Lokizko akuiferoan bi ur putzu berri egiteko obrak salatuko dituzte Arartekoaren aurrean

  • Ega Bizirik elkarteak eta Sustrai Erakuntza fundazioak iragarri dute Nafarroako Arartekoan salaketa ipiniko dutela Egaibar bailaran, Lokizko akuiferotik ura ateratzeko Jurramendiko Mankomunitatea egiten ari den bi putzuen obrak direla eta. Ur erauzketak dagoneko eragiten duen kalte ekologikoa areagotzeaz gain, lanak irregularki egiten ari direla adierazi dute.


2016ko azaroaren 09an - 11:08
Mendazan egiten ari diren putzuen aurkako protesta (Arg.: Ega Bizirik)

Bi elkarteetako kideek prentsaurrekoan esan dutenez, Lokizko akuiferoak eta Ega ibaiak osatutako sistematik ura ateratzeak hainbat arazo sortzen ditu, batez ere urtaro lehorrenetan. Egiten ari diren putzuak amaitutakoan erauzketa bikoiztu egingo da, eta kalte ekologikoa oso handia litzateke, Ega Biziriken eta Sustrai Erakuntzaren esanetan.

Tramitazio irregularraz kexu

Proiektu osoa modu irregularrean egiten ari dela salatu dute, halaber. Izan ere, azken hiru hamarkadetan Jurramendiko Mankomunitateak egin dituen eta etorkizunean egin nahi dituen ur erauzketek Ebroko Ur Konfederazioaren baimenik ez dutela azpimarratu dute. Konfederazioak joan den martxoan ireki zuen erauzketa horiek legeztatzeko helburua duen espedientea, eta beraz oraindik burutu gabe dago, esan dutenez.

Irekitzen ari diren bi putzu berrien obrak Ebroko Ur Konfederazioari jakinarazi gabe hasi zirela gehitu dute, lanen proiektuak horretara behartu arren, eta Nafarroako Ingurumen Sailak ez diola obren berri eman Mendazako Udalari (bertan egiten ari dira obrak).

Bestalde, Antzin eta Murietako udalek eta Sustrai Erakuntzak berak proiektu osoaren aurkako helegitea jarrita dutela gogorarazi dute. Espainiako Auzitegi Gorenak eman behar du horri buruzko epaia. “Inguruan ura ateratzeko aukerak guztiz baldintza ditzakeen erabaki judizial baten zain gaude, beraz”.   

“Baimenaren zain egon gabe abiatzen den azpiegitura proiektua bat da hau”, salatu dute halaber Ega Bizirik eta Sustrai Erakuntzak, “era horretan, Ebroko Ur Konfederazioa behartzen da kontzesioa a posteriori baimentzera, egindako inbertsioa gal ez dadin”.

Diru publikoaren erabilera okerra ote dagoen ikertzeko eskatu dute

Aipatutako irregulartasunengatik Arartekoan salaketa ipiniko dutela iragarri dute bi taldeetako ordezkariek: “Ebroko Ur Konfederazioaren, Jurramendiko Mankomunitatearen eta Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna argitu dadila nahi dugu”. Tramitazio irregularra ez ezik, uste dute diru publikoaren erabilera okerra egon litekeela, behar bezalako baimenik gabeko lan bat finantzatzeagatik. Hori dela-eta, adierazi dute euren ustez Arartekoak gaiaren berri eman beharko liokeela Nafarroako Kontuen Ganberari.

Azkenik, Lokiz-Ega sistemari buruzko ikerketa egin dadila eskatu dute, eta gogorarazi dute Nafarroako Gobernuak bere programan duen ekintzetako bat izanagatik azterketa hori egin gabe hasi direla putzuak irekitzeko lanak. Bi elkarteek funtsezkotzat jo dute ibaiaren emari ekologikoa mantentzeko ahalegina egitea, besteak beste ureztaketari lotutako eskualdeko ohitura tradizionalek iraun dezaten. Natura 2000 Sarean Ega ibaia Garrantzizko Lekutzat sailkatuta dagoela gaineratu dute.       


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Uraren kudeaketa
Europako datu zentro handienetakoa Araban: zein dago proiektuaren atzean?

