Literaturaren doinuan

  • Sormenaren lurraldea hedatzeko eta kultur adierazpideen arteko mugak lausotzeko joera agerikoa da gaur egun, eta horren erakusgarri dira literatura eta bertsolaritza uztartzen dituzten saioak. Idazleak eta bertsolariak oholtzan elkarrekin ikustea publikoaren gustokoa da, nonbait. Alabaina, Karmele Jaiok aitortu zuen lehenengo aldia zuela Bilboko Bidebarrieta Kulturguneak eskainitako hura, eta lehenengo aldiek adin batetik gora duten bakantasunaren jakitun zela.


2020ko irailaren 01ean - 12:40
Argazkia: Olga Ruiz / Bidebarrieta
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Bertsolariei gaiak jartzeko lehenengo aldi hartan eskarmentudun bidelagunak jarri zizkioten Jaiori: Maialen Lujanbio eta Unai Iturriaga. Esperimentuak emaitza ona eman zuen, bertsolariek kanturako zirrikitu ugari aurkitu baitzituzten Jaiok trebetasunez jositako planean. Idazleak irakurritako aipu literarioek markatu zuten bidea, umoretik kezka esistentzialetara eta munduaren gordintasunetik fantasiara ia oharkabean salto eginez.

Literaturak zer leku duen gaur egungo munduan, lehenago beste askok erantzun nahi izan duen galdera, aurrez aurre aurkitu zuten Iturriagak eta Lujanbiok lehenengo ofizioan. Jaiok egina zien oharra: zalantza nagusi den garaiotan, jendeak erantzun zehatzak, erabatekoak nahi ditu; baina literaturak erantzunak baino galdera gehiago ematen ditu.

BERTSO SAIO LITERARIOA
Nor: Karmele Jaio, Maialen Lujanbio
eta Unai Iturriaga.
Non: Bilboko Bidebarrieta liburutegian.
Noiz: Abuztuaren 19an.

Ondoren, Olga Tokarczuk eta Milan Kunderaren aipu bana lagun, hizkuntza boteretsuez eta txikiez gogoeta egin zuten bertsolariek. Umoretik jo zuten, gaia ere ohiko zortziko txikiko ofizioetan bezala planteatuta eman zielako Jaiok. Lujanbio euskal idazle militanteari erdaraz idazteko eskaintza mamitsua egin diote, eta, bere printzipioen kontra badoa ere, dirutza horrek ekarriko dien lasaitasunak itsutu du Iturriaga senarra: “Alabaren ingelesa honek ordaintzen du”, amaitu zuen bertso bat. Lujanbioren arrazoi zorrotzek konbentzitu egin zuten azkenean, militante bi “epikarik gabe” ezin direla bizi onartu baitzuen.

Literaturak, ordea, bihurguneak eskaintzen dizkigu argiuneak baino sarriago, eta Jaiok berehala eraman zituen bertsolariak gai ilunagoetara. Lehenengo, Juan Carlos Onettiren amodiozko jokabide zalantzagarriak oinarri, hilurren jarri zuen Iturriaga, gaztetan abandonatu zuen emakumea ikusi nahian. Ondoren, bortxatua izatearen ikara jarri zuen Jaiok mahai gainean, Lujanbio neska eta mutil gazte banaren amaren azalean jarrita. Oreka zaileko gaiak biak, baina bertsolariek ondo eutsi zioten. Azken puntuan bota zuen egia biribila Lujanbiok: “Bat arduratsu den mundu baten, besteak beldurrik ez du”.

Nostalgiak eta betiko joandako garaiek ere kuku bat baino gehiago egin zuten saioan. Guraso hil berrien etxean txikitako oroitzapenak begiratzen ari diren neba-arreben paperean, gazte garaiko erreferenteekin jolastu ziren bertsolariak, bakoitza doinu batean. Maialen Lujanbiok, nork bestela, bertso batean kateatu zituen bandera more, hardcore eta in illo tempore errimak. Itxura eskaseko aspaldiko adiskide ahaztua ikusi duen enpresaburuaren ahotik kantatu zuen Iturriagak gero, bertsoaldi hunkigarri batean.

