Lorpen baten berri: Nafarroako Museoan Irulegiko Eskua euskaraz bisitatu daiteke

  • Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta duela gutxi, museoa bisita gidatuak euskaraz eskaintzen hasi da. Gaztelaniazkoen kopurua handiagoa da.

Irulegiko Eskua ezagutzeko bisita gidatuak euskaraz egitea eskatu du hainbat euskaltzalek, eta lortu dute. Nafarroako Museoa

2025eko otsailaren 21ean - 08:35

Nestor Esteban joan den urteko abenduaren 29an hurbildu zen Nafarroako Museora familiarekin. Historiaurreko aretoan Irulegiko Eskua eta Loizuko Gizona ikusi nahi zituzten. Ez zegoen bisita gidaturik programatuta, baina bertako langile Oier Santamariak esan zien azalpen batzuk emango zituela. Euskaraz egin zien harrera, beti ere bere borondatearen arabera, ez baitago aurreikusita harrera euskaraz egitea. Alabaina, hara gerturatutakoak bildu eta bisita gaztelaniaz egin zuen. Estebanek aurreko txandan egondako bisitari bat ezaguna zuen eta hari galdetu zion ea haienean zein hizkuntza erabili zuten. Erantzuna berbera: gaztelania.

Hizkuntzaren kontua buruan zuela, ezustean, Estebanek Santamariaren mezu bat irakurri zuen sare sozialetan: “Irulegiko Eskua eta Loizuko Gizona bisitatu daitezke Nafarroako Museoan gaurtik aurrera. Bitartekaritza lanetan izanen nauzue han, zalantzak argitzen”. Jendea museora joatera animatzen zuen Santamariak. Estebanek erantzun zion ea euskaraz jasotzeko aukerarik egongo zen, eta Santamariak eskatu zien eskaera ofiziala eta babes herrikoia behar zituztela, alegia, museoko sarreran idatziz eskaerak egiteko.

Batak besteari ohartarazita Behatokian hainbat kexa jarri zituzten. Behatokiak, lehen ere, Nafarroako Museoarekiko kexak jasoak ditu, sarreran, leihatilan eta bestelako azalpenetan euskaraz egiteko modurik ez dutelako izaten bisitariek. Behatokiak Nafarroako Gobernura bideratu izan ditu. Agurne Gaubeka Behatokiaren zuzendariak azaldu digu haiei erantzuten dietela "pixkanaka aldaketak egiten dituztela".

Eta dirudienez, herritarren eskariek eragina izan dute. Esteban seme-alaben bidez ohartu da horretaz. Ikastetxean Irulegiko Eskua eta Loizuko Gizona bisitatzeko gonbidapena egin diete eta orduan konturatu da orain bisita gidatuak iragarri egiten dituztela (lehen ez bezala), ordutegiak zehaztuta, eta hizkuntza ere bai. Ostiraletik igandera hamar bisita egiten hasi dira eta horietatik lau dira euskaraz. Estebanek hala dio: “Hizkuntzen artean desoreka dago, baina orain behintzat euskaraz egin daiteke eta orain arte ez, ezta gida euskalduna izanda ere”. Argi dauka Irulegiko Eskua eta Loizuko Gizona euskaraz ezagutzeko aukera daukatela orain euskaldunak kexatu egin direlako, bestela ez zela halakorik gertatuko. Bitxia zitzaion hizkuntzaren inguruan ari den Irulegiko Eskua gaztelaniaz bisitatu beharra, kontuan izanda, gainera, bisitarien gehienak euskaldunak zirela, “euskaldun mordoa zegoen, euskaraz entzuten zen!”.

Sarreran gaztelaniaz

Sarrerako hizkuntza kudeaketaz edo kudeaketa ezaz ere, jaso dute kexa Behatokian. Museora haurrekin behin baino gehiagotan joan den erabiltzaile batek jakinarazi du sarrerako langileek ez dakitela euskaraz. Euskaraz dakien norbaiti deitzeko esan eta erantzuna: “Gaudenak gaude, ez dago inor...”. Sarrerak erosterakoan hala, eta jende-multzoen joan-etorriak antolatzen dituen langilearekin gauza bera gertatu zaio, gaztelaniaz egin behar. Erabiltzaile horrek dio, azkena joan zenean Historiaurreko aretoa bisitatzeko ilara luzea zegoela eta hainbat euskalki entzun zitezkeela.

Museoko lanpostu batek ere ez dauka esleituta euskara-eskakizunik. Gaubekak esan digu langileek euskara ez ezagutzearen inguruan hau erantzun izan dietela: “Kontuan izan behar dugu funtzionarioak direla eta ezin diegula hizkuntza-eskakizunik esleitu plazei. Euskaraz prestatzeko aukera dute, baina prestakuntza hori borondatezkoa da, ezin da inposatu”.

Zergatik ez saio gehiago euskaraz?

Ostiraletik igandera sei bisita dira gaztelaniaz eta lau euskaraz. Gaubekaren iritziz, gutxienez saio kopuru bera eskaini beharko luke euskaraz eta gaztelaniaz. Dena den, Behatokiaren zuzendariaren ustez, Irulegiko Eskua izanda erakusgaietako bat "euskara sustatzeko ekintza bezala saio kopuru handiagoa ere jarri zezaketen euskaraz". Gogorarazi du museoaren erabiltzaileek adierazi dutela batik bat euskara entzuten dela bisita horietan. Gaubekak galdetzen du zeren arabera erabaki duten sei saio gaztelaniaz egitea eta lau euskaraz.

