Lula eta João Goulart


2023ko urtarrilaren 16an - 06:00
Azken eguneraketa: 07:11
AEBetako presidente John F. Kennedy (erdian) eta, haren ezkerrean, Brasileko presidente João Goulart, 1962an / Wikipedia

Abantaila bat du Lulak: 77 urte dauzkala. Ia beste edozertarako onura ez baizik kalte izango duen adin horrek, eskarmentuaren abantaila bederen emango baitio bere hirugarren agintaldi honetarako. Erabakigarria ere izan daiteke abantaila... zuhur erabiltzen badu.

Dituen 77 urte horiei esker, bere inguruko gehienek, eta brasildarrak ez garen ia guzti-guztiok, ez bezala, Lulak ez duelako historia-libururik irakurri beharko (gainera, ez da irakurzalea; kosta egiten omen zaio haurtzaroan lana beste eskolarik izan ez zuenari) duela 60 urte, 1963-64an, gertatu zena gogoratu eta ikaskizunak ateratzeko.

Ia gizonduta, hogei urte betetze bidean, harrapatuko zuen Lula 1964ko estatu-kolpeak, eta haren aurreko matxinada zibiko-militar telezuzenduak. Ordurako langile kezkadun eta borrokalaria zenez, esan gabe doa zein aldetan zegoen bera, eta nola biziko zuen garai latz hura. Beraz, João Goulart, Jango, nor izan zen eta zer gertatu zitzaion ondo baino hobeto jakingo du, guk esan gabe ere. Eta seguru Leonel Brizola eta gainerakoak ere gogoan izango dituela. Beraz, ordukoaren jakinaren gainean dago. Eta dezenteko abantaila da hori.

Historia errepikatze-bidean egon litekeela ematen baitu, urtarrilaren 8ko astrapalada ikusita. Orduko zio, protagonista eta plangintza bertsuekin. Berdin-berdinekin ez esatearren.

Eta paralelismo hertsi hori dela eta, besteok ere (berr)ikasi egin behar genuke Goulart agintetik bota eta 21 urte luzeko diktadura militarra, XX. mendeko bigarren erdian Latinoamerikak nozitu zuen gaiztoena –bai, gaiztoena, ikuspegi askotatik– erakarri zuen estatu-kolpe hura. Eta, bidenabar, zorrotz zaindu orduan faktore sustatzaile nagusia izan zena eta orain ere izan daitekeena: Iparramerikako Estatu Batuen sustapena.

Orain arte, aztergai akademikoaren antzeko zerbait izan da Estatu Batuek, Kennedy eta Johnson administrazio demokratek, 64ko estatu-kolpe haren sustapenean, hasieratik amaierara, eduki zuten rol ikaragarria. Ondorengo askoren eredu izango zena. Agian, Gordon enbaxadorearen "jantzitasuna" eta haren jokabide hitsa uztartzea kosta egiten zaie oraindik batzuei.

Orain, ordea, jakinaren gainean dago Lula –eta gaude gainerakook– eta ezingo dugu behintzat geure burua engainatu. Besteak beste, Brasilek –ez Lulak soilik– beti kuttuna izan duen "kanpo-politika independentearen" prezioaz kontuak ateratzerakoan. Eta ezingo dugu pentsatu Dean Rusk-en aulkian eserita dagoen A. Blinken idazkariak Gordonen postua betetzera bidali duen Elizabeth F. Bagley adiskidetasuna eta demokrazia lantzera doanik Brasilera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Brasil
2025-01-30 | Axier Lopez
Mugikorrik gabeko eskolak Brasilen

Gure bizitzetan pantailen inbasioa azkartu da azken urteotan. Euskal Herrian, alde batetik, “pantailak euskaraz” nahi ditugula diogu ikus-entzunezkoen eskaintza handitzeko, eta bestetik, antolatzen gara eskoletan askotariko pantailek irabazi dituzten eremuak... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2024-12-10 | ARGIA
Lula da Silva ZIUn dago, buru-ebakuntza bat egin ostean

Brasilgo presidentea "egonkor" dagoela esan du gobernuak. Erorikoa izan zuen etxean, eta hemorragia izan garunean.


