Lulak irabazi ditu Brasilgo hauteskundeak, inkestek aurreratu bezala; baina esperotakoa baino askoz tarte gutxiagoarekin egin du. Emaitzek zaildu egingo dute gobernua eratzea, eta litekeena da zentro politikoko alderdiekin akordioak egin behar izatea. Oraindik ikusteke dago horrek nola eragingo duen bere politiketan, batez ere Amazonia babestekoetan.
Espero zuten eta horrela gertatu da: Luiz Inácio Lula da Silva Lulak irabazi ditu hauteskundeak Brasilen. Poz, itxaropen eta garaipen keinuak ikusi dira Brasildik zabaldutako ehundaka argazki eta bideotan; Latinoamerikako herrialderik handienean ezkerra bueltan dela ospatu dute bertan zein nazioartean. Baina garaipena lortuta ere, hauteskundeetako bigarren itzuliko emaitzek, lehenengoek bezalaxe, ez dute espero besteko tarterik eskuratu eta adituek jada ohartarazi dute: Lulak zaila izango du agintea.
Ozta-ozta igaro du botoen erdiaren langa, %50,9ko emaitza lortu du; Bolsonarok, beraz, %49,1ekoa, bi milioi botoko aldea baino ez dute izan. Lehen itzulian handiagoa izan zen tartea, sei milioikoa. Oso hurbil egon dira bi hautagaiak elkarrengandik, eta horrek harritu ditu zenbait aditu. Izan ere, aurreikuspenetan hamasei puntuko aldea iragarri zuten lehen itzulirako, eta bostekoa izan zen; bigarren honetan ere lau eta sei puntu artekoa espero zuten, baina 1,8koa baino ez da izan.
Emaitzak horrela, lehen itzulian baino are polarizatuagoa dago Brasilgo argazki politikoa. Lularen aldekoek emaitza pozez hartu badute ere, Bolsonaroren jarraitzaileen artean haserrea hedatu da, eta protestak hasi dira, Lularen garaipena onartzen ez dutela aldarrikatzeko. Ezagunena kamioilariena izan da: gutxienez hemezortzi estatutako errepideak blokeatu dituzte, Sao Paulo eta Rio de Janeiro arteko errepidea barne. Lularen aurka ari dira protestan, “presidente ustelik” nahi ez dutela diote.
Lehendakaritzara Lularen Langileen Alderdi ezkertiarra heldu da, baina parlamentuan bestelakoa da egoera. Diputatu Ganberan, Kongresu Nazionaleko behe ganberan, gehiengotik hurbil daude eskuineko alderdiak: 513 eserlekutik 249 dituzte. Beren presentziak, azken hauteskundeen ostetik, gora egin du. Lularen alderdiak, aldiz, 141 diputatu baino ez ditu. Datuak argi erakusten du akordioen beharra, zentro politikoan kokatzen diren alderdiekin. Lulak ez du bidea erraza izango, alderdi horietako zenbaitek Bolsonarorekin egin baitituzte akordioak bere agintaldiaren azken erdian.
Zentro politikoa, centrão izenez ezaguna, ideologia politiko jakinik gabeko alderdien batura heterogeneo bat da. Botere edo diruaren truke babesa adierazten diote boterean dagoen alderdiari, bere lege proposamenak eta erreformak aurrera eraman ditzan. Esan bezala, Bolsonaroren babesa izan dira azken bi urte eta erdian, COVID-19aren krisiaren kudeaketa eskasaren ostean babesak galtzen joan zenean. Babes horren adierazle garbiena da Arthur Lira Diputatuen Ganberako presidentea, Bolsonaro boteretik kentzeko proposamenak baztertu baitzituen.
Edonola ere, Lularen garaipenaren albistea beso zabalik hartu dute sektore askotan. Horietako bat izan da jatorrizko herriena. Brasilgo 305 komunitate indigenetako zenbait buruzagik Lulari eskatu diote oihana babesteko lanean has dadila. Izan ere, Bolsonaroren agintepean, 2020ko abuztu eta 2021eko uztail artean, oihanaren legez kanpoko deforestazioa %22 hazi zen.
Presidente hautatu berriaren alderdiak izen ona du oihanaren babesean, aurreko agintaldietan egindako lanengatik; Lularen hauteskunde programan ere puntuetako bat zen Amazonia babestearena. Baina, lehen azaldu bezala ez du erraza izango horretara heltzea, zentro politikoko alderdien babesik gabe ez baitu lortuko horretara ailegatzea. Ikusi beharko da zein preziotan lortzen duen beraien babesa.
Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]
Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]
Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]
Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.
Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]
Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.
Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.
Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.
Hemen erreproduzitzen dugu Brasilgo MABek (Urtegiek Kaltetuakoen Mugimendua) Yanomami herriaren egoera dramatikoaren inguruan egindako salaketa, besteak beste, bere lurraldean legez kanpoko meatzaritzak eragindakoa: 2016tik 2020ra %3.350ko hazkundea. Beste erantzule nagusia... [+]
Eskuin kolpistak gobernuaren eraikin nagusiak eraso zituenean, biolentzia sustatzen zuten edukiak blokeatzen ari zela esan zuen Facebookek. Hala ere, giza eskubideen aldeko Global Witness erakundeak egindako probetan “Heriotza Lularen boto-emaileen umeei” edo... [+]