Lopez Obrador: iruzurra saihestu eta Mexikoko lehendakari bihur liteke hirugarrengoan

  • Datorren igandean, uztailaren 1ean, mexikarrek 500 parlamentario, 128 senatari, 9 gobernadore eta lehendakari berria hautatutako dute. Beste behin ere ezkerreko hautagaia da inkestetan buru: Andrés Manuel Lopez Obrador –AMLO moduan ere ezaguna– eta Morenako (Birsorkuntza Nazionalerako Mugimendua) buruzagia.


2018ko ekainaren 29an - 14:27
Andrés Manuel Lopez Obrador, Morenako buruzagia. Andrés Manuel Lopez Obrador, Morenako buruzagia.

2006 eta 2012an ere aurkeztu zen eta bietan iruzurrarekin saihestu zuten boterera iristea, behatzaile askoren ustez. 2006koetan PRDarekin (Iraultza Demokratikoaren alderdia) aurkeztu zen, eta ondoren sortu zuen Morena, PRDn ziren barne arazoei ihes eginez.

Iruzur salaketak eta latzagoak ere eguneroko ogia dira botere politikoaren ustelkeria erraietaraino sartua dagoen herrialdean, mafiek, narkotrafikatzaileek eta agintariek boterea elkarbanatzen duten egungo Mexikon. Lopez Obradorrek inork baino argiago du egoera zein den eta aukerak ere bai: “Gauzak aldatzeko, bi bide bakarrik dira: borroka armatua edo hauteskundeen bidea –adierazi zion Mexikoko telebista bati iragan martxoan– eta nik uste dut posible dela Mexiko bide baketsuen bidez aldatzea. Beraz, kartak markatuak badira ere, ni banoa hauteskunde borrokara”.

Enpresariak beldurtu nahi ez

Amodioa eta Bakea hautatu du lelo gisa, Luiz Inacio Lula Da Silvak 2002ko Brasilgo hauteskundeetan egin zuen bezala. Hark moduan, ez ditu enpresari eta eskuineko botereak beldurtu nahi. Eta horretarako, besteak beste, eskuineko PESekin (Bilgune Sozialaren Alderdia) aliatu da hauteskundeetarako. “Konfiskaziorik ez, desjabetzerik ere ez, ezta nazionalizaziorik ere. Ustelkeriarik ez”. Hala esaten die enpresariei Marti Batres Morenako buruzagietako batek.

Hainbat erakunderen arabera, Mexikoko etxeetan, euren irabazien %14 bideratzen dute funtzionario ustelen patrikak asetzera. Gutxieneko soldata jasotzen dutenen familien kasuan %33raino iristen da kopurua. Enpresei dagokienez, herenak dio eroskeria erabili behar izan duela kontratu publiko batera iristeko; eta enpresen %36,7k bakarrik ur edangarriko sarera konektatzeko.

Batez ere bi hautagaien aurka egin beharko du Lopez Obradorrek: eskuineko PRIko Antonio Meade batetik, eta Anaya Cortés bestetik, PAN (Ekintza Nazionalerako Alderdia, eskuina) eta PRDeko  koalizioaren arteko hautagaia.

Mugimendu sozialaren beharra

Artikulu honetako informazioa ekaineko Le Monde Diplomatique-tik jasoa dago, Renaud Lambert bidali bereziak jorratua, baina oraindik ez da osorik sarean. Egileak datu asko eta interesgarriak plazaratzen ditu bertan eta Paco Ignacio Taibo idazle eta AMLO zaleak Morenako beste militante batzuei egiten dien aipamenarekin amaitzen du artikulua:

 “Irudikatu irabazi egin dugula, Kongresuan %35 lor dezakegu gehienez (…) Orduan, hor da Andrés Manuel Los Pinosen, lehendakariaren egoitzan. Enpresari taldea hartu du eta hauek zera esaten diote ‘kontuz Andrés, horrela jarraitzen baduzu gure enpresak deslokalizatu eta Costa Ricara eramango ditugu eta’ (…) Egun eta ordu horretan, bi edo hiru milioi lagunek kaleak hartu behar ditugu, eta lehendakariari argi esan, ‘Andrés, xantaia egin nahi badizute, desjabetu itzazu, bidali itzazu pikutara’ (…) Zintzoena eta jantziena izanda ere, pertsona horiek lehendakari bati egin diezaioketen presioa itzela da. Aldaketa ekarriko duen mugimendu soziala ezinbestekoa da”.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mexiko
Bilbaoko ehiztari-biltzailea

Mexikoko Coahuila basamortuan, Bilbaoko dunak izeneko parajean, giza eskeleto baten arrastoak topatu dituzte. Arkeologoek aztertu ondoren, ondorioztatu dute 950-1250 urte artekoak direla eta Candelariako kulturarekin lotuta daudela.

