Luis Mari Intza hil da, erlezaintza eta apiterapiaren bultzatzaile suharra

  • Tolosan 84 urterekin hil da Luis Mari Intza, Gipuzkoako erlezaintzaren eta apiterapiaren bultzatzaile ezaguna. Erleen produktuetan oinarritutako erremedioak munduan zehar pertsonalki ezagutzeaz gain, mundu osoko profesionalekin loturak landu zituen, horietako batzuk Euskal Herrira ekarri ere bai. Haren bultzadari esker euskaratu eta plazaratu zuen ARGIAk apiterapiako eskuliburu erreferentzialetakoa den Julio Cesarren "Erlea gure sendagile".


2018ko urriaren 30ean - 09:04
Luis Mari Intxa bere erlategian. (Argazkia: Maddi Soroa)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Oñatin sortua, Intzak kooperatiben munduan egin zuen bere ibilbide profesionalaren parte handi bat, Tolosaldeko industriako kooperatiba baten buru izateraino. Beranduago ekonomia alorrez erabat aldatuz, lehen sektorean aritu zen untxi haztegi bat kudeatu eta alor horretako koordinazioa ere animatuz. Politikan ezker abertzalearekin lerrokatua, Herri Batasunako zinegotzi izan zen Tolosan.

Intzaren beste pasioa erleak ziren. Bere erlategi propioa edukitzeaz gain, urte luzez egin zuen lan Gipuzkoako Erlezain Elkartearen barruan. Erleen eta erlezain ofizioaren maitale, Euskal Herrian aitzindarietako bat izan da erleek giza osasuna artatzeko dituzten balioak ezagutu, ikertu eta zabaltzen. Informazio eta harreman bila itsasoa zeharkatu zuen behin baino gehiagotan –beti Maritxu Lazkano emaztea aldean zuela– Argentinara bezala Kubara, eta harreman sarea antolatu Europan eta batez ere Latino Amerikan gai horretan erreferentziazkoak diren profesional ezagunekin. Intza bitarteko ibiliak dira Euskal Herritik Julio Cesar Diaz eta Hugo Agirre mediku argentinarrak, Kuban osasun sistemaren barruan erleen produktuen arduradunetakoa izan den Teresa Giral doktorea eta abar. Intzaren bidez lortu dituzte euskal herritar interesatu askok mundu osoko apiterapia adituekiko kontaktoak.

Luis Mari Intza Julio Cesar Díaz mediku apiterapeutarekin eta Liena Martinez Orizondo farmazialari kubatarrarekin Habanan.
Luis Mari Intza Julio Cesar Díaz mediku apiterapeutarekin eta Liena Martinez Orizondo farmazialari kubatarrarekin Habanan.

Azken urteotan lan handia egina zuen erle txikiaren inguruan; alegia, berriro erleak gizakiaren esku hartzerik gabe basatiak zireneko neurri txikiagora –4,9 milimetro ingurura, gaur azken mende eta erdiko manipulazioen ondorioz neurtzen dituzten 5,1-5,4 milimetroen ordez– itzularazteko ahaleginean, horrekin erlea sanoago eta indartsuago izango delakoan. Mundu osoan beste erlezain ezagun asko –Ed eta Dee Lusby, Michael Bush, Stephan Braun...– urratzen ari diren bide beretik duela dozena bat urte abiatu zen Intza beste erlezain gipuzkoar historiko batekin, Joxe Leunda Legazpiarrarekin. Hamabi urteotako beren ibilbidearen balantzea idatziz jartzeko lehen urratsak emanak zituzten berriki.

Iniziatiba handiko gizona izaki, historiako zenbait azterlanetan ere parte hartu zuen Intzak. Horren fruituetako bat izan zen Gipuzkoa zeharkatzen duen Norteko Trenbidearen eraikuntzaz berak eta Pello Joxe Aranburuk plazaratutako "Norteko Trenbidearen eraikuntza, ebaluaketa eta ondorioak", ARGIAn Urko Apaolazak luze-zabal komentatu zuena.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erlea
Erle beltza mehatxupean

Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.

Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Garbitasuna

Erleek jaiotzetik hil arte duten joera bat da garbitzeko gaitasuna. Jaio bezain laster hasten da bera jaio den abaraska garbitzen, puskatu dituen argizari zatiak erlauntzatik kaleratzen.


2024-05-27 | Jakoba Errekondo
Bertan bertan... erlesemeari

Maiatzak 4 zituen, larunbatarekin. Ez zen giro bereziki beroa, baina bai, hotzik ez behintzat. Halako batean burrunda, burrunda galanta, aspaldi entzun gabekoa. Hor azaltzen da etxeko atarian erle pila, milaka erle hegan, hegada sinkronizatu dotorean, dunbots batean. Erlesemea.


Erleetan nork du agintea?

Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki garrantzitsuenak erle langileek hartzen dituzte.


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Mikaela Untsain, erlezaina
“Erlezainik gabe, erleak jada ez dira gai beraien kabuz aurrera egiteko”

Azkainen izan da Mattin Jauregi Egonarria saioko aurkezlea eta erlezaina, mundu horretan erreferentea den Mikaela Untsainen etxean. Erleak iraun dezan gaur egun erlezainen beharra dagoela azaldu dio, erlezainik gabe galdu egingo dela. Zein oinarriren gainean lan egiten duen... [+]


2024-01-29 | Jakoba Errekondo
Emanarazteko tratu txarrak

Neguko inausketa sasoia gainean dugu, hemen dator epaitzeko, epaiak egiteko garaia: epaila. Aspaldi dugu epaila martxotua eta inausketa lanak noiznahi eta nolanahi egiten dira, tartean krimen izugarriak.


Hiru izaera erle bilakatzeko

Erlauntzaren jaiotza erregina estali baten errutearekin hasten da. Hemen ere betikoa, arrautza ala erregina ote zen lehena…


Nekazaritza saileko teknikari maiteari...

Lehen sektorean arazoak gorantz doazela nabari da: klima krisia, kutsadura, lehengaien prezio altuak edo lursailak eskuratzeko zailtasunak…

Bertatik bizi nahi dugunok badakigu zer dagoen, badakigu zailtzen doala sektorea, baina jarraitu edo hasi nahi duen jendea ere bada... [+]


Erlakumeak han hemenka

Fenomeno berezia da erlakumeena, erleen biziraupena bermatzen duen prozesu naturala. Eguraldi epelak loraldi oparoak dakarzki eta loraldien oparotasunak erleen “emantzipazioa”.


Propoliz ondutako izokina egiten ikasi nahi?

Erlezaintza dastatzeko hona errezeta: propoliz ondutako izokina pipermin eztiaz eta limoi erre kremaz.


Erregina

Langileek aukeratuko duten arrautza batetik jaioko da belaunaldi berrien erregina. Erregina-jelez beterik izango du abaraska, goserik pasa ez dezan 15 egunez eta ederra eta galanta egin dadin.


Ofizioan profesional?

Ardiak dituen edonor ahal da artzain? Edo ardiak gustuko dituen afizionatu bat besterik ez? Ez dakit non kokatu neure burua, erlezain izan nahi dut eta agian batzuentzat banaiz, baina noiz da bat erlezain?


Eguneraketa berriak daude