Lokizko akuiferoaren ustiapena Ega ibaia arriskuan jartzen ari dela salatu dute

  • Jurramendiko Mankomunitateak hamarkadak daramatza ura ateratzen Lokizeko (Nafarroa) akuiferotik, horretarako kontzesiorik izan ez arren. Ebroko Ur Konfederazioa egoera hori legeztatzeko urratsak ematen hasia da, baina horren aurka daude inguruko herritar, elkarte eta erakunde publiko ugari. Izan ere, orain arte egindako ustiakuntzak kalte handia egin dio Ega ibaiari, eta eman nahi duten kontzesioaren arabera bikoiztu egingo da ateratako ur bolumena.


2016ko apirilaren 05an - 15:56
Ebroko Ur Konferderazioaren asmoari alegazioak aurkeztu dizkiote hainbat udal eta taldek, hala nola 840 herritarrek (Arg.: Ega Bizirik).

Hori dela eta, Ebroko Ur Konfederazioaren asmoari alegazioak aurkeztu dizkiote Ega Bizirik eta Sustrai Erakuntza elkarteek, Antzin eta Murietako udalek, eskualdeko 36 taldek eta 840 banakok, Lizarran emandako prentsaurrekoan azaldu dutenez. Zehazki, 840 herritar horiek aurkeztutako alegazio laburtua erabili dute hedabideei banatutako agiriaren oinarritzat. Alegazioaren bertsio osoa Sustrai Erakuntzaren webgunean dago ikusgai.

Adierazi dutenez, Jurramendiko Mankomunitateak zazpi hektometro kubo ur ateratzen ditu urtero Lokizko sistemako putzuetatik, eta behin kontzesioa emanda, bi halako ateratzeko asmoa dute, nahiz eta gaur egungo ustiapenak Ega ibaiari eta eskualdeko sistema hidrologiko osoari kalte nabarmena egiten dion.

Kalte horren frogatzat aipatu dute Ane Zabaleta eta Iñaki Antiguedad  EHUko hidrogeologoek 2015ean argitaratutako ikerlana. Haien esanetan, 1991 eta 1992 urteetan Ega ibaiak urteko egunen %45ean zuen segundoko 500 litrotik beherako emaria; 2011 eta 2012n berriz, portzentaje hori %80koa izan zen. Ikerlariek antzeko bilakabidea neurtu zuten akuiferoan bertan. “Azken urteetan Ega ibaiak emaria nabarmen galdu du Antzin eta Murieta artean, batez ere Jurramendiko Mankomunitateak egindako gehiegizko ur ustiaketagatik”, izan zen ikerlanaren ondorioa.

Emaria gutxitzeak eragina du Ega ibaiaren inguruko herritarren ohiko bizimoduan, azpimarratu dutenez, batez ere udan. Ureztatzeko arazoak nabarmendu behar dira, hain zuzen. Halaber, alegazio aurkezleek adierazi dute akuiferoaren gehiegizko ustiapenak eragotzi egiten duela bai Ega ibaiaren bai hari lotutako ekosistemen –euretako batzuk Natura 2000 Sarearen barrukoak– baldintza ekologikoak egokiak izatea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uraren kudeaketa
ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


2024-02-01 | Jon Torner Zabala
Larrialdi egoera ezarri dute Katalunian bere historiako lehorterik okerrenagatik

Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik... [+]


2024-01-24 | Daniel Hofnung
Klimaren berotzetik harago: Uraren zikloak eta karbonoarenak nola osatzen duten elkar

Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren... [+]


2024-01-23 | Daniel Hofnung
Klimaren narratiban uraren kudeaketa sartu beharraz

Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur... [+]


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


2023-03-13 | Daniel Hofnung
‘Ibai hegalariak’, munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]


Uraren konkista: meatzaritzako multinazionalen kontrako borroka Argentinako Andeetan

Ura baliabide preziatua bada, are gehiago da Hego Amerikako txokorik lehorrenetan dagoen Argentinako Mendoza eskualdean. 2019an herritarren errebolta batek lortu zuen meatzaritzako multinazionalek hango ur apurrak zianuroz ez kutsatzeko lege bat aurrera ateratzea. Baina... [+]


2022-11-10 | ARGIA
Uraren prezioa %5 garestitu du Bizkaiko Ur Partzuergoak

Astelehenean egindako batzarrean uraren tarifa igotzea erabaki zuen Bizkaian uraren kudeaketaren gehiengo daraman entitateak. Batez beste urtean ia hamar euro garestituko zaio faktura herritarrari.


Ura Busturialdean
Emaria itxi ez dadin, hurbiletik kudeatzearen garrantzia

Busturialdeko Ur Partzuergoa desegin eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak hartu du bere gain Busturialdeko urak kudeatzearen ardura, urte hasieran. Erabaki horrekin, ura multinazionalen esku utzi eta pribatizatzeko dagoen arriskuaz ohartarazi dute hainbat talde politikok eta... [+]


Hartzea Lopez Arana
“Frantziako Gobernuak beti behar du barne-etsai bat: orain ‘ekoterroristak’”

Lurzoruan, erreketan eta euri uharretan pilaturiko urak laborantza intentsiboko bakar batzuei bideratzeko makroproiektuak dira méga-bassine edo uraska erraldoiak. Horien kontrako mugimendua indartuz doa Frantziako Estatuan eta iragan asteburuan Sainte-Solines... [+]


Hooverren mende eutsiezina

AEB, 1922ko azaroaren 24a. Hoover Konpromisoa sinatu eta Colorado ibaiaren ibilguan, Arizona eta Nevada estatuen mugan, presa bat eraikitzeko batzordea sortu zen. Hoover presaren obra faraonikoa 1936an amaitu zuten eta XX. mendean zabaldu zen ura kudeatzeko eredu baten hasiera... [+]


Eguneraketa berriak daude