Baratzegintzan eta abeltzaintzan diharduten baserri eta proiektuez asko idatzi da sail honetan azken urteotan, baina loreak ekoiztetik eta saltzetik bizitzeko apustua egin dutenen adibide gehiegi ez da atera. Bada, horretantxe ari dira duela bi urtetik Koldo Hormaza eta Joey Albert, Baserriloreak proiektuko kideak: Azkoitiko Izarraitz mendian, aire zabalean, modu erabat natural eta ekologikoan loreak ekoizten dihardu bikoteak, eta inguruko merkatuetan saltzen dituzte ondoren. Urte asko Madrilen egin ostean, kazetaritzatik lorezaintzara salto egin eta 2016an iritsi ziren Arumarrate baserrira. Geroztik, lorez eta kolorez bete dute ingurua.
Slow Flowers mugimenduaren eta nekazaritza birsortzailearen baitan kokatzen dute Baserriloreak proiektua bi kideek. “Lore basati asko dugu gure lurretan, eta horiek landatutakoekin nahasten ditugu sortak osatzerakoan. Gainera, ekoizpenean ez dugu inolako kimikorik erabiltzen, eta landareak modu naturalean haziak dira”, azaldu du Albertek. Ez dute negutegirik erabiltzen eta bertara ongi egokitzen diren loreak soilik landatzen dituzte. Ia 600 metroko altueran egonda, espezie aproposak aukeratzeko proba ugari egin behar izaten dituzte.
Ohiko lore-dendetako sortak non eta nola ekoitziak izan diren pentsatzera gonbidatzen gaitu Hormazak: “Normalean erosten ditugun lore sortak Herbehereetatik datoz, baina hara Ekuadortik, Keniatik edo urruneko beste herrialdeetatik doaz”. Zer esan nahi du horrek? Erosten ditugun loreek guganaino iristeko makina bat kilometro egin dutela gehienetan, eta bidaia luzea zimeldu gabe egiteko kimiko ugari izaten dituztela. Baserriloreak proiektukoak, aldiz, arratsaldean ebaki eta biharamun goizean saltzen dituzte hurbileko merkatuetan, batik bat Azpeitikoan eta Azkoitikoan. Paradoxa da, Slow Flowers loreak besteak baino azkarrago iristea etxeetara.
AEBetan eta Erresuma Batuan loreen kultura askoz hedatuago dagoela dio bikoteak, eta kultura hori gurera ekartzea eta hedatzea dute asmo. “Han jendeak astero jartzen ditu loreak etxean, ez da hemen bezala urtebetetzeetan eta antzekoetan soilik egiten den opari bat”, dio Hormazak. Hain zuzen, Erresuma Batuko lore-baserri batera joan zen Albert lan nola egiten zuten ikastera.
Ekoizpenaz gain, bestelako ekimenak ere antolatu izan dituzte; esaterako, uztailean errepikatuko duten koaderno botanikoa osatzeko saioa. “Koadernoan sasoi desberdinetako loreen zerrenda dago, eta partaide bakoitzak landare horiek bilatu behar ditu”. Bildutakoak koadernoan jarri eta ondoan fitxa bat osatzen dute zein lore den, zertarako balio duen eta bere ezaugarriak adieraziz. Proiektuko kideak ere etengabe ari dira ikastaroak eta formakuntzak jasotzen. “Lurra lantzeko mugimendu horretan gaude eta ikasten goaz. Asmoa ez da enpresa handi bihurtzea: baserritik bizi nahi dugu, ahal dela loreetatik, eta uste dugu lortuko dugula”, diote.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Duela lau urte abiatu zuten Azpeitian Enkarguk proiektua, Udalaren, Urkome Landa Garapen Elkartearen eta Azpeitiako eta Gipuzkoako merkatari txikien elkarteen artean. “Orain proiektua bigarren fasera eraman dugu, eta Azkoitian sortu dugu antzeko egitasmoa, bere izenarekin:... [+]
Donostiako Amara auzoko Izko ileapaindegi ekologikoak 40 urte bete berri ditu. Familia-enpresa txikia da, eta hasieratik izan zuten sortzaileek ile-apainketan erabiltzen ziren produktuekiko kezka. “Erabiltzaileen azalarentzat oso bortzitzak dira produktu gehienak, baina... [+]
Ubidekoak (Bizkaia) dira Imanol Iturriotz eta Aritz Bengoa gazteak. “Lagunak gara txikitatik, eta beti izan dugu buruan abeltzaintza proiektu bat martxan jartzeko ideia”, azaldu du Iturriotzek. Nekazaritzari lotutako ikasketak izan ez arren, baserri munduarekin eta... [+]
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Gipuzkoako hamaika txokotatik gerturatutako hamarka lagun elkartu ziren otsailaren 23an Amillubiko lehen auzo(p)lanera. Biolur elkarteak bultzatutako proiektu kolektiboa da Amillubi, agroekologian sakontzeko eta Gipuzkoako etorkizuneko elikadura erronkei heltzeko asmoz Zestoako... [+]
Emakume bakoitzaren errelatotik abiatuta, lurrari eta elikadurari buruzko jakituria kolektibizatu eta sukaldeko iruditegia irauli nahi ditu Ziminttere proiektuak, mahai baten bueltan, sukaldean bertan eta elikagaiak eskutan darabiltzaten bitartean.
Mauleko Euskalduna ostatuak urteak daramatza Zuberoako etxe ekoizle txikien produktuekin lanean, eta hiriburuko ostatu parean eraikin bat erosi zutenean proposamena egin zien laborari horiei berei: zergatik ez ireki hurbileko ekoizleen saltokia bertan? “Motibatuta zegoen... [+]
Pandemiaren ondorengo testuinguruan, elikadura –ustez oinarrizko eskubide den hori– lantzeko mugitzen hasi zen talde bat Gasteizen. “Militantzia esparruan beste gaiak jorratzen ari ziren ordurako, etxebizitzarena kasu, baina elikadura ardatz hartuta ez zegoen... [+]
Errezilera bizitzera joan eta sagarrondoak landatu zituen Satxa Zeberiok, Bio-K proiektuaren bultzatzaileak, duela zenbait urte. “Iritsi zen sagarrekin zerbait egiteko momentua, eta sagar zukua eta sagardoa ekoizteari ekin genion orduan”, azaldu du. 2015ean sortu... [+]
Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]
Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
Urteak daramatza martxan Ipar Euskal Herrian Trebatu elkarteak, laborantzan proiektua abiatu nahi duten pertsonek aurrez trebatzeko aukera izan dezaten. Ipar Euskal Herriko proiektua eredutzat hartuta eta ideia berari tiraka, Gipuzkoan ere izen bereko elkartea sortu dute aurten... [+]
Gero eta nekazaritzako test gune gehiago ditugu inguruan, hau da, nork bere proiektua martxan jarri aurretik nekazaritzan eta abeltzaintzan trebatzeko guneak. Nafarroako Zunbeltz espazioa eta Gipuzkoako eta Ipar Euskal Herriko Trebatu dira horietako zenbait adibide, gurean... [+]