Apirilaren 25ean Lasarte-Orian egin den herri galdeketan bozkatu dutenen %55,94k lurpeko edukiontziak ezabatzearen alde egin du baina parte hartzea %30era iritsi ez denez, emaitza ez da loteslea Udalarentzat. Aire Garbia plataformaren iritziz, "udal gobernuak aitzakia bat gutxiago du Lasarte-Oriak hondakinen alorrean duen bene-benetako arazoari behingoz heltzeko. Eta arazo hori da Lasarte-Oriak, Donostiarekin eta beste zenbait herrirekin batera, Gipuzkoako birziklatzearen trenaren atze-atzeko bagoian jarraitzen duela".
1. Parte hartzea herri-galdeketetan normalean askoz apalagoa izaten da hauteskundeetan baino, noski. Hala ere, gaurko galdeketan izan den parte hartzea oso-oso apala izan da. Alkateak, galdeketa hau justifikatzeko, zera zioen: "Jakin badakigu eztabaida irekia dagoela herritarren artean". Baina, gure ustez, hain parte hartze eskasak agerian utzi du ez zegoela inolako eztabaidarik. Ez gai honetaz, behintzat. Izan ere, udaletxean ordezkatuta dagoen indar bakar batek ere ez du lurpekoak mantentzearen alde egin, ezta herritar elkarte bakar batek ere. Are gehiago, galdeketaren aurrean beraien jarrera azaldu duten guztiek lurpekoak ezabatzearen alde egin dute. Guraizeek ebakitzeko balio dute, baina ez edozer gauza; enborrak ebakitzeko, esaterako, ezin ditugu guraizeak erabili, alferrik galduko baitira. Era berean, herritarron parte hartzeko tresnak, herri-galdeketa kasu honetan, fundamentuz erabili behar dira. Nolanahi erabiltzen badira, berriz, benetan behar direnean kamustuta egoteko arriskua dago.
2. Bozka eman dutenen artean, lurpekoak ezabatzearen aldekoak erraz nagusitu dira. Parte hartzea %30era iritsi ez denez, emaitza ez da loteslea Udalarentzat. Baina gauzak nola joan diren ikusita, ez dugu duda egiten udal gobernuak mezua argi eta garbi entzun duela.
3. Aire Garbiaren iritziz, garrantzitsuena zera da: udal gobernuak aitzakia bat gutxiago du Lasarte-Oriak hondakinen alorrean duen bene-benetako arazoari behingoz heltzeko. Eta arazo hori da Lasarte-Oriak, Donostiarekin eta beste zenbait herrirekin batera, Gipuzkoako birziklatzearen trenaren atze-atzeko bagoian jarraitzen duela. Alde horretatik, oso positibotzat jotzen dugu ideia hori beraien diskurtsoetan txertatzea, bakoitzak bere moduan, noski, aste honetan galdeketaz hitz egin duten hiru indarrek, EH Bilduk, EAJ-k eta PPk, alegia.
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.
Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.
Bi urtean 5.000 tona lixibiatu baino gehiago prozesatu ditu Ecofert Sansoain enpresak
Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]
Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]
Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]
4.500 herritarrek eta Bergarako Udalak jarritako helegiteei muzin egitea egotzi dio Larramendiko Arnasa plataformak Eusko Jaurlaritzari eta manifestazioa antolatu du erraustegi proiektuaren aurka hilaren 19an, igandearekin.
Errausketaren Aurkako Mugimenduak eragile anitzen babesarekin antolatuta, martxa girotu batek Lasarte-Oria eta Zubietako erraustegia lotu ditu larunbat honetan.
Astearte honetan jakinarazi du albistea Bergarako Udalak, baina dioenez Jaurlaritzaren ebazpenak ez die erantzuten baimenik ez emateko udalaren argudioei eta helegitea jarriko dio Ingurumen Iraunkortasuneko Sailburuordetzaren ebazpenari.
Udalaren eta Behemendi elkartearen arteko elkarlanaren fruitu da ekimena. Herrian sortutako hondakin organikoaren zati bat Lartzandieta baserrian konpostatzen hasi dira.
Valogreene Paper BC SM enpresari emandako hirigintza-bateragarritasunari buruzko txostena baliogabetu du Bergarako Udalak, aipatutako txostena egiteko adierazitako jarduera ez datorrelako bat ez ingurumen-baimen integratua lortzeko proiektuan jaso den jarduerarekin, ezta... [+]
Eguzki Talde Ekologistak Donostiako gaikako hondakinen 2020ko San Marko Mankomunitateko datuak aztertu ditu. Azkenaldian, herritarrak kontzientziatzeko birziklapenaren aldeko kanpainak ugaltzen ari direla dio taldeak, baina “itxurakeria” eta... [+]