Paso a Paso errehabilitazio zentroan bizitako lan baldintza txarrak salatu ditu Amaia Agirre logopedak.
Lanean ez duenez arazorik izan nahi, asmatutako izen bat jartzea eskatu du Amaia Agirre logopedak. Kontatu duenez, Osasunbidean solik hamasei logopeda inguru daude haurrak eta helduak artatzeko: “Horrek ageria uzten du ez diotela garrantzirik ematen logopediari; hala ere, aldatzen ari da”. Horren ondorioz, batzuetan aukera bakarra pribatura jotzea izaten dela dio: “Logopedia luxua bilakatzen ari da”. Hortaz, logopeda askok pribatuan lan egin behar izaten dute.
Agirrek ikasketak amaitu zituenean Paso a Paso errehabilitazio zentroan lanean hasi zen 2019. urtean. Zentroko nagusiek gehiegikeriaz jokatu zutela salatu du: “Gazteak ginenez horretaz baliatzen ziren gure eskubideak urratzeko”. Duela bi urte lana utzi zuen “oso zorrotzak”, “autoritarioak” eta “tiranoak” zirelako: “Oso langile onak eta oso profesionalak ginen, eta dena eman arren inoiz ez zen beraiek nahi zutena bezainbeste”.
Esate baterako, hilabetero erabiltzaileen eboluzioaren inguruan mintzatzeko elkartu, eta helburuak aztertzen zituzten: “Beraientzat zen uzta kilotan jasotzea bezala, baina ez da hain erraza. Helburuak lortzeko tresnak izan arren, beti ez dira lortzen”. Agirrek uste du erabiltzaileentzat “onuragarria” dela denak elkartzea; hala ere, beste modu batean landu beharko litzatekeela uste du.
"Lana oso polita da, eta egia da prekarioa dela, baina zentro batzuetan baldintza onak daude"
Zorroztasunaz gain, 30 opor egun baino ez zituzten, eta langileek horietatik hamabost egun aukeratzen zituzten: “Niri beti ostiraletan jartzen zidaten jai, opor naturalak zirenez, larunbata eta igandea jai egun bezala hartzen zirelako, eta horrela, hiru egun kentzen zizkidatelako”.
Agenda begiratzeko aplikazio bat ere bazuten, baina orduak eta pazienteak “etengabe” aldatzen zizkieten abisatu gabe: “Etengabe sartzen nintzen aplikazioan askotan aldatzen zigutelako ordutegia; hori manipulatzeko beste modu bat zen, ezin genuelako lanetik deskonektatu”.
Horrez gain, soldata oso baxua zela salatu du: “Kalkulua egin nuen eta ordu bakoitzeko 6 euro irabazten nituen”. Zorroztasunak, soldata baxuak eta nagusien gehiegikeriak ondorio psikologikoak eragin zizkien: “Estres handia neukan, eta gutxigatik ez nuen antsietatea izan”. Gaineratu du lankide guztiei eragiten ziela lan egoera txarrak: “Lankide askok estresa eta antsietatea zeukaten, eta denak joaten ginen psikologora”.
Jarrera autoritarioa izan arren, langileen konfiantza lortzeko hasieran jatorrak izaten zirela kontatu du: “Lortzen zutena zen gauza pertsonalak kontatzea, gero gure kontra erabiltzeko; adibidez, ea hipotekarik edo bikotekiderik genuen jakin nahi zuten”.
Orokorrean, langileen jarrera nagusien aurrean “pasiboa” zela uste du: “Esaten zigutena betetzen genuen”. Mugak jartzea “zaila” zen arren, Agirre zen nagusiei mugak jartzen zizkien bakarra: “Horren ondorioz, zigortzen ninduten ordu okerragoak jartzen edo gaizki hitz egiten”.
Lan baldintza txarren ondorioz, hamazazpi hilabeteko eszedentzia bat eskatu zuen, eta ez ziotenez eman, enpresatik alde egin zuen. LAB sindikatuarengana jo zuen laguntza eske: “Kitatzea gaizki eman zidatenez salaketa jarri, eta arrazoia eman zidaten”. Kontent da lana utzi zuelako.
Paso a paso zentroko esperientzia txarra izan arren, zentro onak badirela nabarmendu du: “Lana oso polita da, eta egia da prekarioa dela, baina zentro batzuetan baldintza onak daude”.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako trans pertsonei zuzendutako protokolo asistentziala eguneratzea da helburua. Lehen Mailako Arretako Taldeak (LMAT), trans pertsonentzako Lehen Mailako Arretako Zerbitzu berriak (tLMAZ) eta Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean dagoen Genero... [+]
Jaurlaritzak ziurtatu du itxaron-zerrendak bi hilabetetik behera jaitsi direla azken hiruhilekoan. Manu Lezertua EAEko arartekoak, berriz, beste datu bat nabarmendu du herritarren kexei buruzko urteko txostenean: Osakidetzari dagozkion kexak %70 igo dira, eta batez ere... [+]
Antidepresiboen kontsumoa aztertuta, Euskal Autonomia Erkidegoan COVID-19aren pandemiak sintoma depresiboen intzidentzia handitu zuela ondorioztatu du ikerketa batek. Halaber, azterlanak nabarmendu du herritarren osasun mentala arazo fisikoekin batera artatzearen garrantzia, bai... [+]
Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.
EAEn BAMEa (famili medikuen formazioa) lau urtetik hiru urtetara jaistea eskatu du Jaurlaritzak. Osakidetzaren "larritasunaren" erantzukizuna Ministerioari bota dio Jaurlaritzako Osasun sailburu Alberto Martinezek: "Ez digute egiten uzten, eta haiek ez dute ezer... [+]
Sare sozialen kontra hitz egitea ondo dago, beno, nire inguruan ondo ikusia bezala dago sare sozialek dakartzaten kalteez eta txarkeriez aritzea; progre gelditzen da bat horrela jardunda, baina gaur alde hitz egin nahi dut. Ez ni optimista digitala nauzuelako, baizik eta sare... [+]
Berrogei urte dira Euskal Herrian autismoaren inguruko lehen azterketak eta zerbitzuak hasi zirela. Urte hauetan asko aldatu da autismoaz dakiguna. Uste baino heterogeneoagoa da. Uste baino ohikoagoa. Normalagoa.
Itxaron zerrendak gutxitzeko Osasunbideak hartutako estrategiak gaitzetsi ditu Plataformak
Endometriosiaren Nazioarteko Eguna izan zen, martxoak 14a. AINTZANE CUADRA MARIGORTAri (Amurrio, 1995) gaixotasun hori diagnostikatu zioten urtarrilean, lehen sintomak duela lau urte nabaritzen hasi zen arren. Gaitz horri ikusgarritasuna ematearen beharraz mintzatu da.
La bajona kolektibo kide Heiko Elbirak salatu du psikiatriak zisheteroarautik aldentzen diren erotikak kontrolatu nahi dituela.
Barakaldoko ospitaleko larrialdi zerbitzuan sufritzen ari diren "saturazioa larria" dela ohartarazi du sindikatuak. Pazienteak korridoreetan artatu dituztela eta krisia kudeatzeko "behar adina langile" ez dagoela salatu du. Errealitate horren aurrean... [+]
Astelehenean abiatu da sindikatuak deitutako greba eta apirilaren 6 arte luzatuko da. Lan-gainkarga salatu eta baldintzak hobetzeko eskatu dute, baita mediku egoiliarrei karrera profesionala aitortzea ere.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]