Loiolako herri harresian atxilotutakoei laguntzeko bertso saioa ostiralean Azpeitiko Gaztetxean

  • Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarraren eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarraren kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiten laguntzeko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. Aitor Bizkarra, Aitor Salegi eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan, eta afarirako txartelak Urola Expres eta Orkatz tabernetan izango dira eskuragarri.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko urtarrilaren 30ean - 09:13
Bertso afariaren kartela.

Loiolako herri harresian atxilotu zituzten Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari elkartasuna adierazteko eta haien kontrako epaiketak eta prozesuak eragin dituen gastuei aurre egiteko bertso saioa izango da ostiralean, Azpeitiko Gaztetxean. 'Loiolakoak libre. Elkartasunetik konpromisora' izenburupean egingo den saioan Aitor Bizkarra, Aitor Salegi eta Nerea Ibarzabal ariko dira kantuan, eta afarirako txartelak Urola Expres eta Orkatz tabernetan izango dira eskuragarri. Landunek 10 euro ordaindu beharko dute sarrera, eta, gainerakoek, 8 euro.

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, Orbegozok eta Hach Embarekek agerraldia egin zuten joan den abenduan Loiolan, beraien kontrako epaiketa "salatzeko" eta prozesuak eragindako "gastuei aurre egiteko laguntza eta elkartasuna eskatzeko". 25.000 euroko gastuari aurre egiten laguntzeko kontu korronte zenbaki bat ere zabalduta dute: ES 65 3035 0006 84 0060022507.

Albiste hau Uztarriak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: AskeGunea Loiola
2018-07-25 | ARGIA
Elkartasun ekintzekin, Loiolako herri harresiagatik zigortutako bi kideen isuna ordaintzea lortu dute

Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik jarritako zigorra ordaintzea lortu dutela informatu du Eleak-Libre mugimenduak. Esteban Orbegozo azpeitiarrari eta Beñat Hach Embarek ormaiztegiarrari 23.663 euroko isuna jarri zieten eta herriz herri egindako ekimenen bidez... [+]


Loiolako mendekua

Euskal gazteriaren aurkako Espainiako Estatuaren errepresioaren erdian, 2014ko irailaren 22an, Loiolako Basilikaren eskalinatan Herri Harresia egin genuen, epaiketara aurkeztu ez ziren bost euskal gazteak babesteko asmoz. Bertan izan ziren, beste ehunka herritarren moduan,... [+]


2017-12-18 | Topatu.eus
29.300 euroko isun eta gastuei aurre egin beharko diete Loiolako harresian atxilotu zituzten bi gazteek

Esteban Orbegozo eta Beñat Hach Embarek zigortzea erabaki du Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, ertzain bat zauritu izana leporatuta. Dirua biltzeko hainbat ekimen antolatuko dituzte.

 


2017-01-26 | ARGIA | Axier Lopez
Herritarren babesa jaso dute Loiolako Herri Harresian parte hartzeagatik epaitutako lagunek

Eleak mugimenduak eta Libre dinamikak deituta, ostegunean Donostian epaitzen hasi diren bi lagunei babesa adierazi diete hainbat herritarrek auzitegiaren atarian.


2017-01-18 | Topatu.eus
Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi lagun epaituko dituzte urtarrilaren 26an

Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.


2014-10-31 | ARGIA
Loiolako AskeGunean atxilotutako bost gazteak aske

Irailaren 21ean atxilotu zituen Ertzaintzak, 28 euskal gazteren aurkako epaiketara agertu ez eta Auzitegi Nazionalak beren aurka eman zuen atxilotze agindua betez. Angela Murillo epaileak adierazi du ez dutela kartzelan jarraitu beharko epaiketa amaitu arte. Jazint Ramirez,... [+]


Loiolako AskeGunea
Inori obeditu gabe, garatuz doa desobedientzia

400 bat pertsonako herri harresi koloretsuak babestu berri ditu bost gazte Loiolako basilikaren aurrean. Espainiako Auzitegi Nazionalak hauek atxilotzeko agindua emana zuen goiz hartan bertan, orotara 28 gazteren aurka abiatutako epaiketa arbuiatu eta Madrilera joateari uko... [+]


2014-09-24 | Axier Lopez
Loiolako Askegunearen erresistentzia iruditan

Arratseko 7ak aldera Ertzaintza Loiolako Askegunera zetorrela abisatzeko alarma jo zuenetik, hiru ordu beranduago "gaur guk irabazi dugu" oihuen artean amaitu zen asanbladara arte egindako argazkiak.


Ertzaintzak atxilotuta eraman ditu Herri Harresian babestutako bost auzipetuak

28 gazteren epaiketari erantzunez, desobedientzia ekintza burutu dute ehunka pertsonak igandetik astelehen arratsera Loiolako basilikaren aurrean. Tartean babestu dira astelehen goizean Madrilgo epaiketara aurkeztu ez diren bost auzipetu. Haiek atxilotzeko Angela Murillo... [+]


Eguneraketa berriak daude