111 literatura eta kultura aldizkari berriaren 0 zenbakia aurkeztuko dute asteartean Andoaingo Bastero kulturgunean.
Literaturzaleak biltzen dituen 111 Akademiak jarri du martxan egitasmoa. Elkarte berak euskal literaturari buruzko Beterriko liburua aldizkaria publikatzen zuen, Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren murrizketek eraginda 2012an argitaratzeari utzi zioten arte.
Aldizkari berriak lekukoa hartuko du, baina ez da berdin-berdina izango 111 Akademiako kideek azaldu dutenez.
Euskal Herriko egileek euskaraz idatzitako literatura zen Beterriko liburuaren gai nagusia eta 111k aldiz, atzerriko hizkuntzetatik euskarara itzuli diren lanei ere protagonismoa emango die; baita literaturaz gain, bestelako kultura esparruei ere.
Unai Elorriaga eta Aingeru Epaltza idazleak, Maite Gurrutxaga ilustratzailea eta Ainhoa Irazustabarrena itzultzailea izango dira 0 zenbakiko protagonistak. Akademiako kideen iruzkinak jasotzen dituen atal bat ere izango du aldizkariak, baita Harkaitz Canoren eta Arantxa Urretabizkaiaren gomendio bana ere.
Zer maiztasun izango duen esateko goizegi da: martxan jarri nahi den proiektuaren aurkezpena izango da asteartean aurkeztuko dena, baina argitaratze-erritmo finkoa eduki ahal izateko harpidetzak eta erakundeen “erantzun minimoa” espero du 111 Akademiak.
Hiru ekitaldi aste honetan
Aldizkaria aurkezteaz gain, aste honetan hiru ekitaldi antolatu ditu 111 Akademiak, “Kilkerren soka” zirkuituaren barruan.
Asteartean bertan da lehen zita Andoainen, 19:00etan. Larraitz Ariznabarretak Martin Ugalderi buruzko hitzaldia eskainiko du. Ugalderen obra ondo ezagutzen du Ariznabarretak, batez ere narratiba. Gainera, idazle eta kazetari andoaindarrarekin behin baino gehiagotan hitz egin zuen eta horri esker, 1936ko Gerraren osteko erbesteari buruzko interpretazioa egin ahal izan du.
Martxoaren 5ean, 19:30ean, Usurbilen antolatu dute asteko bigarren zita. Jose Luis Otamendi eta iaz argitaratu zuen Kapital publikoa liburuko poemekin gozatzeko parada izango da Potxonea kultur etxean.
Astea borobiltzeko, martxoaren 6an Eskoriatzan Nola belztu behar zuria ikuskizuna eskainiko dute Bide Ertzeanek, Oier Guillanek eta Asier Sarasolak. Berandu iritsi nahi ez duenarentzat abisua: 22:30ean, Zaldibar aretoan.
Gaur abiatu da Bizi Baratzea Orrian kide egiteko kanpaina. Urtaro bakoitzean kaleratuko den aldizkari berezi honek Lurrari buruzko jakintza praktikoa eta gaurkotasuneko gaiak jorratuko ditu, formato oso berezian: poster handi bat izango du ardatz eta tolestu ahala beste... [+]
Donostiako San Telmo museoko aretoa jendez bete da Irutxuloko Hitzaren hogeigarren urteurreneko ekitaldian.
Komunikabideko hainbat langile eta bazkide bertaratu ziren duela astebete Amurrioko Udaleko plenora, dirulaguntza bigarren urtez ezabatu dela salatzeko. Txerra Molinuevo alkateak ez zuen inolako erantzunik eman.
Aiaraldea Komunikabidea sortu zuten lehen, eta Faktoria gero. Laudion dute egoitza, eta bertan ari da lanean
Izar Mendiguren. Kazetari, bertsolari, musikari, militante... Ipurdi batez eserleku bi ezin estali litezkeela dio esaerak, baina hori baino handiagoa da Mendigurenen... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Azken asteotan esku artean ibili ditut honako bi liburuak: Euskararen gogoetagunea (Euskaltzaindia, 2024) eta Mariano Ferrer, el periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa (Erein, 2023) . Irakurri dut euskaldunen %42,2k ikusten duela ETB1, eta %20,6k irakurtzen duela... [+]
Elixabete Garmendia Lasa ormaiztegiarra emakume aitzindaria izan zen euskarazko kazetaritzan. 70eko hamarkadan 'Zeruko Argia' aldizkarian lanean hasi zenetik egindako ibilbide oparoari buruz mintzatzeko aukera izan dugu.
Bertsolarien kasua da agerikoena: euskaraz eta erdaraz egiten duten hedabideetan, euskarazko bertsioan soilik dira ezagutarazten. Horrez gain, bistaratu da beste titular interesgarri hau ere: Euskal Herriko 11 hedabideren 2023ko lana aztertuta, Euskal Herrikoa ez den kanpoko... [+]
Duela hamabi urte sortu zen Naiz agerkaria, Gara egunkariaren atari digital moduan, eta denbora horretan Iñaki Altuna izan da zuzendaria. Aurrerantzean, Ane Urkiri (Mutriku, 1993) izango da Gara egunkariaren Naiz atari digitalaren zuzendari berria. Hedabide horretako... [+]
Ikusiker Ikusentzunezkoen Behategiaren txosten berrienak euskal gazteek informazioaren / albisteen kontsumoan duten interesa aztertu dute. Emaitzak interesgarriak dira; laburbilduta, informazioaren interesa egon badago, eta informazio-iturri fisa, sare sozialak dira gehienen... [+]
Sare sozial horretako hainbat erabiltzaileri zozketa bat irabazi dutela dioen mezua bidali diete kontu faltsutik, euskara txukunean idatzita. Mezua jasoz gero, ez klikatu esteka eta ez eman datu korronteari buruzko daturik, iruzur bat da eta. Euskalerria Irratiak kontu hori... [+]
Hemen eman ahal zaio atxikimendua manifestuari. Agerraldi herritarra egingo da ekainaren 21ean, 19:30ean Amurrioko Udaletxearen aurrean.