Zarautzek hirugarren urtez jasoko du Literaturia, udaberriko letren jaialdia, maiatzaren 25etik 28ra.
“Askotan gertatzen da, irakurtzen hasi eta zeure burua deskubritzen duzu bapatean, esaldiren batean, pasarteren batean… konturatzen ez zinen alderdiren bat deskubritzen duzu. Eta Literaturiako egun horietan ere, jendeari eman nahiko genioke bere burua ezagutzeko aitzakiaren bat, ordura arte ezagutzen ez zuten alderdi hori”. Hauxe da Ana Galarragak Donostiako Kaxilda liburudendan agertu zuen asmoa. Bertan aurkeztu zuten Literaturia asteazkenean, Irati Jimenez eta Pettiren partaidetzarekin gozo hasi zen ekitaldian.
Ispiluak gai eta “Gure isla da” lelo izango dituen Literaturia letren plazarako propio prestatuta duten “Nigan, ispilu batean bezala” ikuskizunaren lagin bat aurkeztu zuten Jimenez eta Pettik. Izan ere, hauxe da jaialdiko ezaugarri nagusietako bat, elkarlan bereziak eta espreski sortutako ikuskizunak taularatzea, estreinaldiak asko.
Triangelu bat ispilu jolaserako
Hiru gune nagusi izango ditu Literaturiak. Ikuskizun nagusiak taularatuko dituen Modelo aretoa baga, liburu aurkezpenak jasoko dituen Garoa liburudenda biga, eta haurren txokoa kokaleku izango duen Musika Plaza higa.
Modelo aretotik pasako direnen artean izango dira Bea Salaberri, Katixa Dolhare, Bihotz Bakartien Kluba, Huts Teatroa, Manex Agirre, Gaizka Amondarain, Lou Topet, Iban Zaldua, Miren Gorrotxategi, Fito Rodriguez, Ramon Agirre, Amagoia Gurrutxaga, Ainara Lasa, Lorea Agirre, Josu Landa…
Garoan aurkeztuko diren liburuetako batzuk dira “Maite ditut maite”, “Argi estalia”, “Koadernoa Zuri”, “Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama”, Kaosaren ederra”, “Surflaria eta paradisua”; 2017ko udaberrian plazaratuak, bakoitzak egilea ondoan duela.
Jon Braunen Tipia
Galarragaraken batera Ibai Ferrerak eman zituen aurtengo jaialdiari buruzko xehetasunak. Bere esanetan, “haurren gunea da aurtengo berrikuntza nagusia, konturatuak baikeunden hutsune bat genuela hor”. Guneak egitarau zabala izango du eta Musika Plazan kokatuko dute, Jon Braunen Tipia izenarekin, Imanol Urbietari omenaldi legez. “Helburua, literatura den suaren inguruan ahalik eta indio txiki gehien dantzan jartzea”, eta irakurzaletasuna bultzatzea, gozamenez.
Egitarau oparoaz aparte -aukeratu beharra izango da, ekitaldi guztietara joaterik ez baita izango-, literatura zale eta idazleen arteko topagune izan nahi duen Literaturiak aurtengo bideoa ere aurkeztu zuen atzo, duela bi aste argitaratua zuen teaserraren ondotik.
Ikus-entzunezkoetan genero fantastikora hurbiltzeko joera du Literaturiak, eta halakoxea da Iraia Elias protagonista duen aurtengo “Isla Hadi” lan ere, Hiru Damatxo ekoiztetxeko mutilek egina.
Albiste hau ZuZeuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.
6 urtez azpiko haurrek egunean ordubetez baino ezin dute egon Debako liburutegian. Udal gobernuak argudiatu du "liburutegian erabilgarri dagoen espazioa mugatua" dela, baina ez du argitu espazio mugatu horregatik ezartzen dituzten ordu murrizketak zergatik aplikatzen... [+]
Euskal nobela beltzaren astea ospatu da Baztanen hilaren 20tik 26ra. Hainbat liburu aurkezpen, solasaldi eta bestelako ekitaldiren artean, zapatu goizeko mahai-inguruak sortu du aparteko ikusmina. Izan ere, nobela beltzaren aitzakian, bestela ere kriminal bat nola eraikitzen den... [+]
Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.
DBH4 errepikatu zuen urtea gogoratzen du Jonek Pleibak (Susa, 2024) eleberrian. Adinkideak Durangoko institutura aldatu ziren, eta Polly auzokidearen ikasgelan geratu zen bera. Haurtzaroa Joneren baserria eta Pollyren txaleta lotzen zituen errepidean gora eta behera emana zuten... [+]
Hamahiru urte beteko dira asteartean, hilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela, eta hura gogoan, ekitaldi jendetsua egin dute Antiguako Gaskonia plazan. Urteroko legez, Txillardegiren senideak, lagunak eta euskaltzaleak elkartu dira bertan, Eta non du... [+]
Hamaikagarrenez antolatu dute euskal nobela beltzaren astea, urtarrilaren 20tik 26ra. Ekitaldi ugari egingo dira Baztango bailarako hainbat herritan. Liburu aurkezpenak, mahai-inguruak, solasaldiak eta kultur ekitaldiak izango dira, eta ekintzetan parte hartzea doakoa izango da.
Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]
Joan Tartas (Sohüta, 1610 - heriotza data ezezaguna) ez da gure letren historiako idazle famatuenetarik eta, hala ere, ediren dugu gauza onik “pieza mendre” honetan, zeinaren titulua, onar dezagun hasieratik, ez den segur aski mundu honetan paraturiko izenburuen... [+]
Bilboko Zirika! herri gunean eginen dute banaketa, ostiralean 19:00etan. Fanzine bidez eta sare sozialetan zabalduko dituzte partehartzaileen testuak, eta irabazlearena argitaratuko du ARGIAk.
Abenduaren 5ean ikasleei eta irakasleei zuzendutako tailer, hitzaldi eta ikuskizunak izango dira azokan. Dinamiken bidez sortzaileak ezagutu eta eurekin harremanetan jartzeko moduko aukera ere izango da. Edukiera guztia bete da jada ikasle goizerako. ARGIAk eskaintza zabala... [+]
Helduentzako zazpigarren lana argitaratu berri du Uxue Alberdik, hirugarrena ipuingintzan: Hetero (Susa, 2024). Zortzi narrazio bildu ditu liburuan, eta denen abiapuntua izan da memorian geratu eta “noizbait ere honi buruz idatzi behar dut” pentsarazi dion paisaia,... [+]
Esloveniako eskoletan izan duen arrakastari tiraka, Alberdania argitaletxeak Euskal Herriko ikastetxeetara ekarri du Joko Ona Denontzat irakurketa-lehiaketa: DBHko ikasleek “kalitate handiko liburuak” irakurriko dituzte taldeka, eta avatarra aukeratuta, horiei... [+]
Annie Ernaux (Lillebonne, Normandia, 1940) idazleak bere poetikaz eta horren funtzioaz egindako hausnarketak jasotzen dituen elkarrizketa-liburua euskarara ekarri du Leire Lakasta Mugetak (Iruñea, 2002): Idazketa labana bat da (Katakrak, 2024). Idazketaz, hautu estetiko... [+]
Susa argitaletxearekin kaleratu du Goikoetxeak liburu berria: Politeismo bastarta. Nobela gisa kalifikatu arren, kronika gozo eta bizia da, irakurlea Goikoetxearen pentsamenduetan barneratuko duena. Donostiako San Jeronimo kaleko sotoan egin du aurkezpena, hamarnaka lagunen... [+]
Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira haurrentzako liburua modu berezian aurkeztu du ARGIAk, Donostian. Haur eta guraso ugari bildu ziren Gorka Bereziartua eta Adur Larrearen ipuinaren bueltan, eta festarako, dantzarako, ipuinak kontatzeko eta maskarak marrazteko tartea... [+]