Lukaxenkok berean segitzen duelako, greba mugagabea abiatu dute Bielorrusian

  • Aleksandr Lukaxenko presidenteari hiru eskaera dituzte luzaturik: boteretik alde egitea, indarkeria gelditzea eta preso politikoak askatzea. Agorrilaz geroztik dabiltza aldarrikapen hauek entzunarazten. Berriro ere errepresio bidez erantzun dio gobernuak oposizioari.


2020ko urriaren 27an - 11:17
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Herritar presioa ez doa ttipituz Bielorrusian eta aldi honetan greba mugagabeari lotu dira Aleksandr Lukaxenko presidentearen aurkariak. Grebari lotu dira, Lukaxenkok entzungor egin diolako oposizioaren ultimatumari. Behin eta berriz luzaturiko hiru eskaera lortu arte mobilizaturik segitzeko gogoz lotu ziren borroka bide berriari atzo, urriaren 26an. Horra zein dituzten aldarriak: Lukaxenkok boteretik alde egitea, indarkeria gelditzea eta preso politikoak askatzea. "Helburua da erakustea inork ez duela erregimenarentzat lanik egiten"  Svetlana Tikhanovskaia oposizioko buruaren hitzetan.

Irakaskuntzan, industrian, zerbitzuetan ala beste, hainbat sektoretan segitua izan da grebarako deia. Berriro ere indarrez erantzuten ari da gobernua eta 500 bat lagun atxilotu dituzte grebaren lehen egunean, Barne ministerioak Sputniknews komunikabideari zehaztu dionaz.

Aleksandra Isaeva gobernuko bozeramailearen hitzetan, "normaltasuna izan zen nagusi". Agorrilaren 9ko hauteskundeez geroztik protesta sozial eta politikoa martxan da Bielorrusian, aldarriak argi, errepresioari aurre eginez gainera. 100.000 herritar karrikara atera ziren igandean, hamaikagarren mobilizazio eguna kari. 1994az geroztik boterean da Lukaxenko eta haren demisioa exijitzen dabiltza oposiziokoak.

Europako Batasunak grebaren lehen egunean adierazi zuen greba egitea "oinarrizko eskubidea" dela, eta Lukaxenkori eskatu zion ekinbide hori "errespetatzeko". Ez da lehen aldia Europako Batasuna oposizioko mugimenduaren alde agertzen dela. Hala nola, Bielorrusiako presidentea zigortzearen alde agertu zen urriaren 13an.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bielorrusia
Pablo González kazetaria aske utzi dute, Polonian bi urte eta erdi kargurik gabe espetxeratuta egon ondoren

2022ko otsailaren 28an atxilotu ondoren, aske utzi dute bere aurkako frogarik eta bistako epaiketarik gabe. Bizkaiko kazetariaren talde juridikoak informatu du “preso dauden hainbat kazetari libre uzteko” Errusiak eta Poloniak adostu duten trukeagatik geratu dela... [+]


Bielorrusian arma nuklearrak zabaltzeko asmoak tentsioa areagotu du

Vladimir Putinek iragarri du prest daudela jada hamar hegazkin armak Bielorrusian zabaltzeko. Europak mehatxu egin dio Bielorrusiari, eta planarekin aurrera jarraitu ezkero "zigor gehiagorekin" erantzungo diola adierazi du.


2021-11-22 | ARGIA
Polonia eta Bielorrusia arteko mugako gertaeren “basakeria” salatu dute Gasteizen

Elkarretaratzea egin dute igande eguerdian, “Europa errudun” lelopean. Mugarik gabeko bide irekiak eta seguruak eskatu ditu Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeak.


2021-11-11 | Leire Artola Arin
Polonia eta Bielorrusiaren arteko mugan harrapatuta segitzen dute 12.000 migratzaile inguruk

Gutxienez hamaika lagunen heriotzak erregistratu dituzte; zeroz azpiko tenperaturetan eta soldaduz inguratuta daude. Poloniak eta Europako Batasunak egotzi diote Bielorrusiari “nahita” bideratu izana migratzaileak mugara, estrategia geopolitiko gisa.


2020-10-13 | ARGIA
Alexander Lukaxenko Bielorrusiako presidentea zigortzearen alde agertu da Europar Batasuna

Europar Batasunak gogor kritikatu du Bielorrusiako goi agintarien jarrera. Errepresioarekin segitzen dutelako, zigortuen zerrenda zabaltzearen alde agertu dira 27 estatukideak, eta zigortuen artean da Alexander Lukaxenko Bielorrusiako presidentea ere.


Desagerturik segitzen du Kolesnikova Bielorrusiako oposizioko buruak

Oposizioko Koordinazio Kontseiluko kidea Bielorrusia eta Ukrainia arteko mugan atxilotu zuten atzo, irailaren 8an. Hiru emakume egon dira Aliaksandr Lukaxenka presidentearen kontrako mugimenduaren lehen lerroan: Kolesnikova bera eta erbesteratu behar izan zuten Svetlana... [+]


2020-08-20 | Mikel Eizagirre
Bielorrusiak gobernua osatuko du nazioarteko presioaren erdian

Europar Batasunak ez ditu ontzat eman hauteskundeetako emaitzak. Lukaxenkok, bien bitartean, “Bielorrusiaz arduratzeari uzteko, eta euren arazoez arduratzeko” eskatu die Europa eta AEBetako agintariei.


2020-08-11 | Mikel Eizagirre
Bielorrusiako oposizioko buruak Lituaniara ihes egin du

Zazpi orduz atxilotuta egon ostean alde egin du Bielorrusiatik. Hauteskundeetako emaitzekin desados dago. Lukashenko jarduneko presidenteak botoen % 80,08 eskuratu zituen, eta Tikhanovskayak, berriz, % 10,09 baino ez.


Lituania Txernobylen beldur: Bielorrusiak zentral nuklear berria piztuko dio mugan

2019ko film serie ikusienetakoa izan omen da Chernobyl, 1986an orduan Sobietar Batasuna zen eremuan gertatutako hondamendia kontatzen duena. HBO eta Sky kateek ekoiztutako drama historikoaren eszena ugari Ukrainako edo Bielorrusiako hirietan ez baina Lituaniako hiriburuan... [+]


Eguneraketa berriak daude