Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

  • Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea baldin bada.

Aniztasunen inguruan hitz egiten dugunean, gorputz aniztasuna da ahaztuenetakoa, dio behatokiak. Irudian, "Cerdita" filmeko fotograma.

2023ko azaroaren 22an - 01:39
Azken eguneraketa: 06:38
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Fikziozko pelikula eta telesail espainiarretako 1.721 pertsonaia aztertu ditu Ikus-entzunezkoetako Aniztasunaren Espainiako Behatokiak, eta horietatik 57 baino ez dira gizenak. Ondorio garbia atera du behatokiak: fikzio espainiarrak ez du inolaz ere gizartean dagoen gorputz aniztasuna islatzen. Are, aniztasunen inguruan hitz egiten dugunean, gorputz aniztasuna da ahaztuenetakoa, dio behatokiak.

Portzentajeetatik harago, gorputz horien errepresentazioari ere garrantzia ematen dio behatokiak: zein rol eta estereotipo behinbetikotzen diren, edota zein ate ireki. Kasu honetan, pertsonaia gizenak agertzen direnean, sarri euren gizentasuna dute trama nagusi: "Pantailan emakume lodiak agertzen direnean, anomalia gisa aurkeztu ohi da eta beren tramaren zati ezinbesteko bihurtzen da, edo presio eta komentarioen biktima direlako, edo ahalduntze trama bat bizi dutelako", adierazi dute behatokiko kideek El Salton.

"Gorputz gizenak umoretik, patetismotik edo anomaliatik baino irakurtzen ez dituzten klixe kaltegarri hauek amaitzea beharrezkoa da"

"Elikatzen den ideia da pertsona gizen batek ezin duela pantailan existitu, bere pisuari erreferentziarik egin gabe. Gainera, dietaren kultura problematizatzea eta feminitatearen eta argaltasunaren aginduekin duen lotura azaltzea litzateke interesgarriena, baina maiz dietak aipatzen dira gizen dagoenaz barre egiteko mekanismo gisa, edo nork bere mugak gainditzeko erronka moduan".

"Fikzioa lodifoboa da, gizartea ere hala delako"

"Gorputz gizenak umoretik, patetismotik edo anomaliatik baino irakurtzen ez dituzten klixe kaltegarri hauek amaitzea beharrezkoa da. Fikzioa lodifoboa da, gizartea ere hala delako, baina fikzioak gizartearentzako erreferente izan beharko luke eta idealizazioaren kontzeptuaren inguruan gogoeta egin behar luke, zergatik eta zeintzuek sortzen duten idealtzat hartzen duguna. Fikzioa, azken finean, ezinbestekoa da gure sozializazioan eta gure hezkuntza sentimentalean".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gorputza
Gorputz hotsak
“Garrantzitsua da Down sindromedunok oholtzan ikustea”

Gazteagotan baino lotsa handiagoa dauka, baina horrek ez dio saltsa askotan ibiltzeko gogoa kentzen Leire Zabalza Santestebani (Iruñea, 1990). Beste gauza askoren artean,  Motxila 21 musika taldeko kidea da. Nabarmendu du musika gauza asko aldarrikatzeko bide izan... [+]


Haur miopeen gorakada handia, kezka iturri: “Kanpoan jolastea oso inportantea da”

Miopia gero eta gehiago eta gero eta lehenago ari da garatzen, eta horren arriskua da dioptriak gehitzen joatea eta helduaroan begiari lotutako hainbat gaitz izateko aukerak dezente handitzea. “Eguzki-argia jasotzea inportantea da, eta denbora asko ez igarotzea oso gertu... [+]


Gorputz hotsak
“Mina albo batera utzi nahi dugu, kapitalismoarentzat ez delako errentagarria”

Istorioetan murgildu eta munduak eraikitzea gustuko du Iosune de Goñi García argazkilari, idazle eta itzultzaileak (Burlata, Nafarroa, 1993). Zaurietatik, gorputzetik eta minetik sortzen du askotan. Desgaitua eta gaixo kronikoa da, eta artea erabiltzen du... [+]


2025-02-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Etxeko komuna

Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


“Yoga onkologikoa xamurtasunean eta errespetuan oinarritzen da”

Prozesu onkologikoetarako tresnak lantzen ditu Paula Barrio yoga onkologikoko irakasleak: “Gorputzarekin eta lesionatutako zonaldearekin konektatzen dugu”.


“Menopausia patologizatu beharrean, etapa baten parte gisa bizi behar dugu”

Sexologian eta zoru pelbikoan aditua den Juncal Alzugaray Zurimendi fisioak zenbait gako eman ditu klimaterioa eta menopausia hobeto ulertzeko.


Gorputz hotsak
“Bidea moztu da eta hutsune batean gaude”

Igeriketa, patinetean ibiltzea eta irakurtzea gustuko ditu Leire Manzanares Etxeberriak (Donostia, 2005). Garapenaren nahasmendua dauka eta Zereginak Ikasteko Gelan (ZIG) dago. Gurasoekin batera informazioa bilatzen aritu da ikasten jarraitzeko aukerak aztertzeko, baina oztopoz... [+]


2024-11-05 | Estitxu Eizagirre
Garbiñe Larrea "Kosmetikoak sendabelarrekin" liburuaren egilea:
“Kosmetiko industrialak gure sistema hormonala hackeatzen ari dira eta horren aurrean baliabideak eman nahi izan ditut”

Garbiñe Larreak Kosmetikoak sendabelarrekin liburua aurkeztu du azaroaren 7an Donostian. Azala, ilea eta gorputzeko hainbat atal garbitzeko eta zaintzeko behar ditugun produktuak guk geuk egiteko argibide eta informazio osoa ematen du liburuak. Auzi hau ez da azalekoa,... [+]


Gorputz hotsak
“Harrotasunaren eta lotsaren arteko gatazkan bizi naiz”

Artea eta zientzia elkarrengandik oso urrun egon daitezkeela dirudien arren, biak gustuko ditu Maider Mimi (Maider Triviño) zientzialari eta artistak (Aretxabaleta, Gipuzkoa, 1997). Ikerkuntzan, antzerkian, musikan, bakarrizketetan, poesian eta beste gauza askotan dabil... [+]


Gorputz hotsak
“Batzuetan beldurra ematen du zer datorren galdetzeak”

Xumea, alaia eta energia handikoa da Olga Garate (Iruñea, 1964). Bizikletan ibiltzea dauka pasio eta familia da bere lehentasuna. Erizain laguntzailea da, eta lana “izugarri” gustuko duen arren, behin betiko lanerako ezintasuna eman diote, minbizi kronikoa... [+]


Gorputz hotsak
“Lehen, itsuak etxean gorderik zituzten”

Sortzez Hazparnekoak (Lapurdi) ez badira ere, berrogei urte baino gehiago daramatzate Étienne Arburua haltsuarrak eta Cathy Arrotcarena hoztarrak Hazparnen bizitzen, eta urteak dira elkar ezagutzen dutela. Itsuak dira biak, eta larunbatero Angelura (Lapurdi) joaten dira... [+]


Eguneraketa berriak daude