Elkar-ekin kolektiboak elkarretaratzea antolatu du astearterako, Inor ez ahanzturan, Luis Enrique gogoan. Esplotazioarekin amaitu lelopean. 20 urteko gaztea uztailaren 30ean suizidatu zen lantegian.
Mobilizazioa arratsaldeko 18:30etan egingo dute Azpeitiko plaza nagusian. Elkar-ekin taldeak gutun baten bidez Sorianoren heriotza salatu zuenetik, gertatuak oihartzun handia hartu du, eta hainbat antolakunde eta eragilek elkarretaratzearekin bat egin dute.
Besteak beste, sindikatuen artean, ESK, LAB eta ELA sindikatuek agertu diote atxikimendua mobilizazioari. LAB sindikatuak lanean hildako langileen zerrendan sartu du Soriano. Deialdira batu dira Sortu eta EH Bildu alderdiak, Azpeitiko Ernai edo Urola Erdiko Kontseilu Sozalista ere. Azpeitiko alkate Nagore Alkortak elkartasuna helarazi die Sorianoren sendiari eta gertukoei sare sozialen bitartez, eta adierazi du udala “babesa eta beharrezko asistentzia” eskaini diela “gertaeren unetik”.
Ertzaintzaren ikerketa
Uztarria.eus webguneak jakinarazi duenez, Ertzaintzarekin harremanetan jarri da eta Poliziak adierazi dio “gertatua argitzeko ikerketa zabalik dagoela”. Komunikabidea Sorianok lan egiten zuen Azpeitiko Manuel Aizpuru S.M enpresarekin hitz egiten saiatu da ere, baina ez du lortu.
Sumarrek PSOEri ezarritako marra gorrietako bat horixe zen, lanaldia jaistea. Hala ere, laguntzak ematea ez zen hasierako asmoetan sartzen.
LAB sindikatuaren kontaketaren arabera, dagoeneko 36 dira aurten Euskal Herrian lan-istripuz hildako langileak.
2019ean, Gorlizko emakume udaltzaingo batek tratu iraingarria eta sexu izaerako jokabide desegoki larriak sufritu zituela salatu zuen bere kidea zen gizonezko batengatik, eta, horren ondorioz, 2021an baja eskatu zuen. Orain, Bilboko Lan Arloko 2 zenbakiko epaitegiak ebatzi du... [+]
Irakaslea zara eta lanordutan nahiz lanorduz kanpo, berehala erantzun beharreko mezuz josten zaituzte ikasleek, haien gurasoek, ikastetxeko zuzendaritzak, lankideek? Deskonexio digitalaren beharraz gogoetatu dugu, Aitor Idigoras irakaslearekin: "Ateak ixten eta mugak... [+]
Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak
Enpresa batzordeak salatu du otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean amiantoa agertu zela labe kalibratzailean egindako obretan eta egun horietan lanak ez zirela eten. Enpresak azaldu du ohartu bezain pronto hartu zituela neurriak.
Lehen bi egunetan %100eko jarraipena izan du grebak TUVISAn, enpresa batzordearen arabera. Jaurlaritzak %30eko gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu. Lan baldintzak eta zerbitzu publiko osoa hobetzea eskatzen dute langileek.
Bost egunetik hirutan manifestazioak egingo dituzte hiru hiriburuetan. ELAren arabera, jarraipena %70ekoa izan da lehen egunean.
Enpresak komunikabideei filtratu die berria langileei eta batzordeari jakinarazi aurretik. Kaleratzeen iragarpena langileek eta LAB sindikatuak Michelineko zuzendaritzaren "deriba autoritarioa" salatu ostean etorri da.
Correos posta-zerbitzuak garbiketarako azpikontratatutako Limpiezas J. Cordoba enpresako langileek salatu dute bost hilabete daroatzatela soldata kobratu barik eta, egoera konpontzeko neurririk hartu ez delakoan, greba mugagabera joatea erabaki dutela jakinarazi du ESK... [+]
Iparvending enpresak langile bat kaleratu zuela salatu zuen iraila amaieran ESK sindikatuak, eta kaleratzearen oinarrian enpresaren zein Ertzaintzaren “tratu iraingarria eta arrazista” zegoela. Kaleratutako langile Hamza Benzrira Gasteiztarrarekin hitz egin du... [+]
“Hodeia” izen etereoak ezkutatzen ditu ur eta energia kantitate handiak kontsumitzen dituzten zerbitzariz betetako pabiloiak. Bada, adimen artifizialak ere badu B aldea: Asia, Afrika eta Hego Amerikako milioika pertsonen lan esplotazioa. The Washington Posten... [+]
Plantillaren batasuna eta determinazioa, baita ELAko erresistentzia-kutxa ere, funtsezkoak izan dira gatazkan; akordioak lanaldi partzialeko lanaldiak luzatzea ere aurreikusten dute.
ELA eta LAB sindikatuek deituta greba egingo dute erresidentzia pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek ekainaren 29 eta 30ean. Sektorearen "lehen hitzarmen probintzial duina" eskatzen dute. Manifestazioa egingo dute ostegunean 11:00etan Plaza Berritik... [+]
Haien egitekoaren ezagupen eskasa eta lan baldintza txarrak salatu dituzte AESH langileak. Elbarritasun egoeran diren ikasleak laguntzen dituzte egunerokotasunean hezkuntza zentroetan.