Ribabellosan 300 megawatioko gaitasuna duen eskala handiko datu zentroa eraikitzen ari da Merlin Propertiers enpresa madrildarra. Milaka milioi euro ari da gastatzen Iberiar Penintsula osoan, ustez puntako teknologia “jasangarria” duten baina elektro-intentsiboak... [+]


2024-11-18 | Estitxu Eizagirre
EAEn 1.557 zabortegi daude eta erabiltzen ez direnak zigilatu ezean, ura kutsatzen jarraituko dute

Legearen arabera, erabiltzen ez diren zabortegi guztiek itxita eta zigilatuta egon beharko lukete 2008tik. Ekologistak Martxan taldea Eusko Legebiltzarrean izan da legea bete dadila eskatzeko: azaroaren 12an Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren batzordean... [+]


Harreman toxikoez

Harreman bertikal eta asimetrikoen adibideak asko dira, eta beti ez zaigu rol bera egokitzen. Horrela, zenbaitetan, batzuek erabakitzen dute eta erabakitakoa gauza dadin lan egingo dute; gainontzekoen funtzioa da “goian” hartutako erabakiak gauzatzea edota onartzea... [+]


ChatGPT-k hau ere badaki: datu zentroek milioika litro ur lapurtuko digute

Adimen artifiziala denen eskueran jartzearekin, multinazional teknologikoek cloud datu zentro erraldoiak eraikitzeko planak ugaritu dituzte. Ekipamendu informatikoz betetako mega-fabrikon aztarna ekologikoa ikaragarria da: elektrizitateaz gain, milioika litro ur behar dute euren... [+]


2024-02-01 | Jon Torner Zabala
Larrialdi egoera ezarri dute Katalunian bere historiako lehorterik okerrenagatik

Ter eta Llobregat ibaietako ura heltzen den zonaldeetan ezarri du Generalitateak larrialdi-egoera. Lehortea bereziki gogorra da Bartzelonako eskualdean, Gironako eremu zabaletan eta Costa Bravan: urtegietako ur-maila edukieraren %15,8an dago, alerta gorena ezartzen den mailatik... [+]


2024-01-24 | Daniel Hofnung
Klimaren berotzetik harago: Uraren zikloak eta karbonoarenak nola osatzen duten elkar

Klimaren arazoa gero eta kezkagarriagoa ari da bihurtzen: uda gero eta beroagoak, lehorteak eskualde askotan, kalte materialak eta giza galerak eragiten dituzten fenomeno meteorologiko bortitzak… Arazoaz eman ohi den azalpen bakarra izaten da "klimaren... [+]


2024-01-23 | Daniel Hofnung
Klimaren narratiban uraren kudeaketa sartu beharraz

Urarena da Lurra planetak bizi dituen krisi nagusietakoa. Zehatzago esateko, ur gezaren krisia. Batean alarma pizten du lehorteak eta biharamunean uholdeak, eta bata bestearen gainean pilatuz doaz gizateriaren biziraupena arriskuan jartzen duten ondorioak. Landa eremuak gaur... [+]


2023-07-18 | Ilargi Manzanares
Ipar Euskal Herriko hondartzetako dutxak itxiko dituzte, ur kontsumoa murrizteko

Euskal Hirigune Elkargoko kontseiluak proposatutako Idorte Planaren neurrietako bat da. Neurriaren lehentasunaren eta osasun-ondorioen inguruko kezkak areagotu dira.


Sainte Soline: erailtzeko prest lur-munto batengatik

Sainte-Solineko uraska inguruko gertakari lazgarriek galdera bat planteatzen dute: nola da posible 200 pertsona baino gehiago zauritzea (bi aldeetan) eta horietatik bik (manifestarien artekoetatik) hil ala biziko larrialdian jarraitzea zergatik eta segurtatzeagatik zulo bat... [+]


2023-03-13 | Daniel Hofnung
‘Ibai hegalariak’, munduko klimaren protagonista funtsezko horiek

Klimaren hondamendiari ihes egitekotan, ez da aski izango atmosferan murriztea negutegi eragineko gas kontzentrazioak. Beharrezkoa izango da oihanak eta lurzoruak zaintzea ere, ez ditzaten hondatu deforestazioak eta nekazaritza intentsiboak; zeren eta uraren zikloa ere oso... [+]


Uraren konkista: meatzaritzako multinazionalen kontrako borroka Argentinako Andeetan

Ura baliabide preziatua bada, are gehiago da Hego Amerikako txokorik lehorrenetan dagoen Argentinako Mendoza eskualdean. 2019an herritarren errebolta batek lortu zuen meatzaritzako multinazionalek hango ur apurrak zianuroz ez kutsatzeko lege bat aurrera ateratzea. Baina... [+]


Eguneraketa berriak daude