Lizarraldeko ekonomia sozial eraldatzailea sustatzeko Denendako elkartea berpiztu dute

  • Lizarran eta zonaldeko herrietan bizitzeko eta lan egiteko eskubidea aldarrikatzen du sareak, eta ekonomia pertsonen zerbitzura egongo den eredu ekonomikoa bultzatu nahi du. 30 proiektu baino gehiagoren babesa duen erakundeak bulego bat izango du Lizarrako autobus geltokian.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2023ko ekainaren 27an - 07:01

Denendako Ekonomia Sozial Eraldatzailearen proiektu-sarea indartsu aktibatuko da Lizarran eta haren Merindadean proiektu berriak sor daitezen bultzatzeko. Aurkezpen-ekitaldian ostiralean egin zuten eta bertan sareko zenbait proiektuen partaideak izan ziren, eta Lizarraldeko ekonomia sozialaren aldeko adierazpena irakurri zen. Halaber, elkarteak Lizarrako autobus-geltokian (Koroatze plazan) izanen duen bulegoa aurkeztu zen.

Hauspotu programaren bidez berpiztu den Denendako elkartearen helburua da ekonomia pertsonen zerbitzura egonen den eredu ekonomiko bat bultzatzea Estellerrian. Era berean, gizarte justuagoa eta solidarioagoa sortzen lagundu nahi du, interes sozial eta kolektiboko ekimenen garapena sustatuz eta bultzatuz.

Ildo horretatik, Lizarran eta Merindadeari bizia ematen dioten udalerrietan bizitzeko eta lan egiteko eskubidea aldarrikatzen du. Halaber, Lizarran etorkizuna eraiki nahi duten ekintzaileen ekimenak indartu eta bultzatu nahi ditu, belaunaldien arteko erreleboa sustatu, eta, Merindadean saltokien eta zerbitzuen galerari aurre egin. Hori guztia ingurumena errespetatuz eta ekonomia berde eta feministaren balioen babespean sustatu nahi du.

Helburu horiek lortzen saiatzeko, Denendako elkartea ibilbide-orri bat marrazten hasi da.

2013tik ingurunea aldatzen

Denendako elkartea 2013. urtean jaio zen, Lizarrako lagun-talde batek, krisi ekonomikoaren erdian, eskualdean bizitzen eta lanean jarraitzeko apustua egin zuenean, hots, migrazio ekonomikoari aurre eginez, eta euren bizitzak eta etorkizuna beren herrietan eraikitzearen aldeko apustua eginez. Testuinguru hartan, Lizarraldean  erreferentziazkoak izaten jarraitzen duten proiektuak sortu ziren, hala nola Mugitu Abentura, Uztaldi, Lur Soinuak edo Txiritinga.

Denendako elkartearen fase berri honetan, Lizarrako eta eskualdeko hogei proiektu baino gehiago batu dira: Isoki, Kukuta Ludolab, Lezaun Upategia, Ametsa Produkzioak, Dragon Cómics, Iñaki Luthier, Baku Barrikupel, Zunbeltz egurrak, Aritzaleku Kanpina, Axier LizarrArtesanias, Axuribeltza Gasnategia, Eureka zientziaren dibulgaziorako gunea, BE&lab, Txandia Landaetxea, Berhezi, Ametsa Taberna, Katxetas Jatetxea, BioLizarra, Laket Bio, Artean, La Panpinela, Extrucutras Unai Torregrosa, Gailu, Arro ardikiak, Ekolore, eta aipaturiko Mugitu Abentura, Uztaldi, Lur Soinuak eta Txiritinga. Helburua da indarrak metatze jarraitzea eta sarea sendo ehuntzen jarraitzea.

Horrekin guztiarekin batera, Denendako sareak harremanak indartu nahi ditu tokiko erakundeekin, baita udalez gaindiko eragile eta entitateekin. Izan ere, argi du "Lizarraldeak behar duen eraldaketa sozioekonomikoa bultzatzeko, ezberdinen arteko elkarlana ezinbestekoa" dela eta "guztien artean lan eginez bihurtuko dutela eskualdea bizitzeko, lan egiteko eta bizitza proiektuak eraikitzeko".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Negu gorria

Aurrekontuak eta urteko kontuen itxiera, ez da besterik urteko garaiotan; etxeko ekonomiatik hasita, partekatzen ditugun espazio sozioekonomiko gehienetara. Enpresa handiak hasi dira kalkulagailuak ateratzen eta 2025ari begira asmo handiak martxan jartzen. Erakunde eta eragile... [+]


2024-12-13 | ARGIA
Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntzarik gabe abiatuko da KoopFabrikaren ekintzailetza eskola

Proiektu ekonomiko kooperatibo eta komunitarioak abian jartzeko grina duten pertsona eta taldeentzako doako eskola da KoopFabrika. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Urtarrilaren 28an egingo da lehenengo saioa. Olatukoop, Gezki eta Lankiren baliabideei esker antolatu... [+]


Sindikalismo eraldatzaileaz eta lanaz eztabaidatzeko nazioarteko kongresua Leioan

Ostegun eta ostiral honetan 40 hizlari baino gehiago ariko dira EHUko Leioako campusean Lana eta sindikalismoa XXI. mendean Nazioarteko Lehen Biltzarrean. Lan munduaren eta sindikalismo eraldatzailearen erronkez eta estrategiez eztabaidatuko dute.


Proiektu eraldatzaileen bilgune izango da Oiartzun hiru egunez, burujabetzak eta trantsizio ekosoziala ardatz

Urriaren 17tik 19ra Burujabetzak izeneko jardunaldiak antolatu dituzte Oiartzun Burujabek eta Udalbiltzak. Tokiko esperientzia eraldatzaileak ezagutzeaz gain, Gironako alkate Lluc Salellasek eta CUPeko parlamentari-ohi Mireia Vehík ere parte hartuko dute hitzaldi banatan.


Arrigorri

Lerro hauek idazterako, gazta egiteari utzi diogu eta antzutze prozesu betean gaude. Horrek esan nahi du jetzaldiak gero eta sakabanatuagoak direla denboran, ardiei esnea desagertu arte. Batzuen kasuan, egun gutxitan bukatuko da prozesua, eta gutxi batzuei gehiago kostako zaie.


Mondragonen gidaritza hartu du Pello Rodriguezek, taldearen lehiakortasuna ardatz duela

Bilboko Euskalduna jauregian egindako urteroko kongresuan Mondragoneko lehendakariaren errelebo aldaketa irudikatu dute, orain arte taldeko buru izandako Iñigo Ucinek eta hemendik aurrera kargu hori hartuko duen Pello Rodriguezek. Horrez gain, hurrengo urteetarako bide... [+]


Utopia zikinen beharraz

Europako Parlamenturako hauteskundeen biharamunean idazten ditut lerro hauek, garai ilunak, Internazional Erreakzionarioaren garaipena europar legebiltzarrerako hauteskundeetan. Lehenagotik ere bazetorren bolada, eta bizi dugun fase kontserbadorearen berrespena da, baina... [+]


Iruñeko Kale Nagusian 1.500 metro koadroko eraikin bat erosi dute Katakrakek eta Koop57k

Kale Nagusiko 54. zenbakian dagoen XVIII. mendeko eraikina eskuratu dute, egun Katakraken liburu-denda dagoen ondoan. “Eraikin honetan ez da egongo hostelik, ez luxuzko hotelik, ezta inguruko auzokideek ordaindu ezingo luketen etxebizitzarik ere, hemen hiri-lurra eraikiko... [+]


2024-06-14 | ARGIA
Orklik laguntza programa bat zabaldu du proiektuetarako, bere ekintza sozialaren ildoan

Ordiziako Orkli kooperatibak 50.000 euroko funtsa jarriko du "komunitatetik sortutako ekimenak" laguntzeko. Orklidea izena jarri diote programari eta Euskal Herri osoko proiektuak aurkeztu daitezke.


Lau, hiru, bi, bat… Gora Olatukoop! Ekonomia eraldatzailearen festa Donostian

Ekonomia Sozial Eraldatzailearen Sareak, Olatukoopek, hamar urte bete ditu, eta larunbatean festa egin dute Donostian, sareko kide eta partaideen artean. Ekonomia eta kooperatibismoa beste ikuspegi batez landu litezkeela aldarrikatu (eta frogatu) dute: herrigintzatik, herritar... [+]


Olatukoop 10. urteurren ekitaldia
Ekonomia eta lurralde eraldaketarako konpromisoa berretsi du Olatukoopek

80 bat lagun batu dira Iruñeko Katakraken aretoan, ekonomia sozial eraldatzailearen erreferentzia bihurturiko Olatukoop sarearen hamar urteak ospatzeko. Ekonomia eta lurraldeak eraldatzeko proposamenak zehatz-mehatz aurkezteko ekimena izan da.


Eroskik 109 milioi euroko etekinak izan ditu 2023an, aurreko urtean baino %70 gehiago

Mondragon taldeko banaketa kooperatiba baikor azaldu da 2023an izandako etekinekin; inflazioak eta kostuen gorakadak jotako testuinguru batean "sendotasunez" erantzun duela azaldu du. Espainiako Estatuan hedatzen jarraitzeko ahalmena eman dio horrek eta 74 supermerkatu... [+]


Eguneraketa berriak daude