Nazioarteko zinemaldietan ibilbide oparoa egiten ari da Loreak filma eta sari aipagarriak lortu ditu. Azkenekoak, Itziar Aizpuruk jasotako bigarren mailako aktore onenaren Feroz sariak, aretoko publikoa altxarazi eta txaloka jarri du.
Irailean estreinatu zutenetik, kritikaz eta publikoaz gain jaialdietako epaimahaiak ere aldeko ditu Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren pelikulak. Hainbat garaikur ekarri ditu etxera, dagoeneko:
- Donostiako Zinemaldian, Signis sarian aipamen berezia: “Loreak inoiz ez dira loreak soilik –adierazi zuen epaimahaiak–. Poesiaz beteriko pelikula eder honetan, galerak markaturiko hiru emakumeren arteko lotura dira loreak. Sinbolismoz kargaturiko lengoaia sotil eta poetikoaren bidez, irudiek sotileziaz begiratzen diote unibertso femeninoari, adiskidetze eta bakeranzko bidean”.
- Latin Beat Japan jaialdian, emakumezko aktore onenen lehen saria Nagore Aranburu, Itziar Ituño eta Itziar Aizpururi.
- Palm Springs Film Festival jaialdian, Latino Award saria, Latinoamerikako eta Espainiako Estatuko filmen artean onena saritzen duena, "filmaren maila ugaritako melankoniagatik eta maitasuna eta oroitzapena modu hunkigarrian lantzeagatik".
- Kataluniako hedabideetako hogeita bat kazetari eta kritikarik erabakitzen duten Espainiako Estatuko film onenaren Sant Jordi saria. Pelikularen kalitatea nabarmendu zuen Conxita Casanovas epaimahai-buruak.
- Espainiako prentsa zinematografikoak eskaintzen dituen Feroz sarietan, bigarren mailako aktorerik onena, Itziar Aizpuru.
- CEC elkarteak (Idazle Zinematografikoen Elkarteak) banatzen dituen sarietarako bost arlotan dago izendatua. Otsailaren 2an emango dituzte sariak.
- Espainiako Estatuko zinema akademiak antolatzen dituen Goya sarietarako hautagai da, film onenaren eta musika onenaren kategorietan. Otsailaren 7an banatuko dituzte.
Argazkian, lan taldea, filma estreinatu aurretik egindako emanaldi pribatuan. (@Loreakfilm-etik hartuak dira irudi guztiak).
Espainiako telebista publikoko bigarren kateak Loreak filma eskaini zuen igande gauean. Emisioak, ordea, ez zituen ikusle guztiak pozik utzi, filmaren bertsio originalaren ordez gaztelaniaz bikoiztuta eman baitzuten.
Agendak aginduta ezezkoak eman behar dituen horietakoa da Eneko Sagardoy –besteak beste– aktore durangarra. Antzerkian buru-belarri dabilen bitartean, Altzoko Handiaren azalean jartzeko lanetan ari da orain, Aitor Arregi eta Jon Garañoren zuzendaritzapean... [+]
Zentsura egon al zen Goya sarietan? Carlos Areces aktorearen bitartez etorri omen zen istilu guztia. RTVEko langileen eskubideen aldeko begizta laranja batekin azaldu zen ekitaldira, eta antza denez, bi “erakunde” hauek ez zuten begi onez ikusi keinu hau.
Kritikak laudatua eta publikoak maitatua, ibilbide oparoa egiten ari da Loreak filma. Ez du Espainiako Estatuko pelikula onenaren Goya saria lortu, baina badu zer ospatu lantaldeak. Hala berretsi digute Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek:
Espainiako Estatuko zine akademiak urtero banatzen dituen Goya Sarietan leku garrantzitsua izango du Loreak euskal filmak. Lehen aldiz, euskaraz errodaturiko lan bat pelikula onenaren sarirako hautagai izango da, beste lau lanekin batera.
Delikatua, iradokitzailea, detailez betea, apartekoa: Jon Garañoren eta Joxe Mari Goenagaren Loreak ez da nolanahi sartu Sail Ofizialeko atetik. Maila ugaritako irakurketak eskaintzen dituen filma orain artean ikusi dugun gauzarik onenetakoa izan da.
Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaren Loreak izango da goitik behera euskaraz grabaturiko lehenengo pelikula Sail Ofizialean lehiatuko dena. Ke arteko egunak (Antxon Ezeiza, 1990) zen orain arte Donostiako Zinemaldian Urrezko Maskorraren lehian parte hartu duen euskarazko... [+]