Joan den ostiralean aurkeztu zuten Donostian Hauspotu, herriak bizituz programa, Euskal Herriko eremu zabalek nozitzen duten despopulazio eta gainbeherari tokiko proiektu eraldatzaileen bidez aurre egiteko. Udalbiltzak, Koop57 finantza erakundeak eta OlatuKoop sareak elkarlanean abiatu dute programa.
Euskal Herrian herritarren %83 hiriguneetan edo hortik gertu bizi da eta soilik %13 bizi da landa-gunean, Gaindegiaren azken datuen arabera. Despopulazioaren arazoa larria da oso zenbait tokitan: nafar Pirinioetan %14 egin du behera biztanleriak hamarkada batean, Zuberoan %4,6 eta Arabako mendialdean %9.
Egoera horrek lotura zuzena du zerbitzuen eskuragarritasunarekin, Gaindegiak Udalbiltzaren eskariz iaz egindako ikerketa batean ondorioztatu zuenez: orduan eta osasun zentroak edo eskolak urrunago izan, gero eta biztanleria galera handiagoa jasaten dute herriek.
Udalbiltzaren ustez lurralde desoreka horri aurre egiteko “neurririk hartzen ez bada, egoerak ez du atzera bueltarik izanen”. Erakunde horrek lehenago jarri izan du indarrik zentzu horretan, Euskal Pirinioetan lan eta bizi programa kasu. “Emaitza baikorrak” izan dituen esperientzia horretatik abiatuta, despopulatzen ari diren beste eskualdeetan ere eragiteko hautua egin du orain.
Ekonomia eraldatzailea ardatz
Euskal Herriaren “irria” osatzen duten eremuetan jarriko dute martxan Hauspotu, herriak bizituz programa. Mapan, zirkulu erdi bat marrazten dute Pirinioetatik Enkarterrietaraino, Nafarroa erdialdea eta Arabako mendialdetik igarota.
Horretarako ekonomia sozial eraldatzaileko (ESE) eragileak izango ditu aliatu Udalbiltzak. OlatuKoop sareak babes teknikoa emango du formazio jardunaldiak eta bide-laguntza eskainiz. Lehen jardunaldia Garesen izango da, otsailaren 7an eta izena hemen eman daiteke.
Ekonomia eraldatzailearen balioetan oinarrituriko proiektu berriak sortu edo martxan daudenak indartzea dute helburu, agroekologia, etxebizitza komunitarioak eta bestelako ekimen kolektiboak barne. Hau da, antolaketa demokratiko eta parte-hartzaile baten bidez, kapitala ez baizik bizitza erdigunean jartzen duten egitasmoak bultzatzea. Ekonomikoki Koop57ren laguntza izango dute proiektuok, finantza etiko eta solidarioan oinarrituriko mikrokredituen bidez –denera 250.000 euro arte–.
“Zerbitzuak eta biztanleak mantentzeko zailtasunak dituzten herriei bultzada” eman eta lurralde desorekaren “kontzientzia” garatu nahi dute Hauspotu-ren bidez. Despopulatzen ari diren herrietan ere egon dadin jendea irri egiteko.
Ekimenaren aurkezpen bideoa:
Herriko kirolgune, liburutegi, gazteleku, kulturgune, eskola inguru eta abarrek bereizgarria gehitu dute sarreran, jendeari eskatuz mugikorra bazter utz dezala. “Kalitatezko aisialdiaz gozatzea da helburua, arreta horretara jarrita, mugikorrak ekarri ohi duen distrakzioa... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (TEH) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Maiatzaren 22tik 23ra bitartean deklaratu beharko dute auzipetuek. Gazteek salatu dute instituzioak "geroz eta gehiago" ari direla mugatzen protestarako eta mobilizaziorako eskubide politikoa, eta 'Bajadikako 27ak' izenarekin sortu dute plataforma bat. Maiatzaren... [+]
Filipe Bidart Iparretarrak taldeko kide ohiak Kazetari azaldu dioenez, "borrokan erori diren militanteak oroitarazteko" xedea du margolanak. Xabi Tapia Xabxab artista urruñarra da haren egilea, eta Baigorriko Lagundu elkarteak antolatuta egin dute aurkezpen... [+]
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
Sare sozialetan argitaratutako argazkiaren bidez ezagutarazi du erasoa Ordiziko alkate Adur Ezenarrok. Bere sexu izaerarekiko "harrotasuna eta ohorea" berretsi du, eta azken aldiko "oldarraldia" salatu du.
Proventza eskualdean, Alpeen hegoaldean abiatu zuten Lili Saint-Laurent euskaldunak eta Mathias Guibert proventzarrak abeltzaintza proiektua duela hamar urte pasatxo. “Ardi, ahuntz, behi, txerri eta pottokekin plantatu ginen etxalde dibertsifikatua landuz, baina laborantza... [+]
Kabia gune okupatuaren 19. urteurrena ospatzeko jarduerak egingo dituzte gaurtik domekara bitartean, apirilaren 24tik 26ra. Bi hamarkada betetzear dagoen gune autogestionatu honek hainbat gorabehera izan ditu bere ibilbidean, eta, Udala bultzatzen ari den Hiria Antolatzeko Plan... [+]
24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.
Izaki Gardenak
Noiz: apirilaren 20an.
Non: Iruñeko Gazteluko Plazan.
-----------------------------------------------
Ordu erdia baino ez da falta Iruñeko Gazteluko Plazan kontzertua hasteko; baina erdi hutsik da oraindik, euria ari baitu. Porlanezkoa nahiz ez den,... [+]
Bizkaian eguneko zentro publikorik ez duen eskualde bakarra da. Elkarretaratzea eginen dute apirilaren 27an, 12:00etan, Sopelako (Bizkaia) Udaletxeko plazan.
Alain Esquerrek idatziriko Le silence de Bétharram (Betharramgo isiltasuna) liburuan eman du lekukotza Helene Perlantek, François Bayrouren alabak. 1980ko hamarkadan egon zen ikastetxe katolikoan ikasle eta berrogei urte luzeetan isilik atxiki ditu bertan jasandako... [+]
Urtarrilaren 29an, gaur egungo mundu berekoi honetan ohituta ez gauden zerbait gertatu zen Laudioko Guardian lantegiaren atarian. Zuzendaritzak hango labea itzaltzeko asmoa erakutsi zuen, eta horri aurre egiteko, langileek atea blokeatu zuten pankarten bidez. Baina ez zeuden... [+]