Aurkikuntza berri pozgarria izan da... [+]


Josu Garritz
“Diasporan egungo egunean bizi dira, arbasoen jatorri eta historiaz pixka bat ahaztuta”

Pilotari famatua izan zen, munduko txapelduna, baina tartean behin baizik ez zuen Euskal Herrian jokatu, Mexikon jaio, hazi eta hantxe bizi baitzen, gurasoak haraxe joanda 1936ko gerratik ihesi. Abertzalea, Mexikoko euskal etxeko presidentea, Jaurlaritzaren aholkularia,... [+]


Hauteskundeak Mexikon
Claudia Sheinbaum izanen da Mexikoko presidentea

Morena Nazioa Onbideratzeko Mugimenduko hautagaiak 26,6 eta 28,6 puntu arteko aldea atera dio Xochitl Galvez hautagai kontserbadoreari. Egungo presidente eta alderdikide Andres Manuel Lopez Obrador-en bidetik jarraitzeko asmoa agertu du Sheinbaumek. Mexikoko lehenengo... [+]


Cristina Rivera Garza. Hildakoekin idaztea
“Zerbait gertatzen da munduan kolektiboki esaten dugunean norbait falta zaigula”

Bilbora etorri zen apirilean, idazketa sendatzaileei buruzko hitzaldi bat ematera, EHUko Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan masterrak gonbidatuta. Bazuen zer esanik: soziologia eta historia ikasitakoa, artxiboa baliatzen du idazteko, eta bere ahizparen bizitza eta... [+]


Mexikok harremanak eten ditu Ekuadorrekin, Quiton duen enbaxadan polizia indarrez sartzeagatik

Estatu batek bere lurraldean dagoe enbaxada baten aurka horrelakorik egiten duen lehenengo aldia da. Mexikok enbaxada itxi eta iragarri du Ekuador salatuko dutela Nazioarteko Justizia Auzitegian nazioarteko eskubideak urratu izanagatik.


Mexikoko lehen magistratu ez bitarraren heriotza gorroto diskurtsoen ondorio dela salatu dute

Aguascalienteseko Fiskaltzak adierazi du Baena bere bikotekideak hil, eta ondoren bere buruaz beste egin zuela. Baenaren senideak ez datoz bat hipotesi horrekin, eta familiaren abokatuak adierazi du ikerketa aldatuko duten frogak aurkeztuko dituela. LGBTIQ+ komunitatea ere kexu... [+]


Suge buruaren koloreak pizten

2022ko irailaren 19an Mexiko Hiria astindu zuen lurrikarak ez zuen soilik hondamena ekarri. Tenochtitlan zaharrean lurperatuta zegoen suge buru kolosal bat ere agerian utzi zuen.


Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


2023-07-13 | Ilargi Manzanares
Luis Martín Sánchezen gorpua aurkitu dute, aurten Mexikon hil duten zazpigarren kazetaria

La Jornada hedabidean lan egiten zuen, Mexikoko egunkari nagusienetakoa. Bere gorpua Nayarit estatuan aurkitu dute, desagerpenaren salaketatik egun gutxitara.


Manifestu baten lerroburuak

Yasnaya Elena Aguilar Gil-ek Ää: manifiestos sobre la diversidad lingüística liburuaren edizio berria aurkeztu du berriki Euskal Herrian eta ekitaldian eman zuen hitzaldi mamitsutik bortz titular ekarri nahi dizkizuet, zuengan ere piztu dadin liburua... [+]


Lurraren munstroa etxera

Mesoamerikako zibilizazioen ikonografia ezagutzeko pieza baliotsu bat itzuli dute AEBetatik Mexikora.


343 migratzaile erreskatatu dituzte Mexikon abandonatutako kamioi batetik

Horietatik 131 adin txikikoak ziren. Guatemalakoak, Honduraskoak, El Salvadorrekoak eta Ecuadorrekoak dira aurkitu dituzten pertsonak, eta AEBetara iritsi nahi zuten. Ez da azkenaldian horrelako zerbait gertatzen den lehen aldia.


Chichen Itzako zuzendaria kanpora!

Horixe da Chichen Itzako komunitate indigena egunotan aldarrikatzen ari dena. Marco Antonio Santos Ramirez eremu arkeologikoko zuzendaria da 2014tik, baina indigenek haren dimisioa eskatu dute.


Eguneraketa berriak daude