Urriaren 10ean Madrilen hil da Luis de Pablo konpositorea. 1930ean Bilbon jaioa, abangoardiako musika egin du 200dik gora obratan eta 20tik gora filmeri soinua jarritakoa da. Musika elektro-akustikoko laborategia sortu zuen 1964an, lehena Espainiako estatuan. Musika herrikoi, elektroniko zein esperimentaletik edaten zuen.
91 urterekin hil da de Pablo, baina bere musika laster entzungo da taula gainean. Izan ere, otsailean estreinatuko dute bere El abrecartas opera. Haren lanari aitortza egin dioten hamaika sari jasotakoa da: azkenetakoa iaz, Veneziako Musika Bienalean eman zioten urrezko lehoia. Irakasle ere aritu zen munduan barna unibertsitateetan: New York, Kanada, Alemanian...
Euskal Herriarekin lotutako lanik ere utzi du: besteak beste, 2019an Euskadiko Orkestrak estreinatu zuen La caída de Bilbao kantata, zeinak kontatzen duen frankistek Bilbo hartu zutenekoa. Beste pasarte berezi bat, Artze anaiek jotako txalaparta oinarri hartuta 1976an Alemanian, Bonneko Beethovenhalle kontzertu aretoan Zurezko olerkia obra aurkeztu zuenekoa izan zen.
Xabier Bastida Abaunz-ek ez du bere lana ikusgarri bihurtzeko txanparik jotzen. Haren arrastoari segika hasten denak Bandcamp helbide bat aurkituko du –Brooklyngo Jollies diskoetxearena–, eta bertan deskribapen labur bat, argazki gandutsu bat eta azal beltzeko disko... [+]
Gotzon Hermosillak Ahaztu Antzean taldearen historiari buruz kontatzen zuenak ertz gehiegi zeuzkan inork asmatua izateko: 1980ko hamarkadaren bigarren erdialdean Eibarren sorturiko banda bat, kraut rocka eta punk espiritua uztartu zituena, garai hartako RRVtik askoz harago... [+]
Egun arraro hauetan ere, heriotza guztiak ez dira pasatzen denok ezagutzen dugun eta beraz aipatuko ez dudan birus baten segapetik. Genesis P-Orridge musikari, poeta eta performerra larunbat honetan hil zen, 2017an diagnostikatu zioten leuzemia baten eraginez. Throbbing Gristle... [+]
25 urte bete dira Zirrara jazz-inprobisazioen disko bilduma argitaratzen hasi zenetik eta 20 urte, Plaza jazz-inprobisazioen jaialdia sortu zenetik. Bien atzean zegoen Donostiako Jazzle musika eskola. Bi ekimen hauek ezagutu eta ahanzturan ez geratzeko kezkak ekarri gaitu... [+]