"1950eko hamarkada amaieran, emakume gutxi ausartzen zenean zailtasun ertaineko igoerak egiten, bera izan zen 5. graduko bat gainditu zuen lehenbiziko emakumea, eta garai hartako goi mailako gizonezko alpinisten pare aritu zen bakarra". EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoak Loli López Goñi mendizalearen heriotzari buruz plazaratutako testua irekitzen dute hitz horiek.
Otsailaren 2an hil zen López, Donostian, 89 urte zituela. "Emakume ororentzat erreferentea", haren izena darama emakumezko alpinista batek egindako jarduerarik onena nabarmentzea xede duen Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) sariak.
EMMOA museoak Alpeetako igoerarik onenak ekarri ditu gogora, bere garaian Imanol Goikoetxeak kontatuak, "Lópezen laguna zenak mendian eta bizitzan".
Aitzindaria Alpeetan
"1958ko abuztuaren 15ean, goizaldeko 3:30ean, aterpe berean ospatutako meza entzun ondoren, Loli López Goñi eta Imanol Goikoetxea Hörnliren ertzaren oinean sokaz lotu ziren Cervino igotzeko. Horrela elkartuta iraungo zuten, bizitza errealean bezala, hamabost ordu geroago abiapuntura itzuli bitartean". Halaxe hasten da lehenbiziko kontakizuna, Pyrenaica aldizkariaren 4 zenbakiko (1958) Savoiako Alpeak eta Cervino kronikatik hartua. "Eskalatu zuten, bloke eta horma artean. 'Azken soketan, nekagarrienetan, Lolik ordezkatzen nau buruan; izotzezko estalkiei heltzean eskuak hozten zaizkio, baina eutsi egiten du...' Eta gorago, gailurra. Alpeetako piramide handiaren tontorrera iritsi zen lehen euskal emakumea zen. Egun batzuk lehenago, Mont Blanc igotzen ere bera izan zen aurrenekoa. Erpin perfektu horretan bizitako goratze eta osotasun sentsazioa beti bera izango zen Loli eta Imanolentzat, eta beti berria, desberdina, hara heltzen zen alpinista bakoitzarentzat. 'Goizeko hamarrak eta laurden, 4.505 metroko altuera, mundua gurea zen egun batean...', idatziko zuen Imanolek itzultzean, une haietako magia gogoratuz".
Bigarren kontakizuna, "L'Aiguille du Plan-eko gandorretik askatzen den El Dent du Requin gendarme erraldoiko eskaladari buruzkoa", EMMOAren webgunean duzue irakurgai.
Pyrenaica-ko emakumeak blogean, bestalde, Vignemale-ko Couloir de Gaube izotz tximinia eta Cervino mendia eskalatzen lehen emakume euskaldunari buruzko informazio eta argazki gehiago dituzue.
Elur faltak eski estazio ugari kinka txarrean jarri ditu, klima larrialdiaren ondorioz. Baina paisaiari eta naturari ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko batzuen logikak hor jarraitzen du, eta goi mendietan musika festibal erraldoi eta garestiak antolatzea da azken... [+]
Gipuzkoako Batzar Nagusietako Kultura Batzordeak, EAJ, PSE eta PPren aldeko botoekin, azaroaren 22ko bilkuran erabaki du Eusko Jaurlaritzari eskatzea azter ditzala “euskal kulturan hain esanguratsuak diren” gurutzeak eta haien inguruko “ohiturak”... [+]
Mendietxe museoak zabaldu ditu ateak, irakurri dugu Berria-n. Eta boteprontoan pentsatu, "hau izango al da EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoa fundazioak ireki nahi zuen museoa?". Ramon Olasagasti kazetariak argitu dizkigu zalantzak: "Alex Txikon alpinistaren... [+]
Iraileko igandeetan ohitura da gure inguruetan Erniora igotzea, Zelatunen dantzan aritzea eta txorizo muturra, edo, jatea. Eguraldi txarrenaz ere ez da jenderik falta izaten. Aurten lagunak goizago abiatu eta ni berandututa, bakarrik nindoan estratan gora, beherantz zetozen... [+]
Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]
Maiatzean Elena Quispe Tincuta (El Alto, La Paz, Bolivia, 1998) eta Cecilia Llusco Alaña (El Alto, La Paz, Bolivia, 1985) txolita eskalatzaileak Hego Euskal Herriko hiriburuetan izan ziren Cholitas dokumentala aurkezten Alboan, Entreculturas eta Oxfam GKEen ekimenez... [+]
Maiatzean beteko dira 100 urte Euskal Mendizale Federazioa (EMF) sortu zela, orduan ere oihartzun handia izan zuen eta Elgetan izan zen ekitaldi batean (1924ko maiatzaren 18an). Mendeurren hau ospatuko du EMFk logikoki, eta izen aproposa ere asmatu diote: Mendiurrena.
Euskal Mendizale Federazioak 100 urte beteko ditu datorren maiatzaren 18an. 1924an sortua, mendeurrenak bide eman digu mendizaletasunak izan duen eboluzioaz eta aurrera begirako erronkez aritzeko. Sekula baino jende gehiago dabil geurean mendian, eta aldatzen ari da hura... [+]
Euskal Herriko Mendi Federazioa sortu zela 100 urte beteko dira maiatzaren 18an, eta urteurrenaren harira hainbat ekimen izango da datozen hilabeteetan. Gailurretan izan gaitun erakusketa ibiltaria da lehenbizikoa, Iruñeko Planetarioan ikusgai dagoena, zeinak biltzen... [+]
2006an, mendi-lasterketen mundua artean berri-berria zela, “apur bat kasualitatez” hasi zen kirol horretan Oihana Azkorbebeitia, eta gaur egun ere arineketan segitzen du. Bide horretan, palmares ikusgarria bildu du, baina berak argi dauka zer ematen dion... [+]
57 film eskainiko dira, horietako bederatzi EAE mailako estreinaldiak. Edurne Pasaban omenduko dute aurten WOP Fundazioa sariarekin. 24.800 euro banatuko dituzte hamabi saritan, sail ofizialean lehiatuko diren lanen artean.
Duela lau urte Islandiako Okjökull eta Suitzako Pizol glaziarren omenez egindako hiletek bezala, frantziar Alpeetan dagoen Alpe D’Huez estazioak hartzen duen Sarenne-ko glaziarrari emandako agurrak larrialdi klimatikoaz ohartarazi nahi ditu herritarrak.
Iratiko eski estazioa, 1968an inauguratua, iraupen eskia egiteko aukera eskaintzen duen Ipar Euskal Herriko bakarra, itxi egingo dute datorren denboraldian, larrialdi klimatikoa dela-eta.
Arabako toki ezezagun bezain ederrean kokaturik, Azazeta errepideko bortu baten izena delako etorriko zaio askori burura, irratian neguan kateak behar direlako bakarrik entzuten dugun toki bakarti horietakoa. Baina Azazeta hori baino gehiago da. Eta orain ezagun egin zaigu... [+]
Aralarko goi mendietako paisaia zoragarrietan paseatzea maite dutenek –udaran larre eta neguan elur– edo mendizerrako basoak zaintzen dituzten abeltzain eta herritarrek, orban zarpail bat ikusiko diote hemendik ez gutxira, Nedgia Navarra SA enpresak gasbide bat... [+]