Lope Agirre, 500 urteren ondoren bizirik Oñatin

  • Oñatiko ARTaso arte taldeak Lope Agirreren inguruko hamabostaldia antolatu du gaurtik hasi eta urriaren 26ra arte. Agirreren historia eta bizitza “aldarrikatu eta ospatzeko” asmoz.


2013ko urriaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Oñatiko kultur etxean erakusketa berezia paratu dute (Argazkia: Goiena)
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Oñatiko kultur etxea gune nagusitzat hartuta, hitzaldiak, film emanaldiak eta erakusketa berezia antolatu dituzte. Erakusketan diziplina ugari uztartzen dituzten artelanak egongo dira ikusgai, egungo oñatiarrek Lope Agirre nola ikusten duten irudikatzeko.

XVI. mendean Amerikara El Dorado mitikoaren bila joandako konkistatzailea izan zen Lope Agirre. Espainiako Errege Felipe II.ri oldartu zitzaion eta horregatik “traidore” gisa hartua izan zen espainiar historiografian. Aitzitik, beste askorentzat iraultzaile eta heroi  izan zen. 1563an soldadu espainiarrek exekutatu zuten Barquisimeton, egungo Venezuelako lurraldean.

Oñatin seme garrantzitsuenetakotzat dute, eta zenbait teoriak bertako Araoz auzoan jaioa zela diote. Aitzitik, Julen Arriolabengoak ARGIAn idatzitako artikulu batean auzitan jarri zuen Lope Agirreren sorlekua Oñati izan zenik eta Aramaiokoa izan zitekeela defendatu zuen.

Goienaren bideo-albistea erakusketaren inguruan:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biografiak
Xabier Mina
Otanoko iraultzailea eta “hirurehunak” Mexikon
Gustura mintzo ohi gara euskaldun unibertsalez, gure urguilu nazionala pizte aldera. Baina gehienetan, historiaz aritzerakoan, gure ahoa betetzen dute inperioen zerbitzura ibili ziren konkistatzaileek eta misiolariek: Elkano, Urtsua, Juan Zumarragako, Frantzisko Xabierreko,... [+]

Lope Agirre berpiztu zutenekoa

Lope Agirre zenari buruzko fikziozko film herrikoia egin zuten iaz Oñatin. Urtarrilaren 1az geroztik, sarean dago ikusgai, eta, aitzakia baliatuta, Anjel Lera zuzendariarekin hitz egin dugu.


2019-01-04 | ARGIA
Oñatiko ‘Lope’ film herrikoia sarean da ikusgai

Oñatiko LPM taldeak egin du filma herriko hainbat lagunen laguntzarekin. Lope Agirre konkistatzailea gaur egun sorterrira itzuli izana abiapuntu hartuta, 2019ko udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia aldarrikatuko du. Umorea eta kritika eskutik helduta,... [+]


Hain hurbil eta hain urrun

Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari izenburupean Elixabete Garmendiak idatzitako liburua izan da egin dudan azken irakurketa. Guztiz gomendagarria. Aitortu behar dut ukitu eta hunkitu egin nauela. Ez bakarrik bertan kontatzen diren pasarteengatik, baizik eta konturatu... [+]


2018-11-06 | ARGIA
“Agosti Xahoren biografikoa” aurkeztuko du Asisko Urmenetak Atharratzen

AztiHitza. Agosti Xahoren biografikoa. Hala du izenburu Asisko Urmenetaren azken lanak. Azaroaren 24an Xahoenean aurkezpen ilustratu-musikatua egingo du 19:00etan. Jan-edana izango da tarteko eta 21:00etan Patxi Saizek kantaldia eskainiko du.

 


2018-09-11 | Mikel Asurmendi
Allande Etxart
“Abertzaleek ere historia ofiziala, erreala balitz bezala hartzen dute sarritan”

Altzai, 1950. Bildozen bizi da egun, erretretan. Elektronikaren ofizioa ikasi zuen gaztetan. Xiberoko Botzako sortzailea, irratiaren teknikari lanetan aritu izan zen hogei urtez. Sohütako Epherra Ikastola sortu eta hamar urtez idazkari izan zen bertan. Areago, Euskadi... [+]


2018-06-22 | Pako Sudupe
Telesforo Monzon eta Nafarroa

Franco hil eta laster Zeruko Argia kazetari (1976-IV) ziotson Monzonek Nafarroarik gabe ez zegoela euskal Aberririk; Nafarroa alde batera utzi nahi zutenekin ez zutela biderik egin nahi “ez Eibarreraino eta ez Maltzagaraino”. Geroari buruz, Iruñea zela geure... [+]


Hilberria
Marcelo Usabiaga, ideiei eustearen ordaina

Frankismoaren errepresioa bere haragitan bizi izan zuen: 21 urte igaro zituen kartzelan, esklabo gisa ere aritu zen langile batailoietan, eta Meliton Manzanasek torturatu zuen. 99 urterekin hil da Usabiaga, bere ezkerreko ideiak inoiz alboratu gabe.


Zonbi karlistak hemen dira berriz

Ikusi aurretik ere nire buruari egiten diodan galdera da: Joxean’s Hileben izango ote da 2014ko film sonatuena? Seguruenik ez, baina urteko produkzio dibertigarrienen rankingean merezita sartuko da.


Araoztik El Doradora
Araotz, 1510. Lope Agirre jaio zen Oñatitik gertu. Ondasunik gabeko noble familia bateko bigarren semea izaki, bi aukera zituen: eliza edo ozeanoaz bestaldeko abentura.

1534an Sevillan ontziratu zen, Amerikara bidean.

Agosti Chaho
Gorrien eta abertzaleen aitzindari
Atharratzeko Chahoren (1811-1858) bizitza eleberri erromantikoa da. Euskal abertzaletasunaren aitzindaritzat jotzen dena, ezkertiarra eta laikoa zen. Pentsaera deserosoa zuenez “ameslarien” ziegan giltzaperatu dute batzuek. 150 urteren ondoren, bere ideiak bizirik... [+]

2007-09-09
Lope Agirre: Aramaioko seme?

Kristau zaharra, aitoren semea, erregeren basailua eta Oñatikoa. Horrela zuen bere burua Lope Agirre konkistatzaileak, El Doradoren bila abiatu zen “marañonen erregeak”. Historiografiak traidore gisa baztertua, Oñatiko (Gipuzkoa) Araoz auzokoa... [+]


Lope Agirre
Aramaioko seme?
Kristau zaharra, aitoren semea, erregeren basailua eta Oñatikoa. Horrela zuen bere burua Lope Agirre konkistatzaileak, El Doradoren bila abiatu zen “marañonen erregeak”. Historiografiak traidore gisa baztertua, Oñatiko (Gipuzkoa) Araoz auzokoa... [+]

Eguneraketa berriak daude