Literaturatik ernetako zalantzei erantzuten jakin zuten Lujanbiok eta Iturriagak, bertsotan nekez zapaltzen diren lurraldeetan sartzeko Karmele Jaiok egin zien gonbidapenari segika. Pandemiak kulturgintzari eragindako estualdian, arnasgune izan zen Bidebarrieta.

Argazkia: Olga Ruiz / Bidebarrieta

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bertsolaritza
2024-11-25 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Zarauzko finalaurrekoa
Finalerako pase zuzena eskuratu du Martinek, finalaurrekoa irabaztearekin bat. Azken finalaurrekoa datorren igandean jokatuko da, Arrasaten, eta orduan osatuko da finala.

Maddi Agirre Epelde. Bertsolari matematikari kantari
“Nire ametsa izango litzateke Xenpelarrekin kantatzea”

19 urte ditu Maddik, Matematika Gradua ikasten ari da Leioan, EHUko Zientzia eta Teknologia fakultatean, musika ikasketak eginak ditu, eta gazteagatik ere, bertsolari iaioa da. Eta bertsolari ona baino hobea izateko zumitzak ditu, bateko eta besteko plazetan ikusi dugunez... [+]


2024-11-18 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandiak finalerako pasea eskuratu du
Oiartzungo finalaurrekoa irabazita, zuzenean sailkatu da Gaztelumendi. Datorren igandean izango da hurrengo saioa, Zarautzen.

2024-11-05 | Leire Ibar
Juan Mari Beltran musikariak jasoko du aurtengo Manuel Lekuona Saria

Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.


2024-11-04 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak
Azken final-laurdena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Oihana Iguaran Barandiaranek irabazi du Irungo saioa
Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Iguaran. Irungo final-laurdena azken aurrekoa izan da: datorren astean ezagutuko dugu finalaurrekoetara sailkatuen zerrenda osatua.

2024-10-28 | Bertsozale.eus
Unai Mendizabal Jauregi nagusitu da Azkoitian
Hirugarren final-laurdena jokatu da larunbatean Baztartxo Antzokian. Final-laurdena irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da Mendizabal.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Beñat Gaztelumendi Arandia nagusi Errenterian
Bigarren final-laurdena jokatu da gaur Errenterian. Gaztelumendik, irabaztearekin batera, finalaurrekoetarako txartela lortu du.

2024-10-21 | Bertsozale.eus
Alaia Martin Etxebestek irabazi du Eibarko lehen final-laurdena
Lehen final-laurdena izan da larunbatekoa. Saioa irabaztearekin batera, finalaurrekoetara sailkatu da Martin. Igandean izango da hurrengo saioa, Errenterian.

2024-10-07 | Bertsozale.eus
Osatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak
Azken final-zortzirena jokatuta, erabakita geratu da hurrengo fasean nortzuk ariko diren.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Eneritz Artetxe Eizagirre nagusi Hondarribian
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena jokatu da gaur Hondarribiko Itsas Etxean. Artetxe, saioa irabaztearekin bat, final-laurdenetara sailkatu da.

2024-09-30 | Bertsozale.eus
Aitor Salegi Martijak irabazi du Andoainen
Azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean. Datorren larunbateko saioarekin osatuko da final-laurdenetako zerrenda. Sarrerak bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

2024-09-23 | Bertsozale.eus
Eli Pagola Apezetxea nagusitu da Elgoibarren

Final-laurdenetako txartela lortu du Pagolak. Hurrengo saioak datorren asteburuan izango dira, Hondarribian eta Andoainen.


2024-09-23 | Bertsozale.eus
Oihana Arana Cardenalek bildu ditu puntu gehien Lazkaon

Hirugarren final-zortzirena irabaztearekin bat, zuzenean sailkatu da final-laurdenetara Arana.


Eguneraketa berriak daude