Luhuson, azken Kabalkada eman zen 2002an, eta sinbolikoki nahi zen 20 urteren buruan eman, bainan aurten izanen da Luhuson: agorrilaren 26an eta irailaren 2an.
Lehen bilera bat izan da, parte hartzaileak elkar gurutzatzeko urtarrila hastapenean. Nola aitzinatzen den erran daukute, dantzaz arduratzen den Maider Curutchetek eta antzerki parteaz Xermin Camblong-ek.
Ortzaizeko herritarrak azaroaren 7an eta 8an kabalkada kaleratzeko azken lanetan dabiltza. Ehun urtetik gora dira Ortzaizen (Nafarroa Beherea) ez dela kabalkadarik eman. Duela pare bat urte Urzaiz elkartearen bueltan hainbat herritar elkartu eta ikusi zuten kabalkada antolatzea... [+]
Maiana Aguerrek (Baiona, 1997) 10 urte zituen bakarrik, Itsasuko biolin irakasleak kabalkadan aritzeko proposamena luzatu ziolarik, 2007ko udan. Lehen esperientzia horrek utzi zion arrastoaz oharturik, pozik osatu du orain herriko lagunekin, 2019ko kabalkada antolatzeko taldea... [+]
Debrutegian, Ote Lore elkarteak Larresoroko pilota plazaren ondoan duen lokalean hartu gaitu Arantxa Hirigoyen-ek (Baiona, 1974). Baionako Lizeoan irakasle postua aldi batez bazterrean utzirik, Axut ! kolektiboarekin antzerkigintzan abiatzen duen lan berriaz aritu zaigu kultura... [+]
Baxenabarreko Aiherra herrian kabalkada eginen dute lehen aldikoz irailaren 22an, igande honetan. Ehun bat lagunek parte hartuko dute; dantzariak, antzerkilariak eta bertsolariak ariko dira herriko plazan.
Gamarte, Lakarra eta Ainhize-Monjolose herriek Hiru zitxun antzerki ikuskizuna emanen dute ebiakoitz honetan, Ainhizeko plazan, 21:00 orenetan. 130 jokalari ariko dira antzerkian kantuan eta dantzan.
Ikasturte berri horren hasieran, jarraian agertutako bi gertakari berdintsuk piztu dute nere atentzioa: bata urriko lehen igandean Lapurtarren Biltzarra ez dela ospatuko aurten, eta bestea, EHZren “hil ala biziko” bilkura. Uda osoan ezagunekin izandako solas etsitu,... [+]
2017ko irailaren 24an eta urriaren 8an, igandearekin, Bidarraiko herritarrek kabalkada bat antolatu zuten. Baxe-Nafarroako herri ttipi horretan ez zen herriko plaza baino leku hoberenik horrelako emanaldi baten emateko. Mendiz inguraturik, eguzki eder batekin, goxotasuna... [+]
Inauterien aroa da Euskal Herrian, nola Hegoan hala Iparrean. Amikuzen Santibate ospatu zuten iragan larunbatean eta Libertimendua izanen da igandean. Garazin berriz, otsailaren 26an. Badago non kausitu, badugu nola laketu.
Irailaren 3an aurkeztuko dute Katalina de Erauso pastorala, haren sorterrian, Donostian. Makean, 140 herritarren parte-hartzearekin estreinatuko dute kabalkada-antzerkia abuztuaren 28an.
Basaizea elkarteak euskara bultzatzeko hainbat jarduera antolatu ditu apirilean, urtero antolatzen duten Kulturaldiaren barnean. Ekimena igandean burutuko da Nafarroaren Egunarekin.
Eguzki eder batekin, hotzik gabe, libertimendu besta egiteko ezin hobea zen aroa izan dugu Amikuztarrek joan den otsailaren 17an. Goizeko 10ak aintzinttoan abiatu zen kabalkada herriko karriketan gaindi. Aroaren gisa, dantzariak ere arrai eta erne agertu ziren.