2024-11-19 | Mikel Aramendi
G20-ko protokoloa eta Txinaren lau marra gorri

Argazkia bai, ala argazkia ez? Oraintxe bertan, ez dago argi Rio de Janeiron hasi berri-berria den G20aren goi bileran argazkia izango ote dugun ala ez. Bertaratu diren agintari gorenen “familia-argazkia”, alegia. Horrelakoetan arauzkoa bihurtu dena: turista... [+]


Teknologia
Botere guztia

Badira zenbait pertsona aztertzekoak direnak, euren artean Elon Musk. Duten askatasunaren ideiak dena kontrolatzeko beharretik datorrela dirudi, botere guztia izatetik, botere guztia izanda negozioak sortzea errazagoa delako, eztabaidarik ez baitago; eredu hegemonikoak indartsu... [+]


Abortua homizidio bilakatu nahi duen lege proiektuaren aurka kalera atera dira Brasilen

Ehunka emakume irten dira manifestatzera ostegunean, Brasilgo Sao Paulo eta Rio de Janeiroko kaleetara. Partidu Liberalak legea proposatu du, abortua 22. astetik aurrera homizidio arrunta bezala epaitua izateko. Lege horren arabera bortxatua izan den emakume batek, denbora epe... [+]


Sei herrialde gehiago Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzan

Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikak osatutako aliantzak Johannesburgon egin duten azken goi-bilerako eztabaidagai nagusia izan da partaide gehiago onartzea. Saudi Arabia, Arabiar Emirerri Batuak, Iran, Egipto, Argentina eta Etiopia gonbidatu dituzte.


Amazoniako indigenen lurrak deforestatzaileen esku utzi ditzakeen legea onartu du Brasilgo Kongresuak

Amazoniako lurrak demarkatu eta indigenenak direla aitortzeko muga gehiago jarriko dituen legea onartu du Brasilgo Kongresuak. Luiz Inácio Lula da Silvaren gobernuak legea kritikatu du eta "araututako genozidio" bat dela esan du. Indigenek hainbat egun daramate... [+]


Henry Forden utopia, besteen distopia

Amazonia, 1928. Ford automobil konpainiak Fordlandia izeneko herria eraiki zuen oihanean, Amazonasen ibaiadar Tapajosen ertzean.


Europan debekaturiko pestizidak erabiltzen dituzte Brasilen Coca-Cola eta Nestlé multinazionalek

Reporter Brasil eta Lighthouse Reports eragileek egindako ikerketak eman du eskandaluaren berri. Pestizida horien eraginez hainbat eritasun, intoxikazio eta min pairatzen dituzte Sao Pauloko herritarrek.


Urre meatzari ilegalak kanporatzen ari da Brasil, Amazoniako Yanomamien lurraldetik

Brasilen, legez kanpoko ia meatzaritza operazio guztiak gerarazi ditu Lula da Silvaren gobernuak, Amazonian bizi den jatorrizko Yanomami herriaren lurretatik, eta egunotan enpresa gehiago kanporatzea espero da, Democracy Now gunean jaso dutenez.


2023-01-27 | A Planeta
Meatzaritzaren aurka, Yanomami indigenen bizitzaren alde

Hemen erreproduzitzen dugu Brasilgo MABek (Urtegiek Kaltetuakoen Mugimendua) Yanomami herriaren egoera dramatikoaren inguruan egindako salaketa, besteak beste, bere lurraldean legez kanpoko meatzaritzak eragindakoa: 2016tik 2020ra %3.350ko hazkundea. Beste erantzule nagusia... [+]


Eguneraketa berriak daude