Nafarroako Museoaren webgunean begiratuz gero, 6-4 proportzioa ere ez da ohikoa. Bi adibide ematearren, Ilargia uretan erakustetarako hemeretzi bisita daude gaztelaniaz programatuta, eta bederatzi euskaraz. Argi itzalak erakusketan, berriz, sei dira gaztelaniaz eta bi euskaraz. Nestor Estebanek gogorarazi du: euskaraz ere badago euskaldunak kexatu direlako. Gaubekaren ustez, Nafarroako Gobernuak eskaintza kulturala "euskaraz ere egiteko betebeharra izan beharko luke hasieratik. Herritarrak ibili behar dira beti eskatzen".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Behatokia
2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Lerinen D eredua ezartzeari ezetz esan dio Nafarroako Gobernuak, eskari kopurua legez nahikoa izan arren

Leringo hainbat gurasok herriko eskola publikoan D lerroa irekitzeko eskatu zuten iaz, baina nahiz eta legeak markatutako gutxiengo eskari kopurua gainditu, gurasoek ez dute aukera hori izango, Nafarroako Gobernuaren iritziz “Leringo eskolak ez duelako espaziorik D eredua... [+]


“Arrazoi politikoengatik” gazteleraz egitera behartu zituen Irungo Udalak biltzar bateko parte-hartzaileak

Kepa Ordoki - Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak salatu du antolakuntzatik esan zietela hitzaldian gazteleraz hitz egin beharko zutela, "arrazoi politikoengatik". Hizkuntz Eskubideen Behatokiak "oso larritzat" jo du gertatutakoa.


2023-02-10 | Lide Iraola
Kronika
Eskubide bat, guztiona

Hizkuntza eskubideak ohi baino gehiagotan agertu dira titularretan azkenaldian, berri onik iragarri ez badute ere. Epaitegiek atzera bota dituzte hizkuntza eskakizunak herritarren zerbitzurako hainbat lanpostutan. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka... [+]


2023-01-09 | ARGIA
Hizkuntza eskubideen hamasei urraketen berri izan du Behatokiak abenduan

Hilabetero bezala, Hizkuntza Eskubideen Behatokiak abenduko eskubideen urraketak, zoriontzeak eta lorpenak bildu ditu. Urraketak dira gehienak, enpresa pribatuetatik zein erakunde publikoetatik etorriak: besteak beste, osasun zentroetan euskara zerbitzurik ez bermatzea edota... [+]


2023-01-05 | Lide Iraola
Euskara bermatzea “justizia sozial” kontua dela aldarrikatu du Behatokiak Barakaldoko epaiaren harira

Hizkuntza-Eskubideen Behatokiak salatu du zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izatea oinarrizko eskubide kolektiboa dela, eta larritzat jo du EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi izana Barakaldoko Udalak zerbitzu publikoetako euskara eskatzea. Bestalde, Barakaldoko Sasiburu... [+]


2022-11-22 | ARGIA
“Udalak nirekin euskaraz” kanpaina abiatu dute Iruñean, hizkuntza eskubideen urraketak identifikatu eta salatzeko

Iruñeko euskalgintzako kolektiboek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jarri dute martxan "Udalak nirekin euskaraz" kanpaina, Iruñeko Udalaren hizkuntza eskubideen urraketak azaleratzeko helburuz. Horretarako, herritarrei eskatu diete partekatu ditzatela... [+]


2022-10-03 | ARGIA
Iraileko hizkuntza eskubideen urraketen lagin bat

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak publiko egin ditu irailean herritarrek egindiako salaketak, zoriontzeak eta lorpenak.

 


2022-07-27 | ARGIA
Nafarroako administrazioan sartzeko merezimenduen dekretuan “bazterkeria” arintzeko zuzenketak

Uztailaren 6an jarri zuen herritarren eskura Nafarroako Gobernuak Nafarroako administrazio publikoetan sartzeko eta bertako lanpostuak betetzeko merezimenduen balorazio-dekretua. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurkeztutako proposamenari hainbat... [+]


2022-07-04 | ARGIA
Ekaineko hizkuntza eskubideen urraketak, Behatokiaren eskutik
Gurutzetako ospitaleko errotulazioa, Lanbideren webgunea, Hirigune Elkargoko gutuna frantsesez ikastoletara...

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak publikatu egin ditu ekainean erregistratu dituen eskubide urraketak eta zorion mezuak.


Zerbitzu publikoetan hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi du Hizkuntz Eskubideen Behatokiak

Hizkuntza Eskubideen egoera 2021 txostena aurkeztu zuen Hizkuntz Eskubideen Behatokiak aurreko astean Gasteizko Europa Jauregian egindako ekitaldian. Bertan, zerbitzu publikoetan hizkuntza eskubideen urraketak betikotzeko arriskuaz ohartarazi zuten. 2021ean 1.320... [+]


2022-01-20 | Leire Artola Arin
UEMAk eta Behatokiak Nafarroako Gobernuari eskatu diote administrazioko tramite elektronikoak euskaratzeko

Herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzeko neurriak galdegin dituzte. Gaur egun administrazioan telematikoki egin daitezkeen tramiteen %23 soilik egin daitezke euskaraz, eta tokiko erakundeen kasuan %2,5 besterik ez.


Eguneraketa berriak daude