Liztor asiarraren kontrako kanpaina abiatu da Hernanitik

  • Hernaniko Udalaren bultzadaz, Donostia inguruko udal sorta batean (Buruntzaldean eta Oarsoaldekoetan) gure erlategiak suntsitzen ari den Vespa Velutina liztor asiarra kontrolatzeko kanpainari ekingo zaio berehala. Atzo prentsaurrean Hernaniko ordezkariek, alkatea buru, eta Gipuzkoako Erlezain elkartekoek aurkeztutakoak zehaztasunez bildu ditu Hernaniko Kronika egunkariak: "Liztor asiatikoaren kabi primarioak kentzeko kanpaina".


2013ko apirilaren 11n - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Vespa Velutina liztor asiarra (argazkia: BlueGingko).

«Liztor asiatikoaren erreginak orain ari dira habia primarioak egiten eta orain da garaia suntsitzeko. Habia bakoitzetik 200 erregina aterako lirateke eta horregatik, as­koz eraginkorragoa da orain», azaldu zuen atzo prentsaurrean Luis Intxaus­pe alkateak.

Marijo Garcia Hernaniko Ba­bes Zibileko teknikariak azal­du zuen, habia primario horiek oso txikiak direla, etxe inguruetan egoten direla eta edozeinek suntsitu ditzazkeela. Horregatik, udaberriko aukera hori baliatzeko, Buruntzalde eta Oarsoaldeko udal batzuek kanpaina berezia egingo dute beren herritarren artean.

Herritarrak behar bezala in­for­matzeko, diptikoak ba­na­tuko dituzte etxez etxe. Kanpaina martxan duten udal guztiak kontuan hartuta, 29.000 diptiko banatuko di­ra; horietatik 8.000 Herna­nin. Kartelak ere jarriko dituzte umeak ibiltzen diren gu­neetan.

Horrez gain, hitzaldiak antolatu dituzte gaia jendartean ezagutarazteko. Hernaniko Udalak bere aldetik 9 tranpa berezi ere jarriko ditu, udaberriko erregina gazteotatik ahalik eta gehien harrapatzeko, erlezain bakoitzak bere kofoinen inguruan egiten duen gisan.

Vespa Velutinak udan bigarren habia handiagoa egiten du, telebista eta bideoz ikusirik herritarrek on ezagutzen duten hori. Orduan hasiko da kanpainaren bigarren fasea.

Udan liztorrarentzako protokoloarekin jarraituko da herri guztiotan: aurkitutako habiaren parte eman udalari, ahal badute suhiltzaileek kendu, horiek ezinean Diputazioak dauzkan basozainek kendu, eta azken aukera bezala erlezainak berak ahalegintzen dira habiok kentzen.

Hernaniko Udalak ekipamendu berezia jarriko du herrian lan horretan beren borondatez aritzen diren erlezainen esku, liztorren koskadizo eta pozotik babesteko.

Bestalde, Hernaniko hainbat talderekin elkarlanean udan zuhaitzen hosto artean ikusten zailagoak diren habia handiak aurkitzeko boluntario taldeak sustatu nahi lituzke udalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erlea
Erle beltza mehatxupean

Badira sei urte nire lehen erlezaintzako ikastaroa egin nuela. Gaur gaurkoz erlezaintza da nire ogibidea.

Lehen erleak erosi nituenean ez nekien arraza ezberdineko erleak zeudenik ere, auskalo zer erosiko nuen bakarren batek "erle beltza izango da, ezta?" galdetu zidan... [+]


Behar adina egin

Berrerarabili, zaharberritu, konpondu, eraldatu… Behar duguna baina gehiagorekin bizi garelako agian…


Garbitasuna

Erleek jaiotzetik hil arte duten joera bat da garbitzeko gaitasuna. Jaio bezain laster hasten da bera jaio den abaraska garbitzen, puskatu dituen argizari zatiak erlauntzatik kaleratzen.


2024-05-27 | Jakoba Errekondo
Bertan bertan... erlesemeari

Maiatzak 4 zituen, larunbatarekin. Ez zen giro bereziki beroa, baina bai, hotzik ez behintzat. Halako batean burrunda, burrunda galanta, aspaldi entzun gabekoa. Hor azaltzen da etxeko atarian erle pila, milaka erle hegan, hegada sinkronizatu dotorean, dunbots batean. Erlesemea.


Erleetan nork du agintea?

Erlauntza batean erregina bakarra dagoenez eta denen ama denez, bera dela agintari esaten da, baina ez da erabat zuzena. Erregina oso garrantzitsua da, baina erabaki garrantzitsuenak erle langileek hartzen dituzte.


Lan banaketak

Gizakiok ez bezala, erlauntzako hiru partaideek jaiotzetik dituzte eginkizunak argi.


2024-05-06 | Garazi Zabaleta
Erlauntzako airea arnastearen onurak

Eladi Balerdi erlezainaren eta Jose Manuel Atxaga erleen zale sutsuaren arteko elkarlanetik egitasmo berritzailea sortu da duela gutxi. "Arnastu erlauntzaren airea" eta "Erleen sauna" jarduerak proposatu dituzte, konbentzituta baitaude onuragarri direla... [+]


2024-02-15 | Estitxu Eizagirre
Mikaela Untsain, erlezaina
“Erlezainik gabe, erleak jada ez dira gai beraien kabuz aurrera egiteko”

Azkainen izan da Mattin Jauregi Egonarria saioko aurkezlea eta erlezaina, mundu horretan erreferentea den Mikaela Untsainen etxean. Erleak iraun dezan gaur egun erlezainen beharra dagoela azaldu dio, erlezainik gabe galdu egingo dela. Zein oinarriren gainean lan egiten duen... [+]


2024-01-29 | Jakoba Errekondo
Emanarazteko tratu txarrak

Neguko inausketa sasoia gainean dugu, hemen dator epaitzeko, epaiak egiteko garaia: epaila. Aspaldi dugu epaila martxotua eta inausketa lanak noiznahi eta nolanahi egiten dira, tartean krimen izugarriak.


Hiru izaera erle bilakatzeko

Erlauntzaren jaiotza erregina estali baten errutearekin hasten da. Hemen ere betikoa, arrautza ala erregina ote zen lehena…


Nekazaritza saileko teknikari maiteari...

Lehen sektorean arazoak gorantz doazela nabari da: klima krisia, kutsadura, lehengaien prezio altuak edo lursailak eskuratzeko zailtasunak…

Bertatik bizi nahi dugunok badakigu zer dagoen, badakigu zailtzen doala sektorea, baina jarraitu edo hasi nahi duen jendea ere bada... [+]


Erlakumeak han hemenka

Fenomeno berezia da erlakumeena, erleen biziraupena bermatzen duen prozesu naturala. Eguraldi epelak loraldi oparoak dakarzki eta loraldien oparotasunak erleen “emantzipazioa”.


Propoliz ondutako izokina egiten ikasi nahi?

Erlezaintza dastatzeko hona errezeta: propoliz ondutako izokina pipermin eztiaz eta limoi erre kremaz.


Erregina

Langileek aukeratuko duten arrautza batetik jaioko da belaunaldi berrien erregina. Erregina-jelez beterik izango du abaraska, goserik pasa ez dezan 15 egunez eta ederra eta galanta egin dadin.


Ofizioan profesional?

Ardiak dituen edonor ahal da artzain? Edo ardiak gustuko dituen afizionatu bat besterik ez? Ez dakit non kokatu neure burua, erlezain izan nahi dut eta agian batzuentzat banaiz, baina noiz da bat erlezain?


Eguneraketa berriak daude