Beroaldi ekonomikoaren urteetan Euskal Herriko udal askotan hondakinak biltzeko instalatu ziren lurpeko edukiontzien inguruan eztabaidan ari dira egunotan Arrasateko eta Debagoiena mankomunitateko agintariak eta atez atekoaren kontra herri hartan antolatutako plataformakoak. Orain ikusten dira alde batetik bilketa sistema horrek dakartzan arazoak eta bestetik edozein garaitan zaborrak nahastuta lurpean ezkutatzera ohitu diren herritarren ohitura txarrek zabaldu dituzten joerak.
Goiena hedabideak eztabaidan ari diren bi aldeen argudioak laburbiltzeko ahalegina egin du, ondoren bien hitzak zabalduz. Hona Ubane Madera kazetariaren laburpena: “Lurpeko edukiontziak direla-eta, ika-mikak Arrasate Garbia eta Arrasateko Udalaren eta Mankomunitatearen artean". Arrasate Garbiak salatu du ‘Arrasateko Udala eta Mankomunitatea lurpeko edukiontziei egiten ari den boikot politika’. Plataformak zuzenean galdetzen die bi erakundeei ea ‘zergatik kostatzen den konpontzea’ edukiontziok, azpimarratuz ‘lurpeko edukiontzi horiek inbertsio garrantzitsu eta herriaren garbitasun, higiene eta kalitate urbanistikoaren hobekuntza nabarmena suposatu’ dutela.
Horri erantzunez, Josu Peredak, Arrasateko Udaleko eta Mankomunitateko ordezkariak esan du lurpeko edukiontziak eurak direla ‘bilketa zerbitzuari boikota egiten diotenak eta ez alderantziz”. Konponketen gainean, berriz, adierazi du oso kostosoak direla, bereziki “sarri-sarri izorratzen den sistema’ delako. Eta gaineratu du ‘denok sortzen ditugun hondakinak lurpean ezkutatzearekin arazoa konpondutzat ematea sinplekeriaz jokatzea dela”.
Goienak informazioa beste bi materialokin osatu du:
- Arrasate Garbia plataforma “Boikota lurpeko edukiontziei? Noiz arte?”
- Josu Pereda: “Hondakinak lurpean ezkutatzearekin arazoa konpondutzat ematea sinplekeriaz jokatzea da”
Iruñerriko Mankomunitateak Imarkoaineko Hondakin Zentroaren proiektuaren aldaketa onartu zuen ostegun honetan eta, horren arabera, azpiegitura 2026ko urtarrilaren 21ean hasiko da lanean.
Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]
Atez atekoa oinarri, Arabako Errioxako Kuadrillan Kripan eta Eltziego herriek Araba osoko daturik onenak dituzte hondakinen gaikako bilketan eta horien birziklapenean, eta Europak ezarritako gutxienekoetara heltzen diren bakarrak dira. Laster, kuadrillako herri gehiagotara... [+]
Adimen artifizialak bost milioi tona hondakin elektroniko sortu ditzake 2030a baino lehen, Nature Computational Science aldizkariak argitaratu duen txosten baten arabera. Ikertzaileek ekonomia zirkularreko estrategia bat ezartzearen beharra nabarmendu dute.
Hondakinak tratatzeko Artaxoako plantara Zubietako erraustegitik milaka tona lixibiatu modu ilegalean eraman izanaz galdetu dio EH Bilduko parlamentari Mikel Oterok, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburu Mikel Jauregiri. Iragan... [+]
Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]
Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.
Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.
Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…
Nafarroako Ecofert Sansoain enpresa itxita dago 20.000 tona hondakin toxiko legez kanpo jasotzeagatik Zubietako (Gipuzkoa) erraustegitik eta Tuterako (Nafarroa) Oleofat enpresatik.
Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]
Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.