Luis Morcillok aitortu du berak hil zuela Santi Brouard HBko kidea bost milioi pezetaren truke (30.000 euro). El Mundo egunkariari egin dizkio adierazpen horiek.
“Santiago Brouard bere kontsultatik atera zenean bi tiro eman nizkion eta gero lurrean errematatu nuen. Korrika irten nintzen Rafael López Ocañarekin eta pistola eskailerako zoko batean utzi nuen”. Luis Morcilloren hitz horiek jaso ditu gaur El Mundo egunkariak paperezko edizioan.
Morcillok gaineratu du, hilketaren egilea bera izan arren aginduak jaso zituela, “derrigortu” egin zuela Rafael Masak hori egitera.
“7,5 milioi pezeta eman zizkidaten eta kopuru horretatik 2,5 eman behar izan nizkion Rafael López Ocañari. Hau da, bost milioi geratu zitzaizkidan” adierazi du mertzenario espainiarrak.
Bere esanetan, atentatua finantzatzeko Espainiako Barne Sailak jarritako diruaren kopuru bat bidean geratu zen. “Gero jakin nuen 25 milioi pezeta [150.000 euro] jarri zituztela Brouarden kontua egiteko, baina nik bost bakarrik eraman nituen”. Gainontzekoa Rafael Masak eraman zuela susmatzen du, El Mundoren arabera.
Morcillo 2003. urtean epaitu zuten Brouarden hilketagatik, José Amedo polizia ohiarekin, Rafael Masa Guardia Zibileko teniente koronelarekin eta Julian Sancristobal Espainiako Estatuko Segurtasun zuzendari ohiarekin batera. Denak absolbitu zituzten frogak falta zirela argudiatuta.
Soldatapeko hiltzaileak egin dituen adierazpenek ez diote ondorio judizialik ekarriko El Mundok dioenez, izan ere, Espainiako Konstituzioak jasotzen duen non bis in idem printzipioak ezartzen du pertsona bera ezin dela gertakari berdinagatik bitan epaitu.
La Cumbre Jauregia biktimen aitortzarako, erreparaziorako eta dibulgaziorako gune bilakatzeko proposamena egin dute memoriaren inguruan dabiltzan hainbat taldek eta Joxean Lasa eta Joxi Zabalaren senideek. Memoria Demokratikoaren Legearen arabera, eraikina Donostiako Udalaren... [+]
Datorren igandean, urriaren 15ean, beteko dira 40 urte GALek Joxean Lasa eta Joxi Zabala Baionan bahitu zituela. Guardia zibilek torturatu eta hil ondoren, oraindik ez dituzte terrorismoaren biktimatzat hartu.
1993an Barne Ministro ere izendatu zuten Juan Alberto Belloch ordura arteko Justizia Ministroa zena. Orduan Guardia Zibilaren buruzagia deitu zuela esaten du El Periódico de Aragón-en egindako elkarrizketan, eta agindu zuela “sarera ihes egitea” bukatu... [+]
Juan Alberto Belloch Espainiako Barne eta Justizia ministroa izan zen Felipe Gonzálezen agintaldiko azken urteetan. Elkarrizketa batean adierazi du Galindo "onena" zela "terrorismoaren aurkako borrokan", eta bere ideia izan zela Guardia Zibilaren... [+]
Prentsaurrekoa egin berri du Espainiako eta Frantziako Estatuen indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak. GALek hildako Santi Brouarden alaba Edurne Brouardek eta Xabier Galdeanoren alaba Begoña Galdeanok egin dituzte adierazpenak. Espainiako Gobernuak... [+]
Espainiako Gobernuak gerra zikina egin zuela aitortu du José Barrionuevok, Felipe Gonzálezen PSOEren gobernuan Barne ministro izan zenak (1982-1988), El País egunkariari emandako elkarrizketa batean. Zenbait agintarik eta elkartek larritzat jo dute... [+]
Urriaren 16an 39 urte bete dira GALek bi gazte tolosarrak Baionan bahitu zituenetik. Foro Sozial Iraunkorrak gogorarazi du erreparaziorako urratsak eman behar direla; hala nola Espainiako Gobernuak gerra zikina aitortzea eta berdin babestea ETAren zein Espainiako Estatuaren... [+]
Xanti Zapirain Elizalde “Kaiku” hil dela jakinarazi du Antxeta Irratiak asteazken honetan. Altzan (Gipuzkoa) jaioa 1953an, 20 urte zituela Hendaiara (Lapurdi) ihes egin zuen Frankismoaren jazarpen politikotik ihesi eta errefuxiatu-bizitzaren alderik garratzenak... [+]
Javier Chicote eta Juan Fernández-Miranda kazetariek El jefe de los espías (Espioien burua) liburua argitaratu berri dute. ABC espainiar egunkariko kazetariak dira biak, lehena ikerketa taldekoa eta bigarrena ABCko zuzendariaren albokoa. Hamalau urtez Espainiako... [+]
Maixabel Lasa elkarrizketatu ondoren bururatu zitzaion Álex Romaguera kazetariari Espainiako Estatuko ekintza armatuen inguruko liburu bat idaztea. Hamarkada bat geroago kaleratu du Victimes en so de pau (Biktimak bake asmoz). Katalunian errepresioaren ikurra den La Model... [+]
Nafarroako Hezkuntza Departamenduak inkesta bat egin du gazteek talde armatuei buruz dakitena neurtzeko. Galdekatutakoen %38k ez daki ETA zer den.
GALek hildako Joxi Zabalaren arreba Pili Zabalak eta ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alaba Maria Jauregik manifestua aurkeztu dute ostiral honetan Madrilen, Espainiako Gobernuari eskatuz, GALen jarduera dela eta, “bere erantzukizuna eta eragindako mina onar... [+]
Espainiako Gobernuak gerra zikinari lotutako atentatuei buruzko datu zehatzak ematea saihestu du behin eta berriz. Eusko Jaurlaritzaren aurretiazko txostenen arabera, kasuen % 37 gutxienez biktimentzat inolako erantzun formalik gabe itxi ziren.
PSE-EEko hautagaiak adierazi duenez, ez da beharrezkoa Felipe González presidente ohiak gerra zikinean izan zuen papera argitzea.
“Ikertuta eta epaituta” omen dagoela aitzakiatzat hartuta, PSOEk eta PPk bat egin dute GAL erakundea eta Felipe González ikertzea blokeatzeko.