Lizarrako alkateak (UPN) Raimundo el Canastero taldea salatu du txosnen debekuaren aurkako abesti baten harira

  • Udaltzaingoak ostegunean deklaratzera deitu du Raimundo el Canastero taldeko abeslaria, Lizarrako jaietan txosnak debekatzearen aurka sareratu duten abestiagatik. Ondoren, aske utzi dute, baina ikerketak aurrera jarraituko du. Sarean zentsuraren aurkako eta elkartasun mezuak jasotzen ari da Lizarrako taldea.


2024ko abuztuaren 02an - 12:04
Raimundo el Canastero Iruñeko Katakraken grabatutako bideoklip batean.

Lizarrako UPNk Raimundo el Canastero Herriko musika taldea salatu du Beff D 'Alda abestiagatik. Abesti horretan Lizarrako Udala kritikatu dute txosnak eta La Bota peñak euren ohiko lekuetan jartzeko baimenik ez emateagatik. Umorez, ironiaz eta kritikaz betetako abestia da, Marta Ruiz de Alda alkateari zuzendutakoa, baina UPNren esanetan, alkatearen aurkako heriotza-mehatxuak egin dituzte. Hala, salaketak eragin lezake musika taldea gorroto delitua leporatzea.

Gobernu taldeak ezohiko eta premiazko osoko bilkura antolatu zuen asteazken arratsaldean, mozio bat bozkatu eta abestia gaitzesteko. Mozioa Udaleko hiru alderdi espainolistek babestu zuten: UPN, PSN eta PP. Oposizioak puntuka bozkatzeko eskatu zuen, akordioan hainbat gai nahasten ari zirela iritzita. Azkenik, EH Bildu, Geroa Bai eta Contigo-Zurekin abstenitu egin ziren, gainerako alderdiek abestiarekin egin nahi izan duten “erabilera alderdikoiagatik”.

Raimundo el Canasterok erantzun du abestiaren tonua "komikoa eta ironikoa" dela eta "ez dela gorrotoaren erakusgarri, eta ez duela inor jaietan indarkeriazko ekintzak egitera  bultzatzen". Baina azpimarratu dutenez, "Lizarrako gazteen zati handi batean dagoen amorru eta ezintasun sentimendua islatzen du, hainbeste urtetan landu duten jai-eredua, begi kliskada batez lurperatua izan baitute".

Gainera, abestian 'quítala' (kendu ezazu) eta ‘mátala' (hil ezazu) esamoldeak erabiltzen direla azaldu dute, baina ez diotela alkateari erreferentzia egiten. Abestiak honela dio gaztelaniaz: "Ken ezazu (puta txosna), begi-bistatik kendu. Hil ezazu (ze aspergarria!), horregatik da Lizarra zurea". Hau da, esandakoaren zentzua honako hau da taldearen esanetan: “’Kendu txosna eta hil ezazu Lizarra asperduraz', hori baita, gure ustez, gobernu talde honek egiten duena".

Nolanahi ere, kolektiboak ondokoa adierazi du: "Edo ez dugu ondo hitz egiten jakin (hala bada, sentitzen dugu) edo udal honetako kideek ulertzeko gaitasun arazo handia dute. Abesti bilakatutako umorea eta satira gobernatuek beti erabili izan dituzte gobernariak lotsagorritzeko (eta, are gehiago, haserretzeko) eta protesta egiteko. Izan ere, hori da festa hauetarako egin ahal izan dugun apurra. Bufoikeria-ekintza sinple hau ikertu eta salatu egin dute. Barre ala negar egingo dugu? ".

Azken orduetan, musika taldea sarean hainbat elkartasun mezu jasotzen ari da zentsura salaketaren aurrean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zentsura
Irunen Palestinaren aldeko murala egitea debekatu du udalak

Larreundiko Auzo Elkartea mural bat margotzen hasi zenean "gelditzeko agindua" jaso zuen. Izan ere, udalbatzan onartuta dago Palestina eta Israelen arteko auzian hirian ez dutela posizionamendurik onartuko eta "bakea" irudikatuko dela soilik.


2024-10-03 | Julene Flamarique
UPN Pirritx, Porrotx eta Marimotots Atarrabian zentsuratzen saiatzen ari da, alferrik

Nafar regionalistek “txiringito independentistei mesede egiten dien” emanaldi gisa kalifikatu dute iganderako Atarrabian aurreikusitako ikuskizuna. Ez da lehen aldia, aurretik ere egin izan dute Iruñean, Lizarran eta Burlatan.


“Bizi gara zuzentasun politikoaren garaian, ‘beef’-aren kultura ez da ulertzen”

2021ean sortu zen Lizarran Raimundo el Canastero taldea, eta iaz ikusi zuen argia haien lehenengo diskoak –N.T.E.R.–. Kaxoia, gitarra, ordenagailua eta hiru lagun langabezian: Julen Arbizu (Lizarra, 1995), Imanol Viñarás (Lizarra, 1995) eta Mikel Beltza... [+]


2024-08-09 | Axier Lopez
UPNk eta PSNk ez dute lortu Raimundo el Canastero zentsuratzea Tafallan

UPNk mozioa aurkeztu du Tafallako udalbatzan gobernu taldeari eskatzeko bertan behera utz dezala Raimundo el Canastero musika taldearekin zuen kontratua jaietan kontzertu bat egiteko. Lizarrako jaietan izandako polemikaren ondoren etorri da zentsura eskaera. PSN batu zaio... [+]


2024-07-30 | Gedar
Sare sozialetan, 9.500 profil eta eduki zentsuratzeko eskaera egin zuten agintari sionistek hilabetean

Urriaren 7tik azaroaren 4ra bitartean, milaka profil eta eduki ezaba zitzatela eskatu zieten sionistek hainbat plataformari. Eskaeren %60 izan ziren Meta taldeari, eta horien %94 bete zituen enpresak.


Al Jazeera debekatu du Israelek, Gazan dagoen nazioarteko hedabiderik handiena

Hamasen tresna izatea leporatuta ezarri du debekua estatu sionistak. Al Jazeerak akusazioak ukatu ditu eta ahots kritikoak isilarazi nahia salatu du. Nazioarteko hainbat elkartek kritikatu dute “prentsa askatasunaren aurkako erasoa”. Debekua 45 egunekoa da momentuz,... [+]


1936an fusilatutako trenbide-langileak irudikatzen dituen erraldoi bat zentsuratu du Zizur Zendeako eskuinak

Zizur Zendeako Udala (Nafarroa) UPNren hautagaitza batek gobernatzen du. 1936an Iruñean fusilatutako trenbidegileak ordezkatzen dituen Konpartsa Txikiko erraldoi baten presentziari betoa jarri dio.


Erakusketa lehenago kenduko dutelako zentsura salatu du Iruñeko LKN artistak

Talde erlijioso batek eskatuta kenduko dute LKN artistaren obra Iruñeko Morea saltokitik: "Ez dut inoiz iraintzeko asmorik izan; nire begirada artistikoa eskaini nahi nuen".


Covitek Txillardegiri buruzko ikasleentzako bideo baten aurka jo du

Ikusgela proiektuko bideo baten aurka jo du Covitek. Argudiatu du Txillardegiren irudia “zuritzen” duela, eta ETAk eragindako biktimak “iraintzen” dituela bideoan bera “euskal kulturaren salbatzaile” gisa aurkezteak.


Zinemaldiko zuzendari Jose Luis Rebordinos
“‘No me llame Ternera’ filma ikusi egin behar da kritikatu aurretik, eta ez alderantziz”

Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak prentsara gutuna bidali du. Bertan, Espainiako hainbat hedabidetan atera den gutuna kritikatu du. Izan ere, zalaparta ari dira sortzen hainbat biktima elkarte, Zinemaldian estreinatuko den No me llame Ternera (Jordi Evole eta Marius... [+]


2023-07-07 | Sustatu
Espainiako kulturaren profesionalek zentsuraren itzulera salatu dute

Zentsura kulturalaren Iruñeko adibidearen berri eman dugu ostegunean (Herriko Tabernari ezarritako debekua) eta horrekin lotuta, hain zuzen, asteazkeneko albiste bat dakargu orain: Espainiako zenbait erakunde profesional kulturalen baitatatik adierazpen edo manifestu... [+]


Iruñeko Udalaren zentsura salatu du Herriko Tabernak eta egitarau osoa bertan behera utzi du

Bertan behera utzi behar izan du San Ferminetarako antolatutako egitarau kultural guztia. Gauzazen duen ekimen bakoitzeko 6.000€ eta 60.000€ bitarteko isun zigorrekin mehatxatu baitu Udaltzaingoak


2023-02-15 | Axier Lopez
Horma biziak zentsura eta ahanzturaren gainetik

“Hedabideek isilarazten dutenaz mintzo dira hormak”, zioen erdaraz Barakaldoko mural batek 1990eko hamarkadan, horma-irudien eta pintaketen zeregin nagusia azpimarratu nahian. Ahots anonimoak dira, horman idatzitako hitzetik mintzo direnak, espontaneoak gehienak, gai... [+]


2023-02-09 | Gedar
Garai sobietarreko milioika liburu kendu ditu liburutegietatik Ukrainako Gobernuak

Errusiarrez dauden edo "garai sobietarrekoak" diren 19 milioi liburu erretiratu dituzte liburutegietatik azken hilabeteetan, eta ez dute argitu zer egin duten horiekin.


Eguneraketa berriak daude