gehiengoak (CCOO, UGT, LAB eta ELA) Confebask EAEko patronal pribatuarekin sinaturiko akordioa egikaritu ahal izateko. Euskal lan-hitzarmenek lehentasuna izatea adostu zuten ordukoan, baina berme juridikorik gabe ezerezean geratu zen.
Orain, Espainiako Langileen Estatutuak, beharrezko aldaketak eginda honako esaldi ere jasoko du: "Autonomia Erkidegoetako hitzarmenek lehentasuna izango dute gainerako sektore hitzarmen edo Estatuko hitzarmenen gainetik baldin eta baldintzak langileentzat onuragarriagoak badira".
Otsailaren 6 honetan zenbatu dituzte departamenduko laborantza ganberarako bozak. Biarnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen dituen departamenduan lehen indarra izaten segitzen du agroindustriaren sustatzailea den FDSEAk baina indarra galdu du: %54tik %46ra pasa da.
Izena duen oro bere izanaren jabe liburua plazaratu du LAB sindikatuko idazkaritza feministak, hainbat kide feministaren lekukotasunak oinarritzat harturik. "Genealogia edo glosario bat gauzatu dugu edo, agian, gauza biak batera dira edo baliteke ez izatea ez bata ez... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-etxalde eta HIRU sindikatuek osatzen duten lan osasuneko intersindikalak agerraldi publikoa egin du Bilbon, 2024ko ezbeharren txostenaren harira. Azken hamar urteetan 612 langile hil dira istripuz Euskal Herrian, 64 pasa den urtean.
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Guardianeko enpresa batzordeak eta SOS Aiaraldea plataformak deituta, mobilizazio jendetsua egin dute Laudion, Laudioko lantegiaren itxiera salatzeko. 2.000 herritar baino gehiagok giza-katea egin dute lantegia inguratuz.
Ehundaka langile elkartu ostegunean Bilbon egin den giza katean “Lan baldintzak hobetu, hemen eta orain erabakita” lelopean.
Ikasturtea hasi denetik hirugarren greba eguna izan da ostegunekoa Nafarroako Hezkuntza Publikoan eta goizeko mobilizazioen ondoren, LAB, Steilas, ELA eta CCOO –protestaren deitzaileak– pozik agertu dira. Euri jasak eta hotzak lagundu ditu etengabe irakasleak... [+]
AHT Geldituk Nafarroako Abiadura Handiko Trenaren obretan lan esklabotza egoerak daudela salatzen duen lekukotza eskandalagarria jaso ondoren, obra horiek sustatzen dituen Adif sozietateak publikoki erantzun behar izan du: "Gezurra dira".
Asteazkenean ekin zion Laudioko enpresak labea hozteko prozesuari, Eusko Jaurlaritzako teknikarien bermearekin. Langileak haserre eta "engainatuta" azaldu dira erakundeen jarrerarekin: "Gu babestera joan eta langileen ondoan egon behar zuena, ez da egon"... [+]
ELAk eta LABek EREa baztertu eta berau erretiratzea galdegin dute. Sindikatu biek gogoratu dute 2023an antzeko neurriak geldiaraztea lortu zutela mobilizazioen bitartez
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Asteazken goizean goizetik Guardianeko dozenaka langile elkarretaratu dira Laudioko lantegiaren aurrean, eta inguruko enpresatako beharginak ere batu zaizkie elkartasunez. Guardianek asteazkenean labea itzaliko duela adierazi du eta hori oztopatzeko asmoz bildu dira. Enpresa... [+]
Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.