Euskal lurraldeen artean, EAJren eta EH Bilduren lehia-gune handia da Gipuzkoa. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan EH Bilduk irabazi zuen ozta-ozta, 2016koetan EAJk aise eta 2020koan ezker abertzaleko alderdia jeltzaleengandik oso gertu egon da. Abstentzio handia izan arren (%45,43 / 2016an %38,1) , hiru lurraldeetatik txikiena izan da.
EAJk (10) eta EH Bilduk (9) eserleku bana irabazi dute, eta PSE (3) berdin geratu da. Elkarrekin Podemosek (2) eta PP-C's-ek (1) bana galdu dute.
Portzentajetan, EAJk (ia 2 puntu), EH Bilduk (ia 6) eta PSEk (1) gora egin dute, eta PP-C's-ek (4) behera eta Elkarrekin Podemosek (7) are eta nabarmenago behera.
EAJk irabazi arren oro har (8.000 boto galduz), alderdi nagusi guztiek jaitsi egin dute bototan eta EH Bilduk (6.000 gora) bakarrik irabazi ditu botoak. PSOEk ia 2.000 galdu, PP-C's-ek 16.000 boto galdu eta odoluste itzela Elkarrekin Podemosena izan da, 27.000 boto galduta. Vox ere gogotik nabarmendu da 4.000 botorekin.
Gipuzkoan gaur begiak norbaiten jarrita baziren, hori Ordizia zen. 2016an jeltzaleak gailendu ziren, baina oraingoan EH Bildu aise. Eta beste herri askotan ere bai: Debagoienan Arrasaten, Aretxabaletan, Elgetan eta Bergaran, besteak beste; baita Tolosan, Zumaian, Azpeitian, Pasaian eta Legazpin ere.
Zaldibarko hondamendiagatik interesgarriak ziren baita ere Eibar eta Ermuko emaitzak. EAJ irabazle izan da Eibarren eta PSE hirugarrena (alkatetza du orain). Baina bi alderdiek galera esanguratsuak izan dituzte ia 500 boto galdu ditu EAJk eta ia 300 sozialistek; eta, kontrara, ia 500 irabazi ditu EH Bilduk. Baliteke Zaldibarrek eragina izatea, hor eta beste leku batzuetan ere bai, eta baliteke baita ere beste batzuetan bozka ematera doan adineko boto jeltzalea eta sozialista etxean geratu izana koronabirusaren beldur, eta EH Bildurena fidelagoa agertzea. Eta litekeena da baita ere azken honek Elkarrekin Podemosek bototan izandako galera handi horretatik kopuru esanguratsu bat jaso izana.
Donostian lurraldeko joerak errepikatu dira, bost handienetatik denek galdu dute, EH Bilduk ezik (1.500 boto gora). Voxek lurraldeko ia erdiak bertan lortu ditu.
Carlos Iturgaitzen indarrek behintzat ez dute lortu azken urte luzetan daramaten beherakadari eustea eta barne mailan bizi izandako krisiak gogotik eragin die. Batetik, bere botoaren zati handi bat EAJ ari da xurgatzen aspalditik, eta gero orain Voxek eraman dizkio milaka batzuk (EAEn izan dituen 17.000tik 4.000 Gipuzkoan, hiru lurraldeetatik gutxien boto eta ehunekotan). Hau da, Iturgaitzek ez diola galgarik jarri Voxi, eta inoizko emaitzarik txarrena atera duela Gipuzkoan. Eta beste datu esanguratsu bat, lortutako ia 14.000 botoetatik 7.000 Donostian bildutakoak dira, lurraldean zehar oso gutxi da.
Lurralderik abertzaleena izaten jarraitzen du Gipuzkoak (EAJ + EH Bildu %71), ohi bezala, eta baita ezkertiarrena ere (EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos %55).
AEBetako Berkeley Unibertsitateko irakaslea eta pentsamendu dekolonialean aditua da Ramón Grosfoguel. Artikulu honetan, Galiziako BNGren eta Euskal Autonomia Erkidegoko EH Bilduren azken hauteskundeetako emaitzez iritzia ematen du, Podemos alderdiko Juan Carlos... [+]
Hauteskundeak izan dira oraingoan Euskal Herriaren mendebalde honetan, eta horien ondoren gerta ohi denez, erabateko garaipen loriatsua (auto)aldarrikatzera abiatu da prestu irabazten lar ohituta dugun EAJ.
Luza dakioke gaur EAJri esaldi klasikoan egiten den galdera: Non dago... [+]
Demokrazian penko, suspentso, kate, gutxiegi. Politika egiteko oinarritzat hauteskundeak eta bozak dituen jendarte batek hori esan beharko lioke bere buruari herritarren erdiak "festan" parte hartu ere egiten ez duenean, ezta?
Atzerrian bizi diren Euskal Herritarren botoak zenbatu ostean, PPk eta Ciudadanosek eratutako koalizioak bereganatu du Bizkaiko 25. eserlekua.
Iñigo Urkullu jarduneko lehendakariak eta bere alderdiak hauteskunde kanpainan esan dutenez, “ezkerrekoak eta eskuinekoak jada ez dira existitzen”. Gaur egun EAEn nagusi den politikaren alternatibarik existituko ez balitz bezala, hau da, ez balego bezala... [+]
Data: 2020ko uztailaren 12a (igandea). Ordua: 13:00. Tokia: H. herriko bozkaleku nagusiko kanpoaldean dagoen banku bat. Eguraldia: orduak iraun dituen euri jasa baten azken tantak. Jende mugimendu etengabea atarian. Talde handirik ez. Gehienak banaka, binaka, trioren bat... [+]
2020ko uztailak 12ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde emaitzak esku artean ditugu eta horiek aztertzeko asmoz hiru artikulu idatziko ditugu, gaurkoa lehenengo izango da interpretazio deskriptibo-orokor bat eskaintzeko:
Jokaldia ondo atera zaie. EAEko hauteskundeak Kataluniakoekin, eta batez ere, erabakitzeko eskubidearekin, talka ez egiteko aurreratu zituzten aurrena. Koronabirusak uztailera arte atzeratu du bozkaketa, baina helburua lortu dute boterean jarraitu nahi zuten alderdiek: orain... [+]
EAJk irabazi ditu hauteskundeak eta 31 legebiltzarkide lortu ditu, 2016ko hauteskundeetan baino hiru gehiago. Andoni Ortuzarrek Iñigo Urkullu jo du krisitik ateratzeko gidaritzat, eta alderdi politiko guztiei eta euskal gizarteari egin die elkarlanerako eskaintza.
Ordizian parte-hartzea nabarmen handiagoa izan da bataz-bestekoa baino: %55,92k eman du botoa eta EH Bilduk irabazi ditu Legebiltzarreko hauteskundeak herri honetan. 1.747 (%45,3) boto lortu ditu, eta bigarren indarra izan den EAJk, berriz, 1.268 (%32,88). Duela lau urteko... [+]
Abstentzio-tasa %47koa izan da, 2016an baino baino %7 handiagoa.
EH Bilduko lehendakarigai Maddalen Iriarte “oso oso pozik” agertu da koalizio abertzaleak izandako emaitzekin. Bere esanetan emaitza horiek “aldaketa baten hasiera baino ez” dira.
EAJk, EH Bilduk, PSEk eta Voxek legebiltzarkide bana irabazi dute, PPk eta Podemosek bina galdu. Bozetan gora egin duten alderdi bakarrak EH Bildu eta Vox izan dira. Bozka eskubidea duten herritarren %50,31k hartu du parte hauteskundeetan.