“Lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea” exijitu dute Donostiako Birundako kideek

  • Joan den asteko kaleratze "ilegala" salatzeko, manifestaziora deitu dute ostiral arratsalderako.


2025eko martxoaren 26an - 10:03
Birunda gunearen kanpoaldean bildu ziren herritar ugari ostegunean, elkarretaratze batean. Birunda
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Martxoaren 19an, Donostiako Parte Zaharreko Abuztuak 31 kaleko Birunda gune autogestionatuan kaleratzea gauzatu zuten: ustez, berriki lokalaren jabetza eskuratu dutenek sarrailagileak bidali zituzten; Ertzaintzak babestuta, leihotik sartu eta lokaleko sarraila aldatu zuten. Operazioa “ilegala” izan zela salatu zuten egunean bertan Birundako kideek, euren aldeko epai bat eskuratu dutelako duela gutxi. Horregatik, hain zuzen ere, manifestaziora deitu dute ostiral honetarako (hilak 28), 18:30ean, Bulebarretik abiatuta.

Manifestaziora begira, joan den astean gertatutakoa salatzeko ohar bat helarazi dute Birundako kideek: "Duela hilabeteak, sententzia bat jaso genuen Gipuzkoako Auzitegitik. Bertan, Donostiako 2. Instrukzio Epaitegiak ezarritako usurpazio delitutik absolbitzen gintuen; espazioa modu legalean erabiltzen ari gara, beraz. Orain, espaziorako eta barruan dugun material guztirako sarbidea ukatzen zaigu". Horregatik, "lokala eta bertako eragile guztien materiala itzultzea" exijitu dute.

Kaleratzearen ondorioz, Birunda erabiltzen zuten pertsona eta eragileen "jarduera guztia gelditu" egin dela deitoratu dute: "Erabil genezakeen auzoko espazio bakarretik umezurtz geratu gara". Horregatik, "legez kanpoko hustearen arduradunak" seinalatu dituzte; zehazki, lokalaren jabea, sarraila aldatu zuen sarrailagintza enpresa eta operazioan parte hartu zuten ertzainen arduradunak. Era berean, salatu dute "Donostiako Udala, hasieratik, kaleratzea gerta zedin presioa egiten" aritu dela: "Agerian utzi du turistifikazio eta gentifrikazioaren aldeko apustua egiten duela, herritarren arnasguneak suntsituta eta herritarrak Parte Zaharretik kanporatuta".

Sarrailagile bat, Birundara leihotik sartzen, Ertzaintzak babestuta. Birunda
Urte eta erdi

2023ko urrian ireki zuten Birunda gune autogestionatua, Donostiako mugimendu autonomoetan ibilitako hainbat lagunek okupatu eta txukundu ostean. Lehendik jatetxe bat izan zen, baina jabeak zituen zorrak zirela eta –hainbat lokal zituen enpresaria zen jabea–, hutsik eta egoera txarrean zegoen. Zazpi printzipio politiko argirekin ireki zuten gunea: transfeminismoa, antikapitalismoa, antiautoritarismoa, antiespezismoa, antifaxismoa, antirrazismoa eta internazionalismoa.

Urte eta erdi honetan, askotariko kultur jarduerak antolatzen aritu dira, eta antolaketa politikorako eta erresistentziarako gunea ere izan da: "Espazioak auzoko hainbat ekimen eta erakunde hartu ditu. Auzoari ematen zaion erabilera turistiko eta aisialdikoarekin kontrastean, Birunda alternatiba bat da eta izan da auzotik eta auzokoentzat espazio bat izateko. Bilera, antolakuntza, zinema, antzerkia, musika, bertso eskola, abesbatza, euskara klaseak izan dira eta beti egon da zabalik behar zuen edozein ekimen eta talderentzat", nabarmendu dute kideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


Burlatako gaztetxearen aldeko protesta amaitutzat eman dute Gazte Asanbladako kideek

Protestak 24 ordu bete dituenean, suhiltzaileak bertaratu dira udaletxera eta kateak moztu dizkiete bi gazteei. Bi kateatuek gaua bertan igarotzea "udaletxearen hautua" izan dela adierazi du Gazte Asanbladak, eta udalaren ordezkariek "ekintza deslegitimatzeko eta bi... [+]


Burlatako udaletxean kateatuta igaro dute gaua bi gaztek, gaztetxearen desalojoaren aurka

EH Bildu agintean dagoen udalak gaztetxearen etorkizuna ziurtatzeko aterabide bat adosteari "uko" egin diola salatu du Burlatako Gazte Asanbladak. Beste hainbat gaztek udaletxe kanpoan kanpatu dute, eta goizean zehar bertara hurbiltzeko dei egin dute.


2025-03-11 | Gedar
Burlatako eta Errekaldeko gaztetxeen defentsan, indarrak batzera deitzen ari dira

Iruñerrian bat egin dute hainbat Gazte Asanbladak, Burlatako Gaztetxearen alde. Etxarriren desalojoa gelditzera deitzeko, bestalde, manifestazio bat antolatu dute Bilbon hilaren 28rako.


'Gaztetxeak Bertsotan'
“Gazteon ahots kritikoa entzunarazi nahi dugu, txapelketaren formak determinatu gabe”

Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-21 | Hala Bedi
Ekaitz Samaniego (All In Da Haus): “Hemen irabazle bakarrak preso politikoak dira”

Joan dira All In Da Hauseko hiru final aurrekoak. Oñati, Gernika eta Hendaiako Gaztetxeetaraino iritsi da freestyle txapelketaren bederatzigarren edizioa. Orain arte egindako bide honen balorazio positiboa egiten dute antolatzaileek, "Euskal Herriko txoko hauetan,... [+]


2024-12-20 | Hala Bedi
Okupazioaren aurkako neurri berriari ezetz esan diote Gasteizen, hainbat gaztetxek eta kolektibok deitutako elkarretaratzean

Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri... [+]


2024-12-09 | Gedar
Asteburuan zehar, ehunka lagun hurbildu dira Durangoko gaztetxe berrira

 Kaletik Gaztetxera asanbladak ostiralean jakinarazi zuen lehengo Correos birjabetu duela, Gaztetxe bilakatzeko. Hainbat ekimen antolatu dituzte bertan azken egunetan, eta jende andana bertaratu da.


2024-11-06 | Julene Flamarique
Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideen aurkako karguak kendu ditu Fiskaltzak

Bertan behera geratu da Barakaldoko epaitegian egingo zen Sastraka Gaztetxeko bederatzi kideren aurkako epaiketaren ahozko saioa. Akusatuen defentsak egozten zaien okupazio delitu arinaren preskripzioa planteatu du, eta Fiskaltzak karguak erretiratu ditu.


Gasteizko Auzolana pilotaleku okupatuaren “Inaugurazioa 2.0” ospatuko dute urtebeteko itxialdiaren ostean

Urtebetez egon da Gasteizko Alde Zaharreko frontoi okupatua itxita, 2023an kazkabar ekaitz batek teilatua apurtu ostean. Pozik daude pilotalekua kudeatzen duen Txapa Ahotsa asanbladako kideak, konponketa prozesuak erakutsi dielako pilotalekua “espazio garrantzitsua”... [+]


Herri Labanderia ireki dute Gasteizko Alde Zaharrean, udalak abandonatutako espazioan

Dutxa Etxea zena 2013an itxi zuten Javier Marotoren alkatetza garaian, “integrazio arazo bat” zela argudiatuta. Uztailaren 22an auzoko zenbait eragile eta bizilagun Alde Zaharreko lokalean sartu ziren Herri Labanderia izeneko garbitegia martxan jartzeko. Udaltzaingoa... [+]


2024-07-11 | Uriola.eus
Gentrifikazioaren aurka, pisu turistiko bat okupatu dute Bilbon

Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.


Eguneraketa